Festa nagusi


2013ko maiatzaren 06an
Olatua BECen
Olatua BECenDani Blanco
Entzuleria koloretsua eta aktiboa da finala festa egiten duena. Bazkalostean alde ederreko giroa bizi izan genuen (sabelak poztuta edo), bateko olatuak, besteko txaranga, ozen kantatutako Kalera borrokalari hura, bertsolaria bultzaz errepikatutako bukaerak, zirko erromatarra gogora zekarten hanka-kolpeak, txistuak, oihuak... Horretarako ere bagoaz BECera, hori da sofako goxotasunera ekarri ezin den sua, eta noski, zuzenean entzundako bertsoen indarra.

Lujanbiok Belodromoko agurren bota zuen oraingo hau ez dela ez booma, ez aparra –1991ko finalean bestelako analisia egin zuen Bertsozale Elkarteak eta telebista programa etetea erabaki–: urtetan ongi egindako lanaren emaitza baizik. Iñaki Murua lehendakariak azaldu zuen plazetan entzule mordoa dabilela, denera 14.500 baino horiek baino gehiago. Eta Imanol Lazkanok palkotik jendetzari begira aitortzen zuen bertsoak eman dion gauzarik onenetakoa dela herriz herri, jende interesgarriarekin elkarlanean jartzea: “Ez bakarrik zenbat jende bildu den, zer jende baizik”. Lujanbiok zioen entzule bakoitzak bere kuttunak dituen arren, denen bertso onekin gozatu egiten duela, eta estimatu.

Durangoko Kafe Antzokian eta Astigarragako Rezola sagardotegian luzatu zuten askok eguna, gauari orduak kenduz.

Azkenak
Herriari bizitza ematen dion Zigako eskolak itxi egin beharko du ume faltagatik

Lehen Hezkuntzako adin ezberdinetako zortzi ikasle baino ez ditu Zigako eskolak. Aukera baliatzen dute elkarbizitza lantzeko, tokiko curriculuma sustatzeko, landa ingurunea pedagokikoki aprobetxatzeko eta herria bera bizi eta dinamiko mantentzeko. Hori bai, ume gehiago eta... [+]


Amazonen opari bat

Amazonek, Jeff Bezos magnatearen konpainia estatubatuar erraldoiak, dirutza gastatuko du Aragoin dituen hiru datu-zentroak handitzeko. Bere filial Amazon Web Servicesek (AWS) 15.700 milioi euro jarriko ditu Huescan eta Zaragozan, Pirinioetatik datorren Gállego ibaiaren... [+]


2024-05-28 | ARGIA
Txosnetan GKSri, Etxebizitza Sindikatuari eta Luberri Konpartsari betoa ezarri dietela salatu dute 150 kulturgile inguruk

“Desadostasun ideologikoen gainetik”, jai herrikoiek denon espazio izan behar dutela ulertuta, txosnetan GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Luberri Konpartsari Bilbon betoa jarri dietela salatu eta konponbidea eskatu dute 150 bat artistak. Tartean dira... [+]


2024-05-28 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuaren interneteko diru bilketa azken astean sartu da

Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzeko eta bertan elikadura burujabetzari loturiko Amillubi proiektu kolektiboa martxan jartzeko apustua egina du Biolur elkarteak: "Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak bermatuta izatea izango litzateke mugimendu... [+]


2024-05-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
“Abki baar 400 paar”?

Indiako lehen ministro Modik 400 jarleku baino gehiago lortu behar ditu hauteskunde nagusietan, arrakasta dela esateko. Egungoak baino gutxiago lortuko balitu, porrota izango litzateke, koalizioak gehiengoari eutsiko balio ere. Ekainaren 4ko emaitzek erakutsiko dute korapiloaren... [+]


Eguneraketa berriak daude