Aresti eta Zea Mays

  • MIKEL IBARGUREN ::Joan da negua

    Susa

    orrialdeak ::90

    prezioa ::13.50€

Joan da negua
Joan da negua
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Negua igaro dela gaztigatzen digute Gabriel Arestik eta Zea Mays taldekoek poema liburua zabaldu eta berehala. Halako haize epel bat sartzen da orduan, iratzarri egiten da poetaren kontzientzia: “gure birikak esnatu berri dira/ barrunbe suminduotan/ ahanzturaren periferietan”. Lerrook irakurrikeran berritu egin zait Deserriko karrikak (Susa, 2002) irakurri nueneko sentipena: idazkera lehorra eta kiribil bakoa da Ibargurenena, hausnarketarako joera handia dauka, absentziaren gaiaren zapore mikatza dakar, eta mekanika bat ia-ia antipoetikoa.

Isiltasunak, minbiziak eta hasieraren zein amaieraren gai eternoek gurutzatzen dute Joan da negua. Idazleak berak esana da arrangurei eta sentipen gordinenei jarri dizkiela hitzak, baina tonu baikorrean. Alegia, berak bizi izan duen “barruko negu hori” joan dela, eta horren aldarri litzatekeela liburua.

Ez dakit. Mingostasuna ezagutu duenaren tristezia kontagiatzen du liburuak –batzuetan liluratu ere bai–, baina orokorrean huts egiten du, nire ustez. Ez dauka zintzotasunarekin zerikusirik –zeina esan barik doan–, baizik eta sinesgarritasunarekin. Artifizial xamarra bihurtzen du irakurketa irudien doitasun faltak: “ez da inor ageri argiaren haraindian/ ebakuatu egin dituzte begiradak/ begiak husteko abisua eman ostean”. Liburuko lehen zati moteleko pasarte honen antzekoek liburutik “irten arazi” egin naute sarri. Hitzen nahaste arraroek –begiradak ebakuatu–, subjekturik ezak, erredundantziak… hustasun sentsazioa eragin didate, kontrakoa eragin beharrean.

Joan da neguan usnatzen diren baikortasun malenkoniatsua edo baretutako ezkortasuna erretorikan galtzen dira, finean. “Ez dakit zure periferiara/ trenik etortzen den paisaiak ekartzera” edo “taupaden denbora minerala” eta antzeko sinestesiekin liburuaren funtsa den bizitzaren poesiatik urruntzen da idazkera. Egunerokotik beldur unibertsalei zentzua aurkitzen ahalegindu diren autoreak asko izan dira, baina lortu dutenak gutxi batzuk bakarrik. Buruarekin baino areago bihotzarekin idazten ahalegindu izan direnak iritsi dira hizkuntzaren muga horietara, eta beharbada Ibargureni falta izan zaio zerbait polito esateko berba iradokitzaileak beste leku batzuetan ere bilatzea. Subkontzienteari kasu gehiago egiten dieten zoroek arrisku handia hartzen dute, baina eurek gutxienez, noizean behin, aurkitzen dute diskurtsoa. Joan da neguan, hori bai hori, egon badagoen eta barrunta daitekeen emozioa hitzek eurek hozten dute maiz.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude