Hegan clusterra berriro hegaldatu da

  • Euskal sektore aeronautikoa Hegan Aeronautika eta Espazio Clusterreko kide diren 37 elkartek osatzen dute, eta nagusiki EAEn biltzen da. Sektorea berriro hegaldatu da eta geldialdia atzean utzi du, 2011n fakturazioa %12 hazi baitzen. Erritmo horri 2015. urtera arte eutsiko diotela aurreikusi dute.

Aernnova taldeko instalazioak Gasteizen; Hegan clusterreko fundatzaileetako bat da.

Euskal sektore aeronautikoa, nagusiki EAEn biltzen dena, berriro hegaldatzen eta geldialdia gainditzen ari da, eta etorkizun ona aurreikusten da 2015era bitartean. Horixe da sektoreko arduradun nagusiek adierazi dutena. Haien arabera, 2010ean geldialdia atzean utzi dute, oraindik krisiak eragindako eragozpenak sumatu arren. 2010ean susperraldiaren lehen sintomak agertu ziren, eta 2011 urtean suspertze hori bizkortu egin zen. “Dinamismo fase nagusia” 2015. urtea bitartean lortzea aurreikusten dute. Uste hori azken ekitaldiko fakturazioak eta esportazioen sendotzeak bermatzen dute. EAEko sektore aeronautikoa Hegan Aeronautika eta Espazio Clusterreko kide diren 37 elkartek osatzen dute. Cluster horretako bederatzi enpresak, iragan azaroan, Alemanian, Airtec 2011 nazioarteko azokan parte hartu zuten.

Fakturazioa %12 hazi zen

Euskal cluster aeronautikoko 37 elkarteek 1.500 milioi euro inguru fakturatu zituzten 2011n, aurreko urtean baino %12 gehiago. Hala, 2008an salmentetan lortutako marka gainditu zen (1.229 milioi euro). Heganeko arduradunen hitzetan “esan genezake, unean uneko etenaldien ondoren, hazkundearen bideari heldu diogula berriro, 2012an hazkundea izango dela aurreikusi dugu, eta hazkunde hori %6 ingurukoa izan daiteke 2012-2015 aldian”.

Fakturazioak enpleguan ere eragin du, arazoak arazo, kide kopuruak %10 egin baitu gora. Datozen urteetan kopuruak hazten jarraituko duela aurreikusi dute, salmenten maila berean hazi ez arren. EAEko planten jarduerari dagokionez, 2010ean fakturazioa %4 hazi zen eta 633 milioi eurora iritsi zen. Planta horietan 2010ean 3.738 langile aritu ziren, aurreko urtean baino hamalau gutxiago.

Alemania, merkatu nagusia

Sektore hau nabarmenki esportatzailea da. Hala, clusterreko enpresek 782 milioi euro esportatu zituzten 2010ean, salmenta guztien %62 baino gehiago. Horrek esan nahi du esportazioak %5 hazi zirela aurreko urtearekin alderatuta. Zehazki merkatu nagusia Alemania da, esportazioen %29 bertara doaz, 225 milioi euro hain zuzen, aurreko urtean baino %15 gehiago. Bigarren eta hirugarren merkatuak Brasil eta Erresuma Batua dira, baina horietan hazkundea apalagoa da.

Jarduera esparruei erreparatuta, sektoreko salmenten %49,8 aeroegiturei dagokie, eta %40,6 motorrei. Sistema eta ekipo esparrua fakturazioaren %7ra iritsi zen, aurreko urtean baino %14 gehiago. Bestalde, espazio esparruak salmenten %2,7 ekarri zuen.

Fusioak?

Sektorean fusiorik izan al liteke? Heganeko arduradunek ez dute erantzun zehatzik eman, baina mundu globalizatuan tamainaren beharra dute hizpide. Sektoreko azterketa batek Espainiako Estatuko hainbat enpresa aeronautiko fusionatzea gomendatu du, horien artean Aernnova. Heganeko arduradunen esanetan tamaina “garrantzitsua” da, I+Gn egiten diren inbertsioak oso handiak direlako eta berreskuratzeko epeak “oso luzeak”. Merkatua globala dela aintzat hartuta, balizko fusioak ez dira baztertu behar. Oraingoz, hala ere, gai honen inguruan ez dirudi erabaki zehatzik hartu denik.

Euskal enpresak AIRTEC 2011 azokan

Heganek, euskal clusterraren bederatzi kiderekin batera, sektore aeroespazialeko hornitzaileentzako Airtec 2011 Nazioarteko Azokan parte hartu zuen, 2011ko azaroaren 2tik 4ra, aeronautika eta espazio hornidura katean duen tokia, nagusiki Europa ekialdeko merkatuetan, sendotzeko. Frankfurteko (Alemania) nazioarteko azoka honek euskal enpresek espazio eta aeronautika proiektu berriak, ekoizpen baliabide berritzaileak, saio eskaintza espezializatua eta sektoreko erronka teknologikoei erantzuteko ahalmena erakusteko balio izan du. Heganekin batera, euskal enpresa huek parte hartu zuten nazioarteko azokan:  Aerometalic (Aernnova taldea), Aciturri, Alfa, CTA, Ingemat, Tecnalia, WEC, Sener, Novalti, Reductia (Aratz eta Burdinberri enpresa arabarrak haren parte dira) eta Innovalia.

2011ko edizioa lau esparrutan egituratu dute: helikopteroak, espaziorako merkataritza aplikazioak, compositeak eta UAS (Gidaririk gabeko Aire Ibilgailuak). Euskal clusterraren arabera, sektore horretan eskaera bikoiztu egin daiteke datozen hamar urteetan. Airtecen seigarren deialdiaren berrikuntzetako bat Comac korporazio txinatarraren parte-hartzea izan zen, Airbus eta Boeing enpresekin batera. Txinako taldeak munduko hirugarren hegazkin fabrikatzailea izatea du xede, aipatutako bi talde erraldoien atzetik. Adierazgarria da azoka hau Alemanian egin izana, 2009tik herrialde hori izan baita Heganeko kideen salmenten helmuga nagusia.
 


ASTEKARIA
2012ko otsailaren 05a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikerketa eta Garapena
2022-12-26 | ARGIA
Zuhaitz zaharrek uste zena baino bi aldiz karbono gehiago gordetzen dute, ikerketa batek erakutsi duenez

Oxfordeko unibertsitateko irkerlari talde batek puntako teknologiak erabili ditu zuhaitz zaharrek metatutako karbonoa kalkulatzeko eta orain argitaratu berri duten txostenean erakutsi dute, eraitsitako baso zahar hektarea bakoitzeko alferrik galtzen (eta atmosferara isurtzen)... [+]


Alzheimerra ikertzeko zentroa sortuko dute EHUk eta CITA fundazioak

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta CITA-Alzheimer fundazioak garatutako proiektuak gaixoen bizi kalitatea hobetzea eta etorkizunean prebentziorako metodoak bilatzea du helburu.


2020-05-24 | Estitxu Eizagirre
Ugo Mayor Martinez
"PCR test masiboak egingo balira, ez legoke jende guztia eduki beharrik konfinatuta"

Apirila hasieran jakin genuen berak koordinatutako ikerlari taldeak COVID-19 atzemateko PCR proba bat garatu zuela, eskas ziren test komertzialik behar ez duena. Munduko Osasun Erakundeak test masiboak egitea gomendatzen du koronabirusaren hedapena saihesteko eta hala egin dute... [+]


2020-04-10 | ARGIA
Euskal ikerlari talde batek Covid-19a atzemateko test berria sortu du

EHUko hainbat sailetako zientzialari sare batek, Ikerbasque, Achucarro, Biofisika Bizkaia Fundazioa, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba institutuetako ikertzaileekin batera, Covid-19 atzemateko 'RT-PCR' test bat garatu du, 15 euro balioko duena eta emaitzak lau ordutan... [+]


Estrategia

Euskal Herrian dauden administrazio publiko guztiek, eta nabariki Eusko Jaurlaritzak, euren estrategia industrialean digitalizazioa erabiltzen dute ardatz gisa. Honen oinarrian dagoen ikerketa ere digitalizazio ahalik eta aurreratuena egitera zuzenduta dago.

Euskalgintzak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude