Pilarika bezperatan jarriak

Jexux Mari IrazuPilarika bezperatan hegohaizearen datan hona zenbait bertso bakan. Udazken edo urriaroan, udaberriko aldapan, bakoitza erritmo banatan ta besteok datu faltan lerro artetik zelatan.Pilarika bezperatan hegohaizearen datan hona zenbait bertso
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

I
Pilarika bezperatan
hegohaizearen datan
hona zenbait bertso bakan.
Udazken edo urriaroan,
udaberriko aldapan,
bakoitza erritmo banatan
ta besteok datu faltan
lerro artetik zelatan.
II
Indar bateratze, polo
duo, trio eta solo
su berri baten pospolo.
Ideak forma hartzen ari du
formak bidea… auskalo!
Beldur eta errezelo
Euskal Estatua lelo
beste biak ez daude lo.
III
Indar bateratze, polo
duo, trio eta solo
su berri baten pospolo.
Ideak forma hartzen ari du
formak bidea… auskalo!
Beldur eta errezelo
Euskal Estatua lelo
beste biak ez daude lo.
IV
Jauzi egin behar aroz
batzuek aldarte harroz
aitaren etxeko harotz.
Inoiz aulkirik bada arriskuan
proklama politak, ahoz
salbu hiruzpalau ahots
lege zahar eta larros
azkenean beti Ados.

V
Jauzi egin behar aroz
batzuek aldarte harroz
aitaren etxeko harotz.
Inoiz aulkirik bada arriskuan
proklama politak, ahoz
salbu hiruzpalau ahots
lege zahar eta larros
azkenean beti Ados.

VI
Haizeak ufa ozena
behetik gora zatozena
zurrunbilorik latzena.
Pilarikari gurean zainak
eten dakizkiokena
nere bertsoen gai zena
nere nahia, nere sena,
esatea errexena.


Doinua: “Ikusten duzu goizean”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.