25 urte gozatzen… eta etorriko direnak

  • ATILA Y LOS UNOS ::Zuretzat gurekin... Javi (DVD)

    Bonberenea Ekintzak

    iraupena ::1h15´

    prezioa ::10€


2021eko uztailaren 16an
Atila y los unos - Zuretzat gurekin... Javi
Atila y los unos - Zuretzat gurekin... Javi
Tolosako taldea izenez bakarrik ezagutzen nuen eta onartu beharra dut zur eta lur utzi nauela 60 urtetik gora dituen Jesus abeslariak oraindik ere agertoki gainean duen jarrera. Taldea 1985ean sortu zuten eta (Jesusen) inprobisazioa eta umorea taldearen ezinbesteko osagarriak dira. Bestalde, unoek, nahiz eta dibertitzeko taldea direla oso argi izan, ez dituzte bertsioak egiten eta rock-and-rolla, patxanga, punka, reggaea eta bluesa aurki daitezke gustukoen dituzten estiloetan eta The Doorsen ukituak ere badituzte. Bi belaunalditako partaideek osatutako talde beteranoak azken aldian urtero hiruzpalau emanaldi egiten ditu eta iaz Bonberenean, hil berri zen Javi baxu jotzailearen aldeko omenaldi-kontzertua egin zuen: jai ikaragarria bihurtu zen, lagun askoren parte hartzearekin. Guztia dago hemen jasota, baita taldeak egindako film labur bitxiak ere.
Jesus Prado - Atila y los Unos
"Oso gaizki abesten dut, ez dut konpasa ondo eramaten"

Musika ikuskizunarekin eta katxondeoarekin batuta ulertzen duzu?
Bai. Jendea ez da kontzertuetara zehazki musika entzutera joaten, dibertitzera baizik. Horregatik ahalegin guztiak egiten ditut ondo pasa dezaten. Agertokira motorrean, vikingo jantzita, argi-zuziekin… igo izan naiz, denetatik egin dut. Beti izan naiz aratuste zalea eta buruan txapel bat jarrita, zeharo eraldatzen naiz.

DVD hau da 25 urteotako ibilbidean egin duzuen grabaketa bakarra.
Bai. Grabatzeak ez du zentzurik guretzat zuzeneko taldea garelako. Oso gaizki abesten dut, ez dut konpasa ondo eramaten, eta askotan taldeak ni jarraitu behar izaten nau alderantziz beharrean. Horregatik, ez nuen grabatu nahi, baina Bonbereneakoek konbentzitu gintuzten.

Nolakoa izan zen DVDan jasotzen den kontzertua?
Javiren heriotza kolpe gogorra izan zen guretzat, eta prestatzen ari ginen jai berezia Javiren omenezkoa bihurtu zen. Ez zuen gutxiago merezi: taldeko motorra zen eta lagun ugari zituen. Kontzertua oso hunkigarria izan zen eta arrazoi horregatik taldekideontzat oso zaila. Baina inguruan jende asko daukagu beti laguntzeko prest, eta itzela izan zen.

Zer iritzi daukazu gaur egungo taldeei buruz? Jarraitzen dituzu?
Zerbait berezia transmititzen didan oso talde gutxi daude. Talde askok indar guztiak jartzen dituzte modan egoteko ahaleginean eta protagonista bilakatzean; eta, jakina, horrela ez dute jendearekin, entzuleekin, hartu-eman berezirik lortzen. Bestalde, musikaren mundua oso ustela dago eta inbidia dezente dago. Guk taldearekin lagunak besterik ez ditugu lortu, eta horregatik zoriontsuak gara.

Bonberenean grabatu eta beraiekin kaleratu duzue DVDa.
Bai. Bonberenea deskubritu nuenetik, nire bizitza desberdina da. Leku guztietatik makilakadak jaso badituzte ere, lanean ikaragarriak dira. DVD honen emaitza beraiei zor diegu.


Azkenak
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude