Botikak hain karu zergatik dauden galdetuta, farmaziako industriak argudiatzen du horietako bakoitza aurkitu eta frogatzeko lanak izugarri kostatzen direla. Begi zorrotzeko irakurleak aspaldi zekien hori ez zela horrela, zerbaitengatik baitira konpainia horiek etekinik handienak lortzen dituztenak. Orain, benetako zifra eta frogak azaldu dira.
Arznei-Telegramm euskaraz Medikuntzako Kronika litzateke, medikuntzako albisteak biltzen dituelako. Baina osasun etxeetan ikusten dugun medikuntzako prentsa ia guztia ez bezala, Arznei-Telegramm osorik independentea da. Erreferentzia da alemaneraz mintzo diren medikuen, erizainen eta gainerako herritarrentzako, gaixotasunei eta botikei buruzko informazio guztia farmaziako multinazionalek kontrolatzen duten eremuan.
40 urtez kaleratu den Arznei-Telegrammek 2000.etik egoitza leku zoragarrian dauka: Berlingo Steglitz auzoan 1919an eraikitako ur biltegi batean. 40 metroko altuera du Stegiltz Wasserturn dorre adreiluzko modernista dotoreak. Udan Berlinera hurbilduko ez garenok fotoetan ikusita konformatuko gara.
Zuzendari Peter Sawicki mediku diabetologoa duen aldizkari doixtarraren eduki nabarmenetako batzuk frantsesera itzultzen ditu Pharmacritique guneak. Horrela ezagutu ahal izan dugu 2010eko abuztuan Arznei-Telegrammek argitaratutako Gute pillen, schlechte pillen (Botika onak, botika txarrak), sarreratxo hau daramana: “800 milioi dolar kostatzen den botikaren mitoa. Benetan zenbat kostatzen da erremedio bat garatzea?”.
Farmaziako konpainiek eten gabe zabaltzen dituzte botika berriak asmatzen xahutu behar izan dituzten diruez. Alegia, garatu eta frogatu dituzten 5.000 edo 10.000 molekula berritatik bakarra iristen dela homologaturik merkatuetara, eta hori sekulako dirutzak inbertitu ostean. Hain arrisku handitan murgildu baldin badira, normala botikek hori gero prezioan agertzea.
Inbertsio horiei Alemaniako konpainia handienak biltzen dituen elkarteak 2000.ean kopuru zehatza ezarri zien: farmaziaraino iristen den botika berri bakoitza egitea bataz beste 802 milioi dolar kostatu da. Zehaztasun horrekin esanda, iduri luke kontabilitate lan zorrotz baten fruitu dela. AEBetako PhARMA patrolanalak, berriz, 1.200 milioi dolarretan utzi zituen kalkuluak.
Arznei-Telegrammek larrugorritan ipini ditu kopuruok. Hasteko, ikerlana burutu zuten erakundeak ez dira beraiek dioten bezain “independenteak”: hein handi batean industriak finantziatzen ditu. Bestalde, zifra horietara iristeko erabili dituzten iturri eta datuak sekretuan gorde dituzte, ezin dira inolaz kontrastatu.
Bitxi egiten da, hala ere, jakitea botika berri baten kostea 802 edo 1.200 milioi dolarretan finkatzean aitormen hau egin dutela botikagileek: industriak benetan 403 milioi inbertitu omen ditu eta hortik gorako zifra da diru horrek emango zien etekina baldin eta inbertsio emankorragoetan ipini izan balute. Pernando Amezketarraren arrautzen ixtorioa gogorarazten dute; Amezketako mutil batek ostatuan zortzi arrautza jan, haiek pagatu gabe utzi eta hamar urteren buruan ordaintzera joanda tabernariak zortzi arrautzetatik hamar urtean ugarituko ziren 16.000 txitak kobratu nahi izan baitzizkion.
Ageri da farmaziako konpainiak nagusiki inbertsio funtsen eskuetan egonik, hauek heiei estiloa erantsi dietela. Inbertitutako diruarekin irabazi ahal izan zutena (balizko etekina) urteko %11an kalkulatu baitute. Ondo egia da izakiak sendatzea bihurtu dela munduko negoziorik emankorrena.
Botikak garestitu nahi horretan, ikerketa urteen zenbaketa ere behartu dute konpainiek. Molekula bakoitza sortu eta merkaturatu arte 11,8 urte pasatzen direla dio industriak; aldiz, New Englandd Journal of Medicinek eta beste zenbaitek demostratu du 1992tik 2001era arte epe hori jaitsi zela 8 urtetatik 5 urtetara.
Sinesgarriak ote dira botikagileek aitortzen dituzten 403 milioi horiek, balizko irabaziak alde batera utzirik zuzeneko inbertsioetan gastatzen omen dituztenak? Arznei-Telegrammek salatu du kopuru hori izatekotan dagokiela botika berrien arteko garestienei. Hau da, berrikuntzen %20a osatzen dutenei, tartean immunitate sistemarekin lotutako eritasunentzako (artritisak, hesteetakoak, azalekoak, esklerosiak, kantzerrak eta beste) hain famatuak egin diren Anti-TFN edo biologiko deituentzako.
Botikak hain karu saltzea defenditzen dutenek bestelako datu esanguratsuak ahazten dituzte inbertitu dituzten diruen jatorriaz. “Ez dituzte kontutan hartu hobari fiskalak, nahiz eta hauek iritsi bataz beste kosteen %39ra”, dio Arznei-Telegrammek. Horregatik mugitzen dira konpainiok herrialde batetik bestera. Horregatik, “pentsatu behar dugu botiken ikerketarako gastuen erdia inguru azkenean herritarron zergetatik pagatzen dela. Baina ez da hor bukatzen herritarron sakrifizioa.
Gaixotasunei buruzko eta hauei aurre egiteko bide posibleez oinarrizko ikerketa unibertsitateetan egiten da, diru publikoz hornituta. HIESaren kontrakok botika nagusia den AZTren molekula, Zidovudina, da horren adibidea.
Zidovudinaren oinarrizko ikerketa diru publikoz egin zen, hasiera batean kantzerraren kontra balioko zuelakoan. Gero HIESAren kontra dauzkan eraginak AEBetako National Cancer Institutek demostratu zituen. Baina beranduago Burroughs Wellcome (GlaxoSmithKline erraldoiak irentsia) enpresak aldarrikatu zuen erremedioa osorik berak garatu zuela. Erakunde publikoetako ikerlariek zorrotz erantzun behar izan zuten gauzak garbi uzteko.
Farmaziako industriak egiten dituen kalkuluen aurrean, Estatu Batuetan Donald W. Light medikuak eta Rebecca Warburton ekonomialariak BioSocieties aldizkarian eskaini dituzte berenak Demythologizing the high costs of pharmaceutical research ikerlanean. Hauen kontuetan, botika garestienen artean dauden Rotarix eta Rotateq (rotavisuen kontrako txertoak) lehena garatzea 128-192 milioi dolar kostatu da eta bigarrena 137-206 milioi artean. Eta hala ere, komertzializatu eta urte beterako amortizatuta edukiko dituzte.
Gainerako erremedioek, txertoen aldean delako III. faseko froga kliniko zabaletan hainbeste gastatu behar ez dutenek, bataz beste 43,4 milioi dolarreko kostea dute. Konpainiek emandako zifren %7 baino gutxiago!
Baina zifra hori bera ere xahuketa dirudi, kontutan edukitzen badugu merkaturatzen diren botika gehienak sasi-berrikuntzak direla. Arznei-Telegrammek dionez, “azken urteotan homologatutako botiken %85ek ez dakarte aurretik zeuden erremedioekiko hobekuntza nabarmenik”.
Botika berrien kosteen esajerazioarekin, konpainiek errealitate gordin hau ezkutatu nahi dute, Arznei-Telegrammen hitzetan: “Farmaziako korporazioek ikerketan gastatzen dutena halako bi xahutzen dute marketin komertzialean. Horregatik diogu ikerketa eta garapeneko gastuek ez luketela aitzakia izan behar botiken prezioak garestitzeko”.
www.dsreps.com webgunetik hartu dugun irudi honek erakusten du Remicade (Infliximab da molekula) botikaren promozio erakargarria. Anti TNF botiken artean famatuenetakoa den hau, usu eskaintzen zaie artritisa, espondiloartritisa, psoriasia, Crohn edo kolitis ultzeraduna diagnostikatutako gaixoei, testuak iradokitzen duenez berriro lehengo bizimodua egiteko itxaropena berpiztuz. Agian laster “botikok usu eskaintzen zitzaizkien” esan beharko dugu, krisi ekonomikoak osasun sistemara dakartzan murrizketak aurreikusita. Botikok daude garestienen artean. Remicade Janssen Biotec Inc. enpresak egiten duela diote paperek, baina sakonago begiratuta, gibelean Johnson & Johnson multinazionala dauka, mundu osoan barreiatutako 118.000 enplegaturekin 2010ean 17.000 milioi dolar irabazi zituena.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]