I Ehiztariak dabiltza tiroz mehatxuka, ta enara gazte asko zaizkigu ezkuta. Kabitik urrunegi askok dute buka, askea izan nahiak prezio hori dauka. Askok dute buka kaiolan sartu ta hegaz hasi orduko hegoak moztuta. |
IV Mugaz bestalderaino hedatu da gerla, begira dugu Irlanda begira Brusela. Baina ikusi behar da kartzelaz kartzela, nola tratatzen diren gazteak horrela! Kartzelaz kartzela darabiltzatela, xake taulako piezak balira bezela. |
|
II Zenbat ehizaldi bortitz, zenbat sarekada, kateatuta dauden hainbeste enara. Txori eta kaiolen metaforetara Euskal Herrian sarri joan izan gara. Metaforetara itzultzeko jada, errealitatea gogorregia da. |
V Pertsonekin egiten dute batzuk jolas, alde guztietatik egurra emonaz. Gure hitzak ordea haizeak daroaz, nahiz salaketak jarri eta jantzi frogaz. Haizeak daroaz baina hemen denbora(ga)z Itziarren semeak ugarituz doaz. |
|
III Haur ameslari izan zirenek behinola, miresmenez ikusten zuten Dragoi Bola. Badakite munstroa atzean dagola; kalean itzal beltza, bidean kontrola… Atzean dagola, nola ahaztu, nola? belaunaldi oso bat |
VI Baina udaberrian beilegi-beilegi, itxaropena loran non ez da ageri? Enarek kantatuaz “Agur presondegi!” noizbait euren bidean ahalko dute segi. “Agur presondegi ta ehiztarieri!” Hegoak dauzkan oro aske izan bedi. |
Doinua: “Itziarren semea”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.