Basokada zenbaki

basoa
basoaJavier Menéndez-CC By Sa

Munduaren bi heren herren da, hirugarren herena baso dugu. Lurrez 40 milioi km2 baso, 7.000 milioi eskas biztanleontzat, bakoitzarentzat 6.200 m2 baso. Mundu guztiko baso hauen bostetik bat Errusian bizi da, bere lur guztien %47,9an, hau da, 809 milioi hektarea edo 2.427 milioi golde.

Euskal Herriaren azalera 20.950 km2 da eta Europako Ingurumen Agentziaren arabera %35,44 dugu baso, 7.425 km2 edo 2.227.500 golde. Hiru bat milioi biztanle garenez bakoitzarentzat 2.500 m2 genuke. Munduko batez bestekoaren bi t´erdi aldiz baso gutxiago dugu euskaldunok.

Agentzia horren herrialdekako datuen haritik zerorrek egin kontuak: 3.317 km2 eta 303.000 biztanleko Araban %38,53 da baso. 2.237 km2 eta 1.140.000 biztanleko Bizkaian %42,74. 1.980 km2 eta 690.000 biztanleko Gipuzkoan %49,25. 856 km2 eta 228.000 biztanleko Lapurdin %26,82. 1.325 km2 eta 29.000 biztanleko Nafarroa Beherean %24,53. 10.421 km2 eta 600.000 biztanleko Nafarroa Garaian %32,06. 814 km2 eta 15.500 biztanleko Zuberoan %39,54. Nongo euskaldunek dute baso puska handiena? Zuberotar bakoitzak 20.765 m2 baso du, baxenabartarrak 11.207 m2, goi-nafarrak 5.568 m2, arabarrak 4.218 m2, gipuzkoarrak 1.413 m2, lapurtarrak 1.006 m2 eta bizkaitarrak 838 m2.

Baso gehien duten munduko hamar estatu nagusien artean 1.248 Euskal Herrik adinako baso sailak dituzte. Gutxi gorabehera, Errusiak 385 Euskal Herri, Brasilek 228, Kanadak 148, AEBek 144, Txinak 94, Australiak 78, Kongok 64, Indonesiak 42, Peruk 33 eta Indiak 32.

OHARRAK:
E­rabilitako datuak 2000 eta 2008 urte artekoak dira. Gure inguruotako golde lurra 3.333 m2 da. Herrikako datuak edo beste batzuk eskuratu nahi dituenak txukun asko ditu www.atlasa.net gunean.
 

8.000

Duela 8.000 urte 14.800 milioi hektarea baso omen zen munduan. Gaur egun 4.000 besterik ez. Hau da hau marka! Gure marka! Adituek diotenez 40 urte barru ez da baso tropikalik ia ezagutu ere egingo.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
Aurrean ditugun arren ez ditugu ikusten

Edonora begiratuta ere, beti aurkituko duzu landareren bat zure inguruan. Euskal Herrian 3.500 espezie ditugu; horietatik 225 mehatxupean. Belaunaldiz belaunaldi, ordea, landareekiko interesa eta ezagutza murrizten joan da gure gizartean, eta egun, kosta egiten zaigu inguruan... [+]


2015-03-22 | Jakoba Errekondo
Urkamendia

Pinudian barrena bidea. Bidea ixtea komeni. Tarteka ireki egin behar. Gereta, ataka edo langa, zerbait jarri behar. Eta hari eusteko baldoa. Burdin hagarekin zuloa egiteko eta zur-mailuarekin jo eta sartzeko lanak hartu beharrean, errazena: aldameneko pinu tukurrari... [+]


2014-06-08 | Jakoba Errekondo
Basoetako artxiboak

Italian Nemi, Galian Luc, Galizian Lugo eta Nemetobriga... Amaierarik ez du munduko baso sakratuen zerrendak. Geurean ere izango ziren, bada! Basoetan azokak, jaiak, batzarrak, sakrifizioak... zer ez zen egingo garai batean. Basoak, eta zuhaitzak, etengabe berritzearen... [+]


2014-06-01 | Jakoba Errekondo
Basoaren belarriak

Urteko egun luzeenen sasoi honetan, baratze, soro, belaze, sagasti eta abarretako lanak aurreratuta izanez gero, mendi-gailurretara igotzeko gogoa pizten du giroak. Laster, egunak laburtu eta laburtu hasi ahala, etorriko dira udako egun beroenak, eta, tontorrerako bidea hartu... [+]


2013-09-15 | Jakoba Errekondo
Uretara makurtu

Oria errioaren ur gazi-gezetan nabil. Amazoria deitzen dio lagun batek. Gilarik gabeko alan, itsasoko barratik abiatu eta marea gora bizienetako ur kargak ahalbidetzen duen goreneraino igo eta itsasoraino jaitsi; kosta behar zaizu honelako ikuskizunik topatzea. Urari gorazarre... [+]


Eguneraketa berriak daude