Estatuaren kohesioa

Gipuzkoak gure esperantza darama. Bildu agintean izaki, euskararen alde egiteko inoiz ezagutu ditugun baldintza onenak ditu. Gipuzkoak lerro nagusia markatuko du, eta euskararen etorkizunaren parte handi bat bideratuko du. Konfiantza handia dugu Gipuzkoako euskalgintza oso arduratsua eta kementsua baita aspaldidanik. Denon onerako. Zazpi herrialdeentzako. Gipuzkoak euskaraz bizitzeko behar ditugun tresnak errealitatera ekarriko ditu, nonbait burujabetzarako lehen urratsak.

Garrantzi berezia du aldaketak Ipar Euskal Herrian bizi garenontzat, bizi dugun hizkuntzarekiko zapalketa ez baita murrizten, aitzina jarraitzen baitu. Noski, egia da euskaraz eta euskara ikasten duten ikasleen kopurua sekula baino handiagoa dela. Gizartea haatik, frantsesez bizi da.

Errealitate horri aurre egiten diogu eta ez dugu amore ematen, baina Paristik ere indarka ari dira. Aurten Baxoa euskaraz aurkezteko aukera izanen zela erran ziguten. Promesa ez da gauzatu.

Lehen aldikoz Frantziako Senatuan hizkuntza gutxituen aldeko legea aipatua izan da aurten. Gaia inoiz ez zen horretaraino heldu. Uler daiteke aitzinamendua dela. Horrela hartuko dugu.

Dena den, indar harremanaren jokoa hautatu du gobernuak, denbora irabaztearren.
Mayotte (itsasoz haraindiko) departamenduan frantsesa inposatzeko gobernuak erabaki duen politikak –bertako hizkuntzaren gainetik, bozek departamendu frantsesa izatea erabaki dutelako– seinalatzen du frantses hizkuntzaren garrantzia estatuaren kohesiorako. Hau da, Parisi begira bizi den estatua, hizkuntza bakarraren bitartez Estatuko herri gutxituak estekatuz.

Frantses gobernuek hurbil-hurbiletik jarraitzen dute Ipar Euskal Herria. Duela hogeita hamar urte, departamendua agindu zigun orduko presidenteak. Gaur egun lurraldetasunaren erreformarekin gure izaera desagertzen da, ezabatzen gaituzte. Gaurko presidenteak hizkuntza gutxituentzat lege bat agindu zuen. “Hitza hitz” eskatzen dugu, haatik ez du horrek oihartzunik Parisen.

Euskalgintzak urrats berriak iragarri ditu lege gerizaren alde. Martxorako pentsatua da manifestaldia.


ASTEKARIA
2011ko uztailaren 17a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude