Emakumeak borrokan

Eztabaida instituzionala argitzen ari

Jakes Bortayrou
2012ko apirilaren 08a

Aspaldikoa da instituzioari buruzko eztabaida Iparraldean, baina azelerazio nabarmena hartu du azken hilabete hauetan. 2010eko abenduan frantses parlamentuak onartu zuen Lurralde Elkargoen erreformak arkitektura instituzionalean uniformitatearen printzipio sakratua urratu zuen, eskualde batzuentzat aukera berriak irekiz (ad: Alsaziako erregioa eta bi departamenduak batuko dira). Ipar Euskal Herriarentzat aldiz Pays egitura juridikoa deuseztatuz, 1994tik abiatu eta eraiki gobernantza dispositiboa (Garapen eta Hautetsien Kontseiluak) oinarririk gabe utzi zuen. Mehatxu konkretu horrek gustatu ala ez, etorkizun instituzionalari buruzko eztabaida saihestezina bihurtu du.

Denbora berean, Euskal Herriko egoera politiko berriak lerroak mugitzen lagundu du, urteetan Frantziako Estatuko buruzagiek erabiltzen zuten argumentu-estakurua jokoz kanpo utziz: bortizkeriak irauten zueno ezin zen ezagupen instituzionala onartu, borroka armatuari amore ematea izanen zelakoan eta ETAren kontrako Madrileko borroka trabatuko zuelakoan.

Azken faktorea eragile batzuen urteetako lanaren fruitua dugu: abertzaleen aldarrikapenak eta bereziki Batera plataformaren lana, hamar urtez lan pedagogikoa mobilizazioekin uztartu duena. Faktore horiek guztiak Garapen eta Hautetsien Kontseiluek pasa den azarotik antolatu duten ikerketa lanen iturburuak izan dira. Alde batetik mota guztietako eragile sozial, kultural eta ekonomikoak sei lan taldetan elkartu dira, politika publiko guztiak banaka ikertuz eta nondik kudeatu behar diren definituz, balizko instituzio baten eskumenak marraztuz. Denbora berean jurista talde batek frantses legediak eskainitako hipotesi guztiak aztertu ditu, inolako taburik gabe, aterabide bakoitzaren abantailak eta mugak agerian utziz. Paraleloki 40 pasa elkarrizketa egin dira eragile politiko eta sozialekin, ordu arteko iritzi bilketarik zabalena. Martxoaren 8an, konklusioak aurkezterakoan beste eszenatoki batera heldu garelako irudia eman da: Lurralde Elkargo baten sorrera hipotesia sinesgarrien eta hoberena bezala aurkeztua izan baita.

Irekitako bidea nekez hetsiko da orain. Ondoko hilabeteetako eztabaida erabat loturik dauden bi mailatan garatuko da: Lurralde Elkargo horren eskumenak eta beste instituzioekiko harremanak. Jokoan dagoena zera da: Lurralde Elkargo hau departamendu barnean kokatuko ote da, Pirinio Atlantikoak departamendua ordezkatuko ote du Euskal Herriko lurraldean edota Akitania erregioa ere bai?

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2019-05-27 | Aritz Gorriti
Bozkatu aurretik, begiratu Zubieta gainera

Hilabeteko tartean deitu den bigarren hauteskunde kanpaina amaitzear da, bigarrenez deitu ga-tuzte bozka ematera igandean. Badator honenbestez, herriak hitza hartzeko ordua. Maiatzaren 26an, gertuko nahiz urrutiko erakundeak berrituko dituzte gure bozkek; udaletik hasi, Zubietako Herri Batzarretik segi, Gipuzkoako Batzar Nagusietatik igaro eta Europaraino helduko da gure ahotsa.


Aeham Ahmad, musikaria
"Nire bizitza arriskuan jarri zuen argazki berak fama eta arrakasta ekarri dizkit gero, eta madarikazio moduko bat da orain"

Siriako Yarmouk errefuxiatu gunean (Damasko) jaio zen 1988an, palestinar familia baten baitan. Pianoa zuen ogibide, baina gerrak dena kendu zion. Sarraskiaren erdian musika egiten jarraitu zuen ordea, eta irudi haiek gure hedabideetako orrialdeak bete zituzten. Oinez iritsi zen Alemaniara 2015ean, eta musikatik bizitzen jarraitzea lortu du, inoiz baino arrakastatsuago. Mixel Etxekoparrek Xiru jaialdira gonbidatuta, Euskal Herrian aritu da lehendabizikoz.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude