Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundeak 11 milioi euro inguru kudeatu zituen guztira 2010ean nazioarteko lankidetza proiektuetan. Afrika, Latinoamerika eta Ekialde Hurbileko hainbat herrialdetan dihardu fundazioak.
Mundubat Fundazioa Gobernuz Kanpoko Erakundeak Bilbon du egoitza nagusia. 2010ean 10.776.386 euro kudeatu zituen, hain zuzen ekonomia eta finantza krisia momentu zailenean denean. Baliabide ekonomiko horiek Afrika, Latinoamerika eta Ekialde Hurbileko hainbat eskualde behartsuetako garapenaren alde erabili dira. Berrikitan plazaratu du Mundubat-ek bere azken memoria eta bertantxe ikus daiteke munduan barrena egin duten lana.
Mundubat 1988. urtean Paz y Tercer Mundo-Hirugarren Mundua eta Bakea izenez sortutako euskal Fundazioa da. GKE laiko eta independentea da, hainbat errealitate sozialetatik datozen eta mundu-ordenaren aldaketarako konpromisoa hartu duten gizon-emakumeek osatutakoa. Iñaki Markiegi da Fundazioaren presidente, eta Jose Angel Cuerda Ohorezko Patroi.
Elkartasun gogoak batzen ditu bertoko kideak eta konbentzituta daude egiturazko pobreziak giza eskubideak urratzen dituela. Halaber, elkartasunaz duten ideiak, bat egiten du pertsonen eskubideak genero-berdintasunetik erabili ahal izatearekin.
Mundubatek lan egiten du eskubide eta alternatiba sozial eta ekonomikoak aldarrikatzen dituzten eta demokrazia parte-hartzailea sustatzen duten komunitate eta herri-erakundeekin. Haien lankidetza herri-erakundeen zerbitzura dago, bai gizarte-eraldaketarako prozesu soziopolitikoak babesteko, eta baita herri-ekonomiak eta herritarren partaidetza garatzeko ere; horretarako proiektu eta programa ugari jarri dituzte martxan. Mundubat Fundazioaren esanetan, herritarren ikuspegi kritikoa bultzatzen dute eta nazioarteko aliantza eta sareetan egindako lana dute oinarri.
2010. urtean Mundubatek honako ildo estrategikoak lehenetsi ditu: partaidetzazko garapen endogenoa, herri-ekonomiak eta herritarren partaidetza. Gainera, generoak garapenean duen garrantzian eta elikadura subiranotasunean ere sakondu dute. Garapenaren aldeko laguntza ofizialak murritzagoak izan badira ere, Mundubatek aitortu du 2010ean bere helburu estrategikoa bete ahal izan duela: hau da, garapenari eta gizarte ekintzari dagozkion programa, proiektu eta hitzarmenak behar bezala kudeatzea. Guztira, ehun proiektu inguru izan dira.
Proiektu eta programa horien bidez, gizarte-eraldaketa bultzatu nahi izan dute Amerika, Afrika eta Ekialde Hurbileko hamabi herrialdetan. Besteak beste, alderdi hauek jasotzen dituzte: osasun eta hezkuntza-sareak sortu eta hobetzea; osasun hobekuntza eta elikadura segurtasuna; nekazarien antolamendua sendotzea; emakumearen partaidetza politikoa, antolamenduzkoa eta produktiboa; elkartasunezko ekonomiaren esperientziak; herri indigenen eskubideak babestea; preso politikoei, atxilotuei eta horien familiei laguntza psikosoziala ematea; komunitateko abeltzaintza iraunkorraren nekazaritza produkzioa hobetzea; emakumeen garapen sozioekonomikoa; baliabideen kudeaketa mankomunatu iraunkorraren eredu integrala lantzea; kooperatibak sortzea; urakanek suntsitutako azpiegiturak konpontzea; nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioa babestea; emakumeentzako prestakuntzarako ikastegiak; sexu eta ugalketa osasunerako estrategiak, eta abar.
Proiektu guztiak aurrera ateratzeko dirua hainbat erakundek eman izan dute. 2010ean Europar Batasunak 2.213.748 euro eman zizkion Fundazioari. Espainiako hainbat erakunde publikotatik ia lau milioi euro ailegatu zitzaizkien eta Eusko Jaurlaritzatik eta aldundietatik beste 3,5 milioi euro. Azkenik, fondo pribatuen bidez 632.273 euro jaso zituen Mundubatek.
Guatemala. 1.300.549 euro inbertitu ziren iaz Guatemalan, besteak beste Solola Departamentuan ekoizpen talde teknifikatuak sortzeko. Beste 11 proiektu ere martxan dira.
El Salvador. Zortzi proiektu eta 657.071 euro kudeatu zituen Mundubatek bertan. Talde sozialen eta gobernu berriaren arteko harremanak koordinatzera bideratu ziren.
Chiapas. 1988tik ari dira lankidetzan eta iaz 551.018 euro erabili ziren bederatzi proiektutan. Chiapaseko gatazka sortu zuten oinarrizko arrazoiek bere horretan diraute.
Honduras. Estatu kolpearen ondoren, giza eskubideen alde ari diren taldeekin lanean dihardu. 355.232 euroko aurrekontua du hamar proiekturentzat.
Kuba. Guantanamon, Cienfuegosen, Santiagon eta Habanan dihardute 13 proiektutan eta 2010ean 391.302 euroko aurrekontua izan zuen Mundubatek. Elikagaiak ekoiztea da lehentasunetako bat.
Nikaragua. Dozena erdi proiekturen bidez, herrialde horretarako erakundeetan genero ikuspegia indartu nahi izan da. 351.784 euro erabili dira horretarako.
Kolonbia. 822.360 euro erabili ziren 2010ean 7 proiektu aurrera eramateko. ONIC Erakunde Nazional Indigenarekin harreman estua dute horretarako.
Bolivia. Emakume indigenekin eta nekazariekin zerikusia duten erakundeekin lanean ari dira. 2010ean sei proiektu zeuden martxan 298.569 euroko aurrekontuarekin.
Brasil. Elikagaiak masiboki esportatzearen kontrako politikak bultzatu ditu Mundubatek eta San Paoloko talde feministekin ere elkarlanean dihardu. 11 proiektu eta 280.487 euro ditu horretarako.
Mendebaldeko Sahara. Herrialde honetan egin du Mundubatek inbertsio handiena, 2.791.798 euro hain zuzen. Errefuxatuen kanpamenduetan laguntza humanitarioa eskaini eta Polisarioarekin elkarlana landu du.
Mozanbique. Nekazarien Batasun Nazionala (UNAC) indartzea da helburu nagusiena, elikadura subiranotasuna lortzeko bidean. Hiru proiektu dituzte martxan eta 2010ean 49.220 euro gastatu zituzten.
Palestina. Qalqilia eta Gazako nekazariei ekoizteko eta garatzeko tresnak eskaini dizkie. Horrez gain, preso politikoei, atxilotuei eta hauen senideei laguntza eman die Mundubatek. 2010ean 629.041 euro zituen 10 proiekturentzat.
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]