Hegaz hasi orduko hegoak moztuta

    I
Ehiztariak dabiltza
tiroz mehatxuka,
ta enara gazte asko
zaizkigu ezkuta.
Kabitik urrunegi
askok dute buka,
askea izan nahiak
prezio hori dauka.
Askok dute buka
kaiolan sartu ta
hegaz hasi orduko
hegoak moztuta.
        IV
Mugaz bestalderaino
hedatu da gerla,
begira dugu Irlanda
begira Brusela.
Baina ikusi behar da
kartzelaz kartzela,
nola tratatzen diren
gazteak horrela!
Kartzelaz kartzela
darabiltzatela,
xake taulako piezak
balira bezela.
 
        II
Zenbat ehizaldi bortitz,
zenbat sarekada,
kateatuta dauden
hainbeste enara.
Txori eta kaiolen
metaforetara
Euskal Herrian sarri
joan izan gara.
Metaforetara
itzultzeko jada,
errealitatea
gogorregia da.
    V
Pertsonekin egiten
dute batzuk jolas,
alde guztietatik
egurra emonaz.
Gure hitzak ordea
haizeak daroaz,
nahiz salaketak jarri
eta jantzi frogaz.
Haizeak daroaz
baina hemen denbora(ga)z
Itziarren semeak
ugarituz doaz.
        III
Haur ameslari izan
zirenek behinola,
miresmenez ikusten
zuten Dragoi Bola.
Badakite munstroa
atzean dagola;
kalean itzal beltza,
bidean kontrola…
Atzean dagola,
nola ahaztu, nola?
belaunaldi oso bat
    VI
Baina udaberrian
beilegi-beilegi,
itxaropena loran
non ez da ageri?
Enarek kantatuaz
“Agur presondegi!”
noizbait euren bidean
ahalko dute segi.
“Agur presondegi
ta ehiztarieri!”
Hegoak dauzkan oro
aske izan bedi.


Doinua: “Itziarren semea”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.


ASTEKARIA
2011ko martxoaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude