Eguzki Bideoak Iruñeko proiektu interesgarria da, garai hartako Eguzki Irrati librearen inguruan 1994. urtean sortutakoa. Kontrainformazio mugimendua ikus-entzunezkoetara eramateko beharra ikusi zuten zenbait kidek eta horrela sortu zuten nazioartean bere lekua egitera iritsi den kolektibo berritzaile hau. Beren lokalean bildu gara Aitor, Jara eta Nerearekin.
Zer egiten zenuten hasieran?
Emanaldiak eta proiekzioak egiteaz arduratzen zen kolektiboa garai hartan, eta lehen dokumentala 1998an argitaratu genuen, 78ko San Ferminei buruz: Oroitarria. Oso murgilduta zegoen kolektiboa hiriak zuen dinamikan. 2000. urtean gure jarduerak aldatu egin ziren, Internet agertu baitzen gure bizitzetan. Hor ikusentzunezko aktibismoan hasi ginen, Indymedia Euskal Herria-ren sorreran ibili ginen, Nafarroako zenbait gatazkatan parte hartzen hasi ginen –Itoitzeko urtegiaren azken herrien hustuketan adibidez–. Urte horietatik aurrera bideoak askoz ere modu aberatsagoan ekoizteari ekin genion. Gaztetxearen hustuketa, Hustearen kronika, Donde se cuece la guerra, ondoren Jaizkibel bizirik... horiek izan ziren hastapenak. Eta 2006. urtetik aurrera egin ditugu ekoizpen gehienak.
Bat-batean dokumental ekoizleak biderkatu egin ziren eta material asko heltzen hasi zitzaigun, jendeak ez baitaki zer egin landutako material horrekin. Jendeak dokumentalak bidaltzen zizkigun eta ohartu ginen Espainiar Estatuan ere ez zegoela halako materialak zabaltzeaz arduratzen zen banatzailerik. Liburugintzan bazegoen banatzaile alternatiboen sarea, baina ikus-entzunezkoetan ez.
2004tik aurrera Eguzki Kolektiboan bi pertsona liberatzea erabaki genuen eta hor lana ikaragarri areagotu zen. Hor pentsatu genuen, zergatik ez antolatu banatzaile bat? 2006ko abenduan banatzailea montatu eta urte hartako Durangoko Azokan egin genuen aurkezpen ofiziala.
Nola zaudete antolatuta egun?
Eguzki Kolektiboaren parte gara, nahiz eta zati honek bere berezitasunak izan. Antolakuntzak alde enpresarial bat badu, baina beti ere autonomia politikoa duena. Lau pertsona ari gara banaketan lanean egun. Lau hilero titulu batzuk hautatu eta Euskal Herrian banatzen ditugu, taberna, zentro sozial eta gustuko liburu dendetan. Euskal herrian hiru hilero 3-4 material hautatu eta era masiboan banatzen ditugu. Espainiar Estatuan berriz, katalogo osoa banatzen dugu.
Zein da zuen filosofia?
Normalean komunikazio diskurtso ofizialetan oihartzunik ez duten historiak kontatuz erantzun bat probokatu nahi dugu. Gure inguruarekin kritikoak izan daitezkeen ahots eta pentsamendu autonomoak bultzatzeko tresna izan nahi dugu. Bide honetan autore txiki eta kolektiboei aukera eman eta bide horretan euskaraz gero eta lan txukun gehiago izan ditzagun ahalegintzen gara. Eduki kritiko horiek azaleratzea da ardatza.
Aitzindariak zarete Creative Commons lizentzien erabileran.
Betidanik teknologia eta sarearekin ikuspuntu kritikoa izan dugu. Interneten zabaltzeak, teknologiaren miniaturizazioak eta edukien digitalizazioak bultzatuta komunikazio paradigma berri hau sortu zenean, software askearen diskurtsoa indartsu sartu zen. Geroz eta sare zabalagoa izateari ematen zaio garrantzia.
Gure materialaren defentsa eta zabalkunderako logikoena lizentzia libreak erabiltzea dela uste dugu. Hasieratik ari gara horrela, indar handiagoa ematen dio materialari, edukiaz gain formak ere garrantzia duelako dokumentalean.
Zuen estiloarekin bat dator euskarazko azpitituluak jartzea.
Historia eta autore txikiei lekua egiten diegun bezala, hizkuntza txikiei ere lekua ireki nahi diegulako. Hizkuntza bat aberasteko hizkuntza horretan lan txukunak eskaini behar dira. Nafarroan areago, erabaki politiko garrantzitsua da, eta hasieratik ekin genion horri.
Garrantzitsua euskaraz material ona egotea da, horrek ziurtatuko du hizkuntzaren etorkizuna. Ez diru laguntzek, ez beste ezerk.
To Shoot an Elephant gauza handia izan da, mundu osora egin duzue salto...
Gure proiektuan inflexio puntua izan da. Alberto Arce ezagutzen genuen, Gazan zela berarekin harremanetan jarri ginen, eta Palestinatik itzultzean ekoizpena gurekin egitea eskaini genion. Atea ireki digu nazioartera, IDFA festibalean aurkeztu zen –Europako dokumental festibalik garrantzitsuena da–, eta baita Xixongo festibalean ere. Global screening-a ere egin genuen, dokumentala mundu osoko leku ezberdinetan egun berean ikusteko.
Pentsatu ere ezin genitzakeen hamaika bide jorratu dugu. Orain beste pauso batean gaude. Batez ere, proiektua ikusgarri egiten lagundu digu. Filmaren karietara jende asko jarri da gurekin harremanetan. Deskubritu dugu Copyright-aren defentsa sutsua egiten duen mundu honetan ere, zure diskurtso eta proiekturekin aurrera gogor egiten baduzu, bidea egin daitekeela.
Informazio gehiago:
* Eguzki Bideoak webgunea
* Dokumentalen kanala Argia.com-en
Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuarekin bat egin dute Amurrioko Amaurre, Zaraobe, Aresketa Ikastola, Mendiko Eskola eta Zabaleko ikastetxeek. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean udalerrian presente dauden hizkuntzak ikertu dituzte.
Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.
Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]
Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]