Salmenta zuzenean beterano

  • Idoki markak eta Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak bi hamarkada daramatzate lanean. Salmenta zuzenak eta etxean ekoiztutako produktuak aterabide bideragarria direla erakutsi digute denbora honetan guztian.
Patrick Sallaberry
Patrick SallaberryDani Blanco
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Nafarroa Beherean, baina Lapurditik gertuago dago Bixarte etxaldea (Aiherra). Mendian artalde bat ikus daiteke, eta aurrerago gaztandegi bat. Baserrian, Patrick Sallaberry laborariak harrera beroa egin digu eguraldi goibeleko egun honetan.

Gasnagilea da ofizioz, bere mozkina etxean ekoiztu eta saltzen duen laboraria. Berak bezala, Iparraldean ere hainbat nekazarik egiten dute ekoizpen eta salmenta zuzenaren aldeko apustua. Asko gainera Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarte eta Idokiko partaide dira. Sallaberry, zehazki, Idokiko administrazio kontseiluko kide da. Laborantza eredu hau aitzakiatzat hartu dugu berarekin solasaldia egiteko.

Hogei urteko esperientzia

Etxe ekoizleen arteko elkartasuna bermatzeko eta bakoitzak bere lana baldintza hobeetan egiteko sortu zen orain dela hogei urte Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea. Inoiz bertako laborari kideren batek edonolako arazorik edukiz gero, defentsa lana egiteko sortu zen. Horrez gain, formakuntza eta promoziorako bilgune gisa ere eman zituen lehen urratsak. Baina Iparraldeko laborariek elkartzeko gune bat baldin bazuten ere, marka bat sortzeko beharra ikusi zuten. Eta beharra errealitate bilakatu zen 1992an, Idoki sortu zutenean.

Elkarte bat bestearen baitan dago, baina Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteko partaide oro ez dago Idokiren baitan. Markak 90 ekoizleren mozkinak biltzen ditu, aldiz elkartean 150 laborarik hartzen dute parte. “Zenbaitzuk ez dute markarik behar euren produktuentzako, eta beste batzuek ez dute Idokin egoteko araudia errespetatzen”, azaldu du Sallaberryk. “Gurea azken finean militante filosofia baita, produkzioa mugatzean datzan filosofia”. Hau ez bada horrela planteatzen, laborariak bere baliabideei (abere zein barazkiak) gero eta gehiago eskatzen die. “Guk ordea nahi badugu kalitate oneko mozkina, zinez behar dugu eduki lotura gure lurrarekin”. Kalitate oneko produktu hauen artean sar ditzakegu besteen artean ardi, ahuntz zein behi gazta, oilaskoak, urtxokumeak, ahatea, zerrikia, behikia, ardoa, eztia, landare aromatikoak...

Etxetik etxera

Lekuan lekuko arrazak bultzatzen ditu elkarteak, eta ekoizpen fase oro etxaldeetan egitea. Baina azken puntu hori ez da laborari guztiek lortu dezaketen zerbait, “etxalde txikiek ezin baitute dena ekoitzi ahal”. Eta hau da Patrick Sallaberryren kasua; ez du bere artaldearentzat aski arto produzitzen eta kanpotik ekarri behar du ganaduarentzako bazka. Halere, Idokiren baitan bada barne gogoeta bat, etorkizunera begira laborantza ekologikoa nola kudeatu beharko litzatekeen aztertzen duena.

Etxean ekoizteaz gain, salmenta ere gehienetan etxean bertan gauzatzen da. Bitartekari bakarra kasu honetan laboraria da, eta berak menderatzen du prezioa, inongo industrialen pentzutan egon gabe. “Aurrera atera nahi badugu, behar dugu gure produktua transformatu eta zuzenean saldu”, argitu du Sallaberryk. Bestela ere nekazariaren lana gogorra bada, “prezioa ez baduzu kontrolatzen, hiltzen baitzira”.

Salmenta zuzenak baditu jarraitzaileak, etxaldeetara jende anitz gerturatzen baita. Supermerkatuetan euren mozkinak ikustea gainera arrunt zaila da, “behin bertan sartuz gero gainontzeko produktuekin batera alderatzen baitzara. Prezioa finkatu behar da, promozioa egin... eta gu ez gara gai horretarako, ez baitaukagu behar adina produkzio. Ezta nahi ere”.

Saltoki-gune handietan saldu ez, baina kalera irteten dira Idoki eta Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteko kideak. Besteren artean, Lurrama deritzon feria antolatu ohi dute, eta urtean gutxienez hamar irteera egiten dituzte euren produktuak kaleko jendearengana irits daitezen.

Laguntza eskasak...

Etxe ekoizleei heltzen zaizkien diru-laguntza gehienak Europatik etortzen direla azpimarratu du Sallaberryk. “Frantziak diru kopuru bat bideratzen du, eta guk laguntza horiek behar bezala bidera daitezen borrokatzen dugu”, dio. Azken hamarkadetan laborantza anitz industrializatu da, eta diru laguntzak hara bideratu. Europatik badira irizpide batzuk herrialde bakoitzak bere laguntzak nola banatu adierazten dutenak. “Baina ostera Frantziak egiten du bere hautua”, eta hortaz kexu da Sallaberry.

Laguntzen kopuru nabarmena eskuratzeaz gain, ekoizle industrial ugarik mendiko produktu bezala saltzen dituzte euren mozkinak, “horrela ez bada ere”. Industrializazio horrek gainera gibeletik kalitatearen galera dakar, dena egiten baita azkarrago eta kopuru handiagoetan. Baina aurkaria indartsua eta boteretsua baldin bada ere, laborari talde honek eurenari tinko eusten diote. Bezeroek Idokiko produktuak landa lur batekin eta kalitate oneko mozkinekin lotzen duten bitartean, geroa bermatua izango dute.

... baina etorkizun oparoa

Egungo belaunaldiari lekukoa hartuko dietenak gazteak izan beharko dute etorkizun ez oso urrun batean. Eta badirudi hala gertatzen ari dela, gazte anitzen sarrera azpimarratu baitu Sallaberryk; horren lekuko da administrazio kontseiluan sartu den 40 urtez beherako laborarien kopuru altua. Euren filosofia ulertu eta bereganatzeaz gain, produktu berriak plazaratu dituztela adierazi du laborari baxenafarrak. Besteen artean landare aromatiko edota ezti eskaintza euren ekimen propiotik etorri da. Orain urte batzuk Idokiko mozkinen %90a ardi gasna zela gogoratu du Sallaberryk, eta egun eskaintza zabaltzea aberasgarri izan daiteke elkartearentzat.

Hego Euskal Herrian laborantzak gazteen artean jarraipen mugatu eta latza dauka, baina Iparraldean panorama positiboagoa ikusten du Patric Sallaberryk. Arrazoi ugari ei daude egoera hau halakoa izan dadin: “Kulturak pisu handia du, eta etxeari lotua bizi den jende anitzek ez dute euren sortetxea alboratu nahi”, azaldu digu. Zailtasunak dauzkaten arren, gazteak laborantzara lotzen ari dira. Hau hala suerta dadin Idokiren papera ez du ezinbestekotzat jotzen Sallaberryk, baina ez dio meriturik ukatu nahi ere.

Arrazoi bat izan ala bestea izan, kontua da Iparraldean laborantzak oraindik urte batzuetarako korda duela. Eta ez da edonolako nekazaritza eredua; Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea eta Idoki, etxe ekoizpen eta salmenta zuzenaren adibide garbia dira.

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude