Malet-Tardi bikotearen klasikoa

Reyerta en la Feria
Léo Malet / Jacques Tardi
Norma Editorial (1. edizioa: 1997)
78 orrialde, zuri-beltzean

Atsegin dut liburutegira joan eta Berrienak apaletik bi pausora, komikiari eskainitako gunean, Reyerta en la Feria moduko klasikoak aurkitzea.  Heldu berri diren liburuei begiratu azkarra eman ostean, denbora gehiago pasa ohi dut gustuko aleen artean saltseatzen, sarri, nobedadeekin arriskatu baino, nahiago dugulako aseko gaituela badakigun liburua hartzea. Oraingoan ere merezi izan du.

Léo Malet (Montpellier, Frantzia, 1909-1996) idazleak sortutako Nestor Burma detektibe pribatua da Reyerta en la feria komiki beltzeko bi protagonistetako bat. Pipa erretzaile amorratua, Georges Simenon (1903-1989) nobelagile belgikarrak sortutako Maigret komisarioaren antza du. Hura, ordea, Frantziako polizia judizialeko komisarioa zen eta Burma, Frantziako polizia judizialaren mesfidantza sortzen duen detektibe ipurterrea.

Bigarren protagonista nagusia 1950eko hamarkadako Paris da, zuri, beltz eta grisezko hiriburu euritsua. Jacques Tardi (Valence, Frantzia, 1946) komikigileak zehaztasunez marraztu ditu autoen faroek argiztatutako eraikin eta etorbide eleganteak, berdin euriak bustitako galtzada harritsuak, Nazioaren Plazako feria ahaztu barik, noski.

Hantxe abiatzen da istorioa, Burma detektibea emakume eder baten pausoei jarraitzen hasi eta Super zortzia izeneko atrakzioan gizon batek eraso egiten dionean. Zergatik? Burmak ez du erantzuna berehalakoan aurkituko. Poliziak, txupa beltzeko gazte borrokazaleak, enpresari aberatsak, maitaleak, feriako artistak, 150 kilo urre eta hildakoak, hildako franko aurkituko du bidean.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude