Perfekzioa (II). Trenak

Antton Olariaga
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bizitzan hainbat tren galdu ditut, eta, beste zenbaitetan, trenera hurbildu, leihoetatik barrura begiratu, nora zihoan asmatzen saiatu, barrualdea usaindu, eta estazio-buruak txistua jo duenean, trenari joaten utzi diot, eta urruntzen ikusi gero.

Galdetzen didatenean zergatik idazten dudan, ez dut beti egia esaten, nik ere ez baitakit oso ziur zein den egia, baina akordatzen naiz joan diren tren guztiekin.

Gaztetan, izango nituen hamar bat urte, gurasoek solfeoko eskola partikularretara apuntatu ninduten, nire ezintasuna ikusita. Lorategidun etxe batean, neska ilehori bat izaten nuen zain pianoaren aurrean, larunbat goizero. Egun batean, hirugarren eskola-egunean edo, lorategia zeharkatu eta, etxera sartu beharrean, leihotik begira geratu nintzen; han zegoen neska erlojuari so, pianoaren aurrean eserita. Buelta erdia eman eta ez nintzen gehiago bueltatu. Geroztik, pentagramak kode deszifraezinak dira niretzat, euli hilen desfileak, eta gitarra bat esku artean hartzen badut, hariei kasurik egin ez eta egurra laztantzen hasten naiz, laztantzeko ezer hoberen faltan.

Gero pinturan hasi nintzen margolari ezagun baten tailerrean, eta ikasi nuen teknika, eta konbinatu nituen koloreak, eta kopiatu nituen ereduak, eta ez nintzen harago joan, kopiatzea baino harago sekula ez. Barru-barrutik irten behar zitzaizkidan koadroak erabili gabeko pintura-poteen barruan geratu ziren, siku eta gogortuta; trena hartu dezakezula pentsatu eta muturren aurrean ihes egiten dizunean bezala, ezin sikuago eta gogortuago, hurrengo trena zein ordutan pasatuko den edo trenik pasatuko ote den ere jakin ezinda.

Bertsoak etorri ziren gero. Esan dezadan, laburbilduz, bertsoaren trenari nahita utzi niola ihes egiten, pozik gainera. Gernikan gertatu zen: Jon Lopategik proposatu zidan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko, eta nik ezetz erantzun berehala. Bizitzan hartu ditudan erabaki guztietatik, huraxe izan zen heldutasunez hartu nuen lehenengoetakoa, eta ez naiz sekula damutu. Baina bertso munduak erakutsi zidan zer izan daitekeen sormena. Eta ikusi nuen, nire kasuan, sormena ez zela musika edo pintura, ez zela ezer abstraktua, ez antzeko bidezidor sentsorialik, eta sentimenduak adierazteko badaudela tren ugari, eta horietako bat hitza dela, hori bezain gauza sinplea, hain denona, hain oinarrizkoa, eta, zehazki horrexegatik, hain gauza konplexua.

Orain, urteak igarota, bertsolarien artean atezuan egoten naiz. Material bera darabilgun arren, ez naiz sekula sentitzen euren maila berean, baizik askoz ere beherago: euren komentario bakoitzaren ondoren, nahiko nuke gelatxo batera erretiratu eta ordu pare batez nire erantzuna pentsatu eta idatziz jarri.

Gero eta isilago egotea aukeratzen dut askotan, ahotik irteten zaizkidan hitzek nekez hobetzen baitute isiltasuna. Hitz egitea da, nire kasuan, zehaztasunetik urrunen egon daitekeen jarduna. Idaztea, berriz, pentsamenduaren ertzera heltzea da, perfekziotik hurbil geratzea, baina dianaren zentrotik kanpora ia beti. Batzuetan pentsatzen dut hitzaren trenari ere ihes egiten utzi beharko diodala egunen batean. Doala aurrerantz, eta gera nadin ni isiltasunaren estazioan zutik, barruan dudana azaltzeko balioko didan beste trenen baten zain, baldin eta beste trenik badago.


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude