Zertarako hartu zuen EPOa Armstrongek?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2013ko urtarrileko berri aipatuenetakoa izan da Armstrong txirrindulari ohiak elkarrizketa batean esandakoa. Aitortzaren zergatiak gorabehera, aukera ona izan daiteke EPOari buruzko datu soil batzuk gogoratzeko.

Eritropoietinaren siglak dira EPO. Hormona natural hori 1906. urtean aurkitu zuten, eta giltzurrunak jariatzen du. Globulu gorriak sortzen ditu, eta hemorragia dagoenean oxigeno galera konpentsatzen du.

Kirolariek EPOa bere buruari injektatzean oxigeno ekarpena hobetzen dute, eta horrela, denbora luzeagoz egin ditzakete ahalegin handiak. Aldiz, odola loditu egiten denez arazo kardio-baskularrak edota garunekoak izateko arriskua areagotu egiten da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dopina
2021eko uztailaren 19
Dopina

2017ko irailaren 5
Adrian Odriozola. Genetika, kirola eta ikerkuntza
"Dopin genetikoa negozio ikaragarria izan liteke batzuentzat"

Eguneraketa berriak daude