"Ez dugu euskaraz sortzen publikoa hesteko"

  • Euskal kulturaren barrenak hurbil-hurbiletik ezagutzen ditu Maixan Merkapidek (Izura, Nafarroa Beherea, 1959). 30. urteurrena ospatzen duen Izurako Haize Berri elkarterainoko bidean maiz kausitu du kultura profesionala vs. herrikoia eztabaida.
Maixan Merkapide
Maixan MerkapideKristina Encinar
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Enpresa kudeatze ikasketetatik euskal kulturara.


Bai, enpresa kudeatze ikasketak egin eta berehala hasi nintzen etxegintza egitura batean, sei urtez. Gero sartu nintzen Euskal Herriko Kultur Etxean, hain zuzen ere Euskal Kultur Erakundea eratu aitzin, pizkundearen bidez Baionan sortu zen egituran, gero desagertu zena hiru urteren buruan. Hortik EKE sortu zen eta ni Frantses Kultur Ministerioaren babespean Baionan sortu erakundean izan nintzen, Eszena Nazionalean, frantses kultura eta arte profesionala kudeatzen eta bultzatzen duen egituran. Zinez egitura indartsua, 15 permanenteren lanposturekin, baina euskal kulturak ez zuen hor tokirik. Hainbat eztabaidaren ondotik, erabaki politiko bat hartu zen, EKE sortzea euskal kulturaz arduratzeko, eta bistan dena, hola deitzen zuten politikoek, oreka baten izenean behar zela ere beste egitura bat frantses edo beste kulturez arduratzeko. Egia erran momentu horretan interesatua nintzen kultura profesional hortaz, eta aitortzen dut momentu horretan pentsatzen nuela berdin Eszena Nazionaleko lanak gehiago interesatuko ninduela EKEkoak baino. Hori zen 1989-90 aldean. Eszena Nazionalean 15 urtez egon naiz.

Nolako bizipenak ukan dituzu epe horretan?


Izugarriko momentu aberatsak bizi ditut, antzerkiarekin eta arte-sorkuntzekin, osoki profesionalak ziren artistekin, eta denbora berean emeki-emeki ikusten nuen ere egitura horretan nolako iritzi okerra zen euskal kulturari buruz. Hori niretzat zen nire nortasuna ukatzea bezala... eta egia da ez nintzela ongi sentitzen toki horretan. Momentu batean utzi dut, profesionaltasunaren mugak ere agertu zaizkit, eta azken finean egin dut, ez gibelera, baina iritzia aldatu dut. Ohartu naiz azken finean hor sortzen zen kultura urruntzen zela nik sentitzen eta bizi nahi nuen kulturatik. Erran nahi dut, antzokietan eta sortzen zen kultura hori zen naski elitista, eta azken finean behar izan dut berriz euskal kulturarentzat lan egin. Hortik landa Haize Berrin izan naiz, bost urtez.

Eszena Nazional horretan ez zen beraz euskal kulturarentzako tokirik, euskaraz ekoiztua izan edo ez.


Egitura horren araudietan ere argi zen bakarrik artista profesionalek zutela tokia. Orduan, euskal kulturaren baztertzeko aitzakia nagusia zen, jakinez bereziki Iparraldean profesional guti zirela momentu horretan; bai eta ere EKE hor zelako euskarari lotuak ziren ekintzak berari atxikitzen zirela. Baina bazen beste zerbait egia errateko, askotan eztabaida gogorrak entzun ditut: zer da euskal kultura? Existitzen da? Hori entzun dut nik hor ez du hogei urte, eta hamar urte, hori entzun dut. Ez zen tokirik ere ematen euskararentzat komunikazio dokumentuetan, bakarrik prentsaurrekoetan, ni bakarrik nintzen euskalduna eta parte hartzen nuen, baina dokumentuetan ez da sekula hitz bat eman euskaraz. Hori kultura egitura nagusi batean, e? Euskal kultura bigarren edo hirugarren, edo bosgarren mailan ematen zen. Gogorra zen hori bizitzea.

Gaur egun Iparraldeko Herri Administrazioetan ugaltzen ari dira euskararen aldeko planak.


Pozten naiz hori ikusteaz, zeren eta guk Euskal Konfederazioan abiatu genuen lan hori herriko etxeekin, adibidez. 2002an abiatu lanean jada diagnosiak aski ezkorrak ziren, sentitzen zen euskararen presentzia eza herriko etxeetan eta administrazioetan. Momentu horretan egin behar izan zen ikerketa juridiko bat segur izateko dokumentu ofizialetan euskara ere ematen bazen, testuak ez zuela erdarazkoaren balioa galduko. Hori 2002an zen, 2009an gara jadanik, hau da, prozesu horiek denbora aldetik sobera luze dilatatzen dira. Egia erran, ahalegin hori gogoratzea eta aldi berean gaur ikustea zoritxarrez lege aldetik ez dela aitzinamendurik izan, edo konstituzioaren aldaketa hori ez dela egiazko aldaketa, bortitza da. Baina hori ikustea da nonbait Euskal Konfederazioak eraman lanaren ondorio on bat, teorian bederen. Berriki entzun dut Nafarroa Beherean 40 herriko etxek izenpetu dutela engaiamendu bat hamar puntutan euskarari ofizialtasuna emateko. Teorian izan daiteke akordio ona.


Euskarari emandako arreta hori ber gisan euskal kulturari ere ematen zaio?


Arreta ematen zaio lehen baino errazago, baina denbora berean gibelean ahalak aski ahul gelditzen dira, nahiz eta borondateak agertzen diren. Euskara eta Nafarroa Beherea hartuz, lurralde euskaldunena, orain ari da euskara desagertzen, ez du atentziorik ere, eta sentitzen den arreta edo engaiamendu horien gibelean ez da ahal sendoa. Gainera ez dira erabiltzen neurtzeko tresnak, ahal horiek eraginkor bilakarazteko. Urteak pasatzen ahal dira hola, eta egoera ez da aldatzen. Bada euskara bigarren mailan deneko iritzi orokorra, baina bada ere instituzioak edo kulturaren antolakuntzak sortu duen hierarkizazio hori, Antton Lukuk idatzi bezala. Hortik kanpoko proiektuak kanpoan geratzen dira laguntzetatik.


Piarres Larzabal baten lanak, adibidez, oso onak dira.


Piarres Larzabalek baditu antzerkiak arras onak, eta horiek nire ustez ez dute behar duten tokia, hizkuntza begiratzen da, ez kalitatea. Badira euskara jakin gabe hiru bider antzerki lan bat ikusi dutenak. Ez dugu euskaraz sortzen publikoa hesteko, sorkuntzak gure artean ukateko; jende deneri gozarazteko bortak irekiak dira. Dena den, sentsibilizazio handiagoa behar litzateke euskararen ezagutzeko eta erabiltzeko.

Eta diru-laguntzak ere eskasak...


Arazoa da euskal kulturarenak ez diren elkarte ofizialek, Nafarroa Beherea batean adibidez, gureak baino hamar aldiz handiagoak diren aurrekontuak dituztela. Ez dugu galdetzen kopuru bera ematea, baina kontraesana da. Eragin eremua ahula dugu horrela, egutegi, komunikazio edota eskaintza aldetik kultura iraunkortasunez ekoizteko indarrik gabe.

Aipatu hiru ardatz nagusi Iparraldeko kulturaren bizkortzean aplikatzeko.


Zaindu antzerki sorkuntza, bereziki herrikoia; klasikoak bertaularatu eta antzerkilari gazteak bultzatu, ikus-entzun saila eta film ekoizpena garatu; Hegoaldean ere hainbat urtez ez da euskarazko filmik egin, pentsa. Eta euskaraz bizi diren oasiak zaintzea, ez harresi batzuekin baina euskaraz benetan sentitzeko, pentsatzeko eta eztabaidatzeko naturalki, hizkuntza baten biziarazteko eta aberasteko.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude