Udaran gabardina beltzekin

  • 1999ko uztailarekin hil zen Jose Antonio Loidi, euskal polizia-nobelaren aita. Hamar urte joan dira eta, urteurrena gogoan, Hamabost egun Urgainen liburuaz geroztik generoak euskaraz eman duena ikertu dugu. Ez dugu nahi adina hiltzaile aurkitu, dena esan behar bada. Detektibeak ere, gutxi aukeran. Baina merezi du haiekin peskizan ibiltzeak. Gezurra ematen badu ere, uda baita gabardinadun istorioak irakurtzeko sasoirik onena.
Polizia-nobelak
Polizia-nobelakMarko
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Botikario batek kometitu zuen krimena. Aurreneko euskal polizia-nobela eskribitzea, alegia. Eta ez pentsa, sortu zuen azantza; baina ez txarrera, bestelako krimenekin gertatzen den bezala: “Amabost egun Urgain’en agertu orduko arrakasta handia izan zuen –zioen Gotzon Garatek 1998an Jakin aldizkarian argitaratutako artikulu batean–. Ongi oroitzen naiz zein gogarakoa izan genuen eleberri hura. Loiolan nengoen ni orduan, eta euskaltzale talde bat ginen. Guztiok irakurri genuen eleberri atera berria (...) Harrituxeak gelditu ginen. Euskaraz polizia eleberria! Euskal literaturan urrats handia egina zen”. Ez zen urrats txikiagoa Jose Antonio Loidik emandakoa: 30 urte bete arte ez zuen euskara landu. Tenorea iritsi zenean ordea, hartu zituen Azkueren Morfologia, Altuberen Erderismos, gramatika liburu zenbait... Eta trebatu bazen, han hasi zitzaizun Georges Simenonen nobelak euskarara itzultzen.

Baina horrekin ere aski ez. 1954an gaude eta Euskaltzaindiak sariketa antolatu du, euskaraz idatzitako eleberrientzat. Irabazlea Yon Etxaideren Joanak joan izango da, baina Loidik aurkeztutako lanak (Hamabost egun Urgainen gaurko grafiaz) hirugarren saria eskuratuta zeresan franko emango du. Eta azkenean, hurrengo urtean ikusiko du argia Martin Garaidi detektibearen istorioak. Urgainera joan da, krimen zahar bat argitzera. Egurmendi, herriko seme aberatsa bera, hil egin da eta ehortzi egin behar dute. Hobian gorpu berriarentzat lekua egiten hasi direlarik, ehorzleak deskubritu du 20 urte lehenago lurperatutako emakume baten buruan bala baten arrastoa dagoela. Eta emakumea Egurmendi zaharraren semearekin ezkondua izaki. Sukarren ondorioz hila omen. Ikerketak bi aste emango dizkio Garaidiri, eta ustekabeko bideetatik eramango du.

Loidiren nobela bakarra izango da, baina kontuan hartuta hamarkada bereko beste liburu batzuekin batera etorriko dela –aipatutako Etxaiderena, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua, Jon Miranderen Haur besoetakoa...– argi antzean ikusten dute gaurko betaurrekoek zerbait aldatzen ari zela, zailtasunak zailtasun, euskal letren panoraman. Egia baldin bada idazleek irakurri nahiko lituzketen liburuak idazten dituztela, begi-bistakoa da 1950eko hamarkadako idazleek ordura artekoen aldean oso gustu diferenteak zituztela.  

Loidi hartatik nobela hauek

Ez zen antzekorik argitaratu zazpi urte pasa ziren arte. Mariano Izetaren Dirua galgarri nobelak dauka “euskarazko bigarren polizia-eleberria” abizena edukitzeko ohorea. Bere garaian Auspoak argitaratua, zaila da ediziorik aurkitzen gaur egun, baina Klasikoen Gordailuan osorik dago. 1960-1970eko urteetako uztatxoaren lehen alea izan zen. Atzetik etorri ziren Txomin Peillenen Gauez ibiltzen dana (1967) eta Xabier Gereñoren Hiltzaile baten bila (1975); eta Gotzon Garate, noski: Esku leuna (1978) eta Goizuetako ezkongaiak (1979) dira, beste lan askoren artean, elgoibartarrak generoari zion estimuaren erakusgarri. Bide batez, Garaterena da euskaraz gaiari buruz dagoen lan teoriko ezagunena: Atzerriko eta Euskal Herriko Polizia Eleberria (2000).

Baina ia-ia kazetaria bera bihurtu behar izan da detektibe, molde honetan idatzitako euskarazko liburuak aurkitzeko. 1980ko hamarkadatik aurrera ugarituko dira, egia da, baina gaur egun oraindik, soberan baino faltan dira. Eta bitxia da eskasia hori, mundu osoan genero irakurrienetakoa baita aspaldiko urteetan –ikusi, bestela, azken aldian Stieg Larssonen trilogiak jo duen kolpea–. Zer gertatzen da hemen, hain nobela beltz eta poliziako gutxi argitaratzeko?

Harkaitz Canok eman diezaguke erantzunaren parte bat. UEUk 2005ean antolatu zuen ikastaro bat, “Euskal Gatazka Euskal Literaturan” gai hartuta, eta lasartearrak Mina eta artifizioa hitzaldia eskaini zuen. Han kontatu zituen Pasaia Blues (1999) nobela beltza idaztean izan zituen zailtasun batzuk. Traba horietatik ondorio zenbait: “Dauzkagun istorioekin nobela poliziako sinesgarriak ez egitea gure talentu faltaren errua dela, lehen-lehenik. Bigarrenik, irakurlearen eta idazlearen arteko konbentzio kontratuak garbi ez izatearena. Nik idatziz paratzen badut CIA eta Asuntos internos eta la cosa nostra eta Bloody Sunday, horrek mila oihartzun ekartzen ditu literatura irakurlearen burura (…) Ordea, nik esaten badut Ertzaintza, oihartzunak ez dira nobela beltzekoak, Tolosako Boinas Eloseguineko txapel gorrienak baizik”.

Nobela beltza mundu globalizatuan

Argitu ezin den kasua ote, beraz, Euskal Herrian girotutako polizia-nobelarena? Itzalpera kondenatuta ote, euskaraz mintzo diren detektibeak? Urrunegi joatea da hori. Batetik, generoaren klasiko asko euskaraz badaudelako, Igela argitaletxearen Sail Beltzari esker. Eta, bestetik, etengabe garatzen ari den nobela mota izaki, aukera berriak zabaldu zaizkiolako XXI. mendearen hastapenetan.

Prozesu luzea izan da: hasieran Edgar Allan Poek Morgue kaleko hilketak-ekin detektibea bihurtu zuen nobelaren gidari; eta eredua zabaldu egin zen, Wilkie Collins, Arthur Conan Doyle, Agatha Christie eta enparauak lekuko. Hiltzailea deskubritzea zen garrantzitsuena lehen polizia-eleberri haietan, eta giroa aristokratiko samarra zen: saloi handiak, maiordomoak. Nobela beltzaren agerpenarekin aldatzen da hori. “D” hirukoitzaren klubekoak dira detektibe berriak: Dibortziatuak, Depresiboak, Dipsomaniakoak. Giroak ere, halakoak: AEBetako hiri handien ipularrak, prostituzioa, droga. Ez du inporta nork hil duen nor: munduaren lakarra azaleratzea da idazle beltzen xedea. Raymond Chandler, Dashiell Hammett edo Jim Thompsonen nobelak dira.

Azken urteetan ordea, mundu anglosaxoitik kanpoko nobela beltzak hasi dira gailentzen. Europa iparraldea da puntu beroetako bat. Henning Mankell-ek darama maillot horia, baina hain ezagunak izan ez arren, Jens Martin Eriksen, Hakan Nesser eta Arni Thorarinsson lehiakide onak dira. Eta zer esan Italiaz? Roberto Savianoren Gomorra nobelak irakurle asko erakarri ditu Carlo Lucarelliren edo Massimo Carlottoren lanetara. Japonian aspaldian garatu dute euren noir partikularra yakuza generoarekin; Moskutik Parisera, Istanbuletik Bogotara, nobela beltza dagoeneko ez da usamerikarren jabetza pribatua.

Erreferente horiek zabaltzen diren neurrian, pentsatzekoa da generoaren konbentzioak ere anitzagoak izango direla; eta aukera berriak zabalduko zaizkiola euskal idazleari bere inguruko errealitateari egokitutako polizia-nobelak egiteko. Europako hiri handietan gertatzen diren istorioak hurbilago daude, beharbada, gure auzoetako bizitzetatik, AEBetan girotutakoak baino. Osagaiekin asmatzea da kontua. Baina norbaitek asmatu beharko du. Krimena, kasu honetan, oraindik ere generoko eleberri gutxi izatea baita.
Euskarazko polizia-nobelak
Beltzetik ba al du euskarak?
Jurgi kapitainak ezin izan zion ezetzik eman proposamenari. Urteak zeramatzan lanik hartu gabe, baina hau gutiziatsua zen oso bera bezalako literaturzale batentzat. Bezeroa ezezaguna zuen, emakumezko baten ahots lakarra zen kontratatu zuenaz zekien bakarra, baina Jon Garai, Haitz Zumeta eta Jon Bidarten detektibe agentzian eman zioten Jurgi kapitainaren berri eta hori aski zen enkargua onartzeko, asko zor zien Izurri berria eta Alaba (Gotzon Garate) nobelen protagonistak zirenei.

Aferak ez zirudien munta handikoa, lan gutxiko ikerketa, hori bai, ofizioko bat zelatatu behar zuen, Amaia Ezpeldoi (Bakean ützi arte, Bizi nizano munduan, Amorezko pena baño, Entre les loups cruels, Jalgi hadi plazara) detektibe ezaguna zertan ari zen argitu behar zuen Jurgik. Amaia topatzea ezin errazago gertatu zitzaion, ezaguna baitzen Amaiari mugaldeko ostatu edota kafetegiak laket zitzaizkiola, asteartero arratsalde osoa ematen zuen Behobia inguruko kafetegi batean. Kapitaina kafetegian zen Amaia heldu zenerako, Ezpeldoi zuzen joan zen ispilu ondoko mahaira, bertan eseri, zigarreta bat bildu eta poltsatik bi liburu eta kaiera gorri bat atera zituen. Tobacco days (Anjel Lertxundi) eta Kearen truke (Aritz Gorrotxategi) utzi zituen mahai gainean. Jurgik ez zuen bere burua gehiegi nabarmendu behar izan hori ikusteko, ispiluak, besteak beste, mahai gainean zegoenaren isla ematen baitzion. Hiru ordu eman zituen Amaiak liburuak leitzen, tarteka oharrak hartzen zituen eta zigarretak bata bestean segidan biltzen.

Bigarren asteartean ere, eguerdirako ailegatu zen Jurgi mugako kafetegira, eta mahaia aukeratu zuen bi baldintza aintzat harturik, enkuadrerik hoberena behar zuen Amaiaren mahaian zegoena ispilutik ikus zezan, eta aldi berean ahalik eta ezkutuen behar zuen pasa Ezpeldoiren aurrean. Detektibe anderea berandutu zen, baina horrek ez zion eragozpen berezirik sortu Jurgiri, zer gerta ere Igela argitaletxeko Ihesa (Jim Thompson) eraman baitzuen. Amaiak aurreko astearteko erritoa errepikatu zuen, hori bai, zorrotik Odolbildua (Josu Landa), Katebegi galdua (Jon Alonso) eta Non dago Stalin? (Xabier Montoia) atera zituen.

Erraz ondorioztatu zezakeen nobelaren inguruko lanen bat ari zela egiten, baina horrek ez zuen Jurgi asebetetzen, nobela beltza ote zen Ezpeldoiren ikerketaren xedea? Poliziakoak piztu ote zion jakin-mina? Nonbait nobela generoen arteko mugarriak aski ongi zedarriturik zeuden eta agian euskal literaturak ez du nobela beltzetik nahiko lanik genero eta azpigenero guztiak elikatzeko, baina euskaraz nobela beltza irakurtzerik badugula jakin badakigu Igelari esker.

Hirugarren asteartea ailegatu zen, eta Amaia iristeko ordua gora behera, aurrekoetan jasotakoa gertatu zen. Zorrotik, Arotzaren eskuak (Alberto Ladron), Rock’n’roll (Aingeru Epaltza), Mendeko borroka (Fertxu Izquierdo) atera zituen Amaiak, bigarren zigarreta bildu zuenerako, gizon bat sartu zen kafetegian eta zuzenean detektibe anderearen mahaira hurbildu zen. Artean gizona zutik zegoelarik ispiluan ikusi zuen Jurgik gizonaren aurpegia, ez zen dudarik, Damian Arruti (Eulien bazka eta Mutuaren hitzak) zen Amaiaren aurrez aurre zegoena. Besapean zeraman liburua hartu eta Amaiari eman zion, Jurgik ez zuen izenburu osoa irakurtzerik izan, lehen hitza bakarrik: Dirua.

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude