Inbertsio fondoak aukeran

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eskatologiko jarri zitzaigun Jose Luis hauteskundeen ondoren gainera zetorkiguna aurreikusiz-edo. Ez zen tronpatu; Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeen biharamunean ari natzaizue idazten, eta Espainiari dagokionez, emaitzak aski argiak izan dira. Gehiengo absolutua PPrentzat, inoizko absolutuena alafede. Komunitate autonomo guztietan dira eskuindarrak garaile, Katalunia eta EAEn salbu.

Egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta eta PPk egingo duena gogoan hartuz (ez da aztia izan behar hori susmatzeko), agerikoa da etorkizun beltza datorkigula. EAEko emaitzak ezberdinak izan direlako pozik dago jende andana, baina tira, momentuz behintzat, Espainiako Gobernuaren politikak pairatu beharko ditugu hegoaldekook, eta aurreikuspenak, zentzu horretan, aski etsigarriak dira. Espainiako Gobernuarenak eta EAEko edo Nafarroakoarenak, hiruetan baitu esku-hartzea PPk gaur egun. Haatik, Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeen aurrerapenaren inguruko zurrumurrua geroz eta handiagoa da, eta ez litzateke harritzekoa izango hilabete batzuen buruan Patxi Lopezek hauteskundeen aurreratzearen berri ematea. Lehendakari izateko Lopezek zilegitasunik ez duela iruditzen zait niri ere; ezagun denez, EAEn lehenengo indarra izatetik gertu dagoen adierazpen politikoaren ilegalizazio bidegabeari esker izendatu zutelako. Baina tira, azken bi hauteskundeetako PSE-EEren emaitza kaskarren aitzakian apartatzen bada ere gaitzerdi.

Dena den, ardura gehien eragiten didana nazioarteko testuingurua da, eta bereziki, Europakoa. Hor nonbait irakurri ahal izan dudanez, alderdien papeletak izan beharrean, Goldmann Sachs, Citigroup, J.P. Morgan, Santander eta gainontzeko banku eta inbertsio fondoen papeletak izan beharko genituzke hautatzeko. Inork demokratikoki aukeratu ez dituenen esku baitago geroz eta gehiago herritarron patua. Arazo horri egin behar zaio aurre beste ezeri baino lehenago, eta horretarako Europa mailako alderdi eta mugimendu ezkertiar eraldatzaileen elkarlana eta ekintza premiazkoa da. Marx zaharrak esan zuen gisan, demokrazia ez baita egiazkoa izango ekonomikoa izan arte, hots, produkzio-bideak langileen esku geratu arte (agur bero bat esaldi honen lepotik barre egin duzuen teknokrata liberalei). Lau urtean behin bozkatzea ez dago gaizki, baina geroz eta agerikoagoa da kosmetika ariketa baten antz handiagoa duela. Horregatik ez naiz hain baikorra hauteskunde emaitzen biharamunetan, arestian aipatutako bankuetako zein beste zenbait nazioarteko erakundeetako –FMI, Mundu Bankua eta abar– buruak imajinatzen baititut atiko batean irri eta algara alderdien teatroari begira.

Ez nuke erori nahiko halako anarkismo negatzaile batean, baina ezker abertzalearen onarpen instituzionalaren –legalizazioa ez baita oraindik iritsi, ez dezagun ahantzi– ondorengo hordialdiak arazo sistemiko sakonak estaliko ez ote dizkigun beldur naiz. Esaten da maiz ezkerra galdua dabilela aspaldi handitik. Ez nago ados. Teorikoki eta diskurtsiboki lan ona egin izan da azken hamarkadetan; hainbeste ezen marxismoaren birloratzeaz hitz egiten baita sarritan. Filosofia politikoaren lehen lerroan ditugu Laclau, Butler, Mouffle, Negri, Zizek, Perry Anderson, Badiou, MacKinnon, Eagleton, Balibar eta enparauak; Huntington, Fukuyama eta beste hainbat, ordea, ez dira sobera ageri azken boladan. Gaur egungo auzietako bat, ostera, lanketa horren artikulazio estrategikoa osatzea da, zeina nazioartekoa izango baita edo ez da izango.


Azkenak
UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Jerusalemen eraikitzen ari den tren sarea gelditzea eskatu diote ehunka lagunek CAFi

CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]


2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


Irungo kale-segurtasuna zaindu nahian sortu den ‘Auzo Patruilak’ ez ditu agintariak kezkatzen

Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]


Eguneraketa berriak daude