Leioako Umore Azokaren 11. edizioan 150 emanaldi eskainiko dituzte 49 konpainiak. Jaialdian parte hartuko duten hamabi euskal taldeetatik seik obra bana estreinatuko dute: Jai alai (Ados Teatroa & Aukeran dantza konpainia), Udamina (Gaitzerdi Teatroa), Dantza desberdinak (Despertar los sentidos), Exodo (En la lona), Diva di palo... (Tearto Teatro) eta Camping renove (Trapu Zaharra). Leioako hemeretzi txokotan izango dira ikuskizunak, maiatzaren 20tik 23ra bitartean. Kale antzerkiaz gozatzeko parada eskaintzeaz gain, sektoreko programatzaile eta sortzaileen topaleku izan nahi du Umore Azokak. Egitarau osoa: www.umoreazoka.org.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...