Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen lehendabiziko txirrindularia izan zen Jacques Anquetil (1934-1987). 1950eko hamarkadaren hasieran, Monsieur Cronok txiki utzi zituen Frantziak garai hartan zuen ziklista onenaren –Louison Bobeten– lorpenak. Bien arteko lehiaz mintzo da Raul Perez Martinez donostiarra, baita Raymond Poulidor Betiereko bigarrena bezala ezaguna zen txirrindulariarekin zuen harremanaz ere. Ezin daiteke bietako bati buruz hitz egin bestea aipatu gabe. Errepidean etsai, lehiatik kanpo adiskide, halaxe bota zion hilzorian zen Anquetilek Poulidorri, erietxera bisitan joan zitzaionean: “Mundu honetatik joateko tenorean ere, zu nire atzetik”.
Azaroaren 18an beteko dira 25 urte Anquetil hil zela, eta urteurren hori gogoan, haren euskarazko biografia plazaratu du Perezek, txirrindulari frantziarraren gaztarotik hasi eta erretiro osteko garaietaraino. Tartean, 1969ko Euskal Herriko Itzuliari buruzkoak, hura izan baitzen Anquetilek irabazi zuen sona handiko azken lasterketa. Arerio, entrenatzaile eta zaletuekin zuen harremana, dopin kontuak –bai, garai hartan ere matraka ederra ematen zuen gai horrek–, egindako parrandak eta kazetariek idatzitakoak dakartza besteak beste Perezek. Haietako batena da “Frantziak badu bere Coppi” goiburua, italiar handiaren pareko ziklista bazutela adierazteko erabili zuena.
Liburuaren hitzaurrea Txomin Perurena ziklista ohi eta EITBko esatariak idatzi du, eta epilogoa Anquetilekin tropelean ibili zen Luis Otaño errenteriarrak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!