Shakespeare-en bizitza, haurrei azaldua

  • Jon Bilbao ::Shakespeare antzerkiaren maisua

    Txertoa

    orrialdeak ::125

    prezioa ::9,95€

Shakespeare antzerkiaren maisua
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Txertoa argitaletxearen Nor da? sailaz hitz egin izan dugu lehenago ere orri hauetan. Pertsonaia historikoen biografiak dira, berezitasun batekin: 9 urtetik 12 urterako haurrei daudela zuzenduta. Jon Bilbaok idatzi du William Shakespeare idazleari buruzkoa eta Shakespeare, antzerkiaren maisua jarri dio titulu. Gertakari liluragarriz eta se­kretuz betea aurkeztu du Bilbaok idazlearen bizitza: hagatxo magikorik eta txano punta-zorrotzik gabe ere, ahalmen bereziak zituen pertsona bai­tzen Shakespeare. Jendeari malkoak isurarazteko gai zen, baita barrez lehertzerainoko gra­zia egiteko ere. Eta haren hitz ma­gikoak bizirik daude oraino.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude