Bilboko Alondegiak datorren maiatzaren 17, 18 eta 19an arte biziei buruzko hirugarren monografikoa antolatu du, gorputzaren eta espazioaren arteko elkarrizketan oinarrituta. Dantza izan liteke bi kontzeptu horiek hoberen biltzen dituen arte bizia, baina Alondegiko programak erakusten du badirela beste euskarri batzuk ere, elementu horien elkarrizketa adierazteko.
“Gorputza garrantzitsua da espazioarekin harremanetan jartzen delako. Une hori harrapatu behar dugu, non subjektua objektu bilakatzen den; espazioaren eta gorputzaren arteko harremana ikuslearen imaginarioan barneratzen da orduan, eta dena bilakatzen da zentzumen-mundua, diskurtsoa edota kontzeptua, argumentua edota aitzakia... Ziklo honetan nahi dugu espazioaren eta gorputzaren arteko elkarrizketak beste erabilera aukera batzuk erakuts ditzan”. Horrela laburbildu du Mateo Feijóok, Espazioa eta Gorputza monografikoaren komisarioak, erakusketaren muina. “Historian gorputzak mezu anitz igorri ditu, eremu metafisikotik hasita, eremu politikora edota sozialera. Eztabaiden objektu ere izan da; bati ederra iruditzen zaiona, beste batentzat zatarra izango da; batek sexu ustiaketa ikusten duen tokian, beste batek desira ikusiko du. Gorputza munduaren errepresentazio bilakatzen da”.
Fernando Pérezen eta Mateo Feijóoren elkarlanetik sortu da arte biziei eskainitako hirugarren monografiko hau, aurretik dantzaren eta ikus-entzunezkoen inguruan egindako Gorputza eta Irudia eta soinua ardatz hartu zuen Gainontzeko Musikak zikloa osatzera dator. “Helburua eremu artistikoen alde tematikoa jorratzea da, arte diziplinak nola uztartzen diren haien artean; eta arlo sozial eta kulturalarekin duten harremana aztertzea” azaldu du Pérezek. “Normalean, ardatz nagusia arte biziak edota zuzeneko arteak izaten dira: dantza, antzerkia, musika, peformancea... Baina gaur egun ikus-entzunezkoek izugarrizko eragina dute gainerako arte diziplinetan eta hori kontuan hartu behar da”.
Dantza, performancea, artea, desioa, espazioa, estereotipoa, morala, generoa, sexua, gorputz pribatua eta publikoa eta identitatea dira Alondegiak antolatutako ekintza artistikoetan erabiliko dituzten kontzeptuak. Ekintzak ez dira gertatuko ohiko espazioetan, antzokietan edo leku itxietan alegia. “Gure helburua beste espazioetara zabaltzea da, bestelako arte diziplinen guneetara eramatea arte bizi hauek”, dio Pérezek. Horren adibide dugu programaren baitan dauden dantza emanaldiak. Alondegiko Erakusketa Aretoan egingo baitira. “Normalean arte hila ikusten dugun aretoan, arte biziak erakustea nahi izan dugu, gorputz biluzientzat espazio zuria sortuz, eta ohiko kamara ilunetik, ohiko eszenatokitik, aldendu”.
Hiria gorputzarekin harremanetan
Bi dantza emanaldiak maiatzaren 17an eta 19an izango dira, Martin Padron –La Gomerako (Kanariak) Zentro Koreografiko kidea– eta Greziatik etorriko den Apostolia Papadamakiren eskutik. Papadamakiren kasuan, Euskal Herrian izango den lehen aldia da. Martin Padron aitzindaria izan da nazioartean dantza didaktikoaren esparruan. “Martin Padronen kasuan, eserleku mugatuak izango dira, 100 lagunek soilik ikusi ahal izango dute, lerro bakarrean eta sortzailearen inguruko ikuspegi biribila sortuz”.
Gorputzaren eta ezohiko espazioaren arteko harremana erakusteko, hirian erabat integratuko diren espazio artifizialak sortzea ere erabaki dute; adibidez, Alondegiko atrioan Marco Canevacci alemaniarrak eta bere konpainiak sortutako hemezortzi metroko diametroa duen Medusa instalazioa jarriko dute. “Espazio bat beste espazio baten barruan sortuko dugu, eta gorputza barrutik eta kanpotik nola ikusten eta aldatzen den probatu nahi dugu”. Medusan bertako proposamenek leku berezia izango dute, hiru egun horietan. Muelle 3 Bilboko dantza eskolak, aizkolari batek eta Alberto Sinpatron moda diseinatzaileak euren lana erakutsiko dute bertan.
Kalea espazio eszeniko gisa erabiltzearen beste adibide bat, Portugalgo Teatro Utero konpainiak ekarriko duen Na rua instalazioa. “Ez bakarrik dantzatik eta mugimendutik: antzerkitik eta hitzetatik sortzen diren espazioak eta harremanak dira instalazio honen helburua” azaldu du Alondegiko programatzaileak. Ikusle bakar batentzako ikuskizuna da eta Atrioan jarriko diren bi zulodun egiturek sortutako espazio berezian ikusi ahalko da, aktoreak burua zulo batean sartuz eta ikusleak bestean. Teatro Utero taldeak antzezle eta dantzarientzako tailerra ere antolatuko du; aipagarria Blanca Ortigak eta Jara Cosculluelak emakumeentzat eskainiko duten Publikotasunaren eta Intimitatearen artean tailerra.
Alemaniako Bridge Markland sortzaileak berriz performance bat ekarriko du. Pérezek dioenez, “guretzat garrantzitsua da, gorputzen eraldaketa nola ematen den arte eszenikoetan, generoa, sexua eta estereotipoak nola ulertzen diren alde artistikotik”. The most beautiful woman in the word (Munduko emakumerik ederrena) performancean Markland andere erakargarri izatetik, gizonezko izatera pasako da, hitzaren, musikaren eta kanten bidez. Bere gorputza eta jantziak aldatuko ditu baina baita diskurtsoa ere. “Era horretan, publikoari helarazten dizkio sentsazio sakonak, ikuskizun sinpleen bidez. Inportantea da beldurrik ez izatea aldaketa horien aurrean. Ikuskizun honetan barre egin dezakegu baina hausnarketarako ere balio du”.
Helduei zuzendutako monografikoa da eta sarrera galarazita dago adin txikikoentzat “zenbait irudirengatik, baita diskurtsoengatik ere”.
Espazioaren eta gorputzaren gaian murgilduko da monografikoaren barruko zine zikloa ere. “Bertan ikusi ahal izango ditugu adibidez, Pina Bausch dantzari eta koreografo alemaniarrak 1981ean zuzendutako filma. Aukera paregabea da horrelako proposamenak ikusteko, ez baitaude ez Interneten, ezta areto komertzialetan ere”. 30 urte dantza-antzerki alemaniarrean argazki erakusketa ere aipatzekoa da, Goethe Institutuak utzitako 60 argazki biltzen baititu. “Gomendio bat egin beharko banu, hiru egun horietan monografikoan murgiltzea da, ondorio batzuk ateratzeko. Askok uste dute garaikidetasuna elite batentzako dela baina gure helburua da denak elite horren partaide izatea” bukatu du Pérezek.
Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]
Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".