Korrikari jarriak

    I
Korrika abiatü
zaigünez berriki,
gidari makila bat,
ikur ta zapi.
Ikurriña behar da
azkarki etxeki
herriak ho(r)i egiten,
aspaldi badaki.
Bagoaz emeki,
halere segürki,
kristau eta punki
ta lasterka beti
(e)üska(ra)en alde egiten
den arte aski
        IV
Hiru administrazio
dütügü gainean
gük intsumisoaren
sena soinean.
Ofizialtarzün gabe,
(e)üska(ra) ezinean
txoria kantan ari da,
kaiola barnean.
Borroka genean
sartürik denean
denen izenean
a(r)i gi(r)a lanean
eta kausitüko da
hau azkenean.
 
        II
Korrikaren segida
segürra delako
korrika-ttipietan
ürratsak franko.
Azken helmüga ez da,
ez berehalako,
bena horrenbeste haur, horrenbeste tanto
bihotz eta zanko
jauzietan apo
eta zeharkako
ezpainak gorako
mila esperantza
metro bakotxeko.
    V
Ttipi-ttapa goazen,
Korrika hala da
bidea aitzinatü
da ontsa jada,
i(ra)ganik dütügü,
Agurain ta Sara.
Aldarria lasterka
badoa plazara
hizkuntzan, balada
gare, gire, gara,
indar hanitx bada
ta bada parada
indarrekin heltzeko
Donostiara.
        III
Kilometro andana,
ote dira aski?
Erakusteko gu(r)e
indarra egiazki.
Maule, Tutera, Ea,
Amurrio, Legazpi,
denak barne gira ta,
hori ez da gaizki.
Korrikan preseski
kolore, marrazki,
kanta eta triki,
jente bete saski...
aldarri gisa dira
mila argazki.
 


Doinua: “Gaztalondo handian”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.


ASTEKARIA
2011ko apirilaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude