Uretara makurtu

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Oria errioaren ur gazi-gezetan nabil. Amazoria deitzen dio lagun batek. Gilarik gabeko alan, itsasoko barratik abiatu eta marea gora bizienetako ur kargak ahalbidetzen duen goreneraino igo eta itsasoraino jaitsi; kosta behar zaizu honelako ikuskizunik topatzea. Urari gorazarre landareak, paisaia makurtu egiten da. Ur geza beherantz, gazia gorantz. Goi-goienekoa, hostaia ukitzen diona gogokoena, gazia. Bizia. Gaxia, bixia. Argazkiko landare koreografia: lezka (Phragmites australis), rainutria (Fallopia japonica) eta milazka (Tamarix gallica). Bata hegokoa edo australa, japoniarra bestea eta frantsesa azkena. Gure errioetan nagusi!


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...