Cashen ondare ireki eta sailkaezina

  • Beltza. Bye, bai Cash

    Askoren artean.

    Gaztelupeko Hotsak.

    Iraupena: 67’40’’.

    10 euro.
Johnny Cash musikari amerikarra oso handia izan zen, eta esanguratsua da azken urteotan mota askotako estilotako musikariek harengan erakutsi duten miresmena, baita Euskal Herrian ere. Seguruenik horretan inspiratuta Bilboko Pintu-k, iraganean The Clash taldearen omenez egin zuen bezala, Johnny Cashen kantuak bere erara musikatuko zituen taldeak batzeari ekin zion. 20 talde batu ditu. Horien artean Zarama (country-rock), Petti (rock-and-roll slide), Vomito (rock urbanoa, ia heavya), Travellin´Brothers (ia orkestrala), Hash (rock-blues), Morfi Grey (elektro-post-punk), Porco Bravo (punk-rock-and-roll), Rat-Zinger (punk-rock) eta Carniceros del Norte (punk) dira ezagunenak, baina badira beste asko, euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez grunge, noise, metal eta bestelakoak berrinterpretatzen dituztenak.
Pintu, diskoaren koordinatzailea: "Johnny Cashen legatu osoa da ona, ez dago ezer soberan"

Lehen The Clashen omenezko lana koordinatu zenuen, eta orain Johnny Cashena. Nolatan sartzen zara halako saltsatan?

Saltseroa naizelako eta halako ekimenek bizirik egoten laguntzen didatelako.

Zer da Cashek utzi digun onena?

Bere legatu osoa, ez dago ezer soberan. Eta Cash bera jarraitzeko moduko pertsona izan zen, warrior bat!

Nola aukeratu zenituen taldeak? Zerk batzen ditu taldeok, Johnny Cashengan duten miresmenaz harago?

Proiektu honek hiru urte luze hartu ditu. Talde batzuk bidean gelditu dira, baina diskoan dauden guztiak nire lagunak dira, guztiek maite dute musika eta musikarekin iraultza egin daitekeela uste dute gainera.

Zer nolako harrera izan du orain arte diskoak?

Diskoa oso harrera ona izaten ari da, espero baino handiagoa eta berari esker jende gazte asko Johnny Cash ezagutzen ari da; hala, Cashek utzitakoa ikertzen eta ezagutzen hasi dira. Hori da nahi nuena, oso positiboa da.

Diskoa musika estilotan oso irekia da. Hala irtengo zela uste zenuen?

Johnny Cash oso irekia izan zen musikan eta beste gauza askotan; eta diskoa ere halakoa da: estilo ugari daude bere baitan.

Ez nuen espero bertan Zarama aurkitzea. Nolatan izan zen?

Berriro jotzeari ekin ziotenean aproposa ikusi nuen eta gonbidapena luzatu nien. Azkenean onartu zuten.

La Banda Trapera del Rio-ko abeslari Morfik parte hartzea oso berezia da…

Bai, lan honetako lorpen handienetakoa da. La Banda Trapera del Rioren zale amorratua naiz eta saiakera egin nuen. Morfik diskoan parte hartzea lortuta lasai asko hil naiteke. Hori da garrantzitsuena, halako pertsonak ezagutu eta beraiekin lan egiteko aukera eduki izana.

Diskoaren aurkezpenik aurreikusi duzu?

Bai, maiatzaren 19an Vomito, Rat-Zinger eta Carniceros del Norte taldeak Leioako Gaztetxean batuko dira eta kontzertua DVDn jasoko dut.


Azkenak
“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Sorionekuak: “Ekitaldi alaia antolatu dugu euskara gu guztiona dela aldarrikatzeko”

Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]


Gizon ilehori bat VIII. mendeko Txinan?

Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]


Kartagotarrak ez ziren feniziarrak

Kartago, K.a. 814 inguruan. Feniziarrek kolonia bat fundatu zuten, eta Mediterraneo ekialdean nagusi zen zibilizazioa mendebaldera hedatu zen. Bi mende eta erdi geroago, Tiro feniziar metropolia gainbehera etorri zenean, Kartago independizatu egin zen eta bere eragina... [+]


Espainiako Estatuaren eta Israelen arteko harreman militarrak “inoiz baino estuagoak” izan dira 2023ko urriaz geroztik

Centre Delas erakundearen txosten batek 2023ko urriaz geroztik Tel Avivek eta Madrilek adostu dituzten armamentu salerosketak atera ditu argitara. Ikerketaren arabera, Espainiako Estatuko eta Israelgo enpresek ez dituzte inoiz hainbeste proiektu garatu elkarrekin, eta Israelgo... [+]


Cotatuero mendateko eskaladarako iltzeak moztu dituzte bukardoa eta basoilarra naturara itzultzea aldarrikatzeko eta Ecologistas en Acción taldeak salatu du egileak eskuin muturrekoak direla

Ekintzaren erantzukizuna zazpi mendizalez osatutako talde batek hartu du, Jesús Vallés aktibista tartean. Ordesako Parke Nazionala (Aragoi) "abentura parke bat" bihurtu dela salatu du taldeak, eta "parkearen turistifikazioak eta kirol jardueren... [+]


Aroztegiako auzipetuen aldeko kanpaldia Baztanen
“Ezin dugu onartu desobedientzia zibila egiteagatik talde kriminal antolatu bateko kide izatea leporatzea”

Aroztegiako hirigintza proiektuaren lanak eteteagatik Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Auzipetuei elkartasuna adierazi eta beren absoluzioa eskatzeko kanpaldia hasi zuten igandean Elizondoko plazan, larunbatera arte. Aroztegiko Elkartasun... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Etxarri II gaztetxea hustean gizon batek barrabila galtzea “ertzainen baten jokabide desegokiaren” ondorio izan daitekeela onartu du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Israel Eurovisionetik kanpo uzteko eskatu dute dozenaka artistak

Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".    


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Eguneraketa berriak daude