Arratia oinpean, lamiak gogoan

Dima
DimaJudit Fernandez
Areatzatik edo Dimatik abiatuta Arratia harana beste haran txiki bitan banatzen duen mendilerro txikia aurkituko dugu. Ilunbe eta Urrekoatxa gainak ditugu bertan, haien azpian irekitzen den haran berdeei so, azken mendeetako gertakarien testigantza miresgarriak eman dezakeenaren lasaitasun eta sendotasunarekin. Areatzatik igoz gero, biderik errazena N-240an Axpe-Goikoa jatetxera bidea ematen digun kartela jarraituz egingo dugu, oinez ala kotxez. Behin jatetxea eskumatara utzi eta gero, Lamindao auzoan sartzen gara, aspalditik kondaira eta istorio oparoen gordeleku, izena bera ere ustez lamien batzarleku izateagatik ezarria. Baina mitologiatik at ere bertako harritzar eta zuhaitzek badute zer kontatu, hasi gerrate karlistetan izandako gertakari garrantzitsu bezain odoltsuengatik, eta gerora ere, XX. mendean izandako anekdota ugariengatik.

Esan bezala, Lamindaoko bihotzera iritsita aurkituko dugu bertako eliza ederra, egur eta harri, txikia, liraina bere xalotasunean. Bi bide aukera genitzake edota gogotsu izanez gero biak, ez baitira sobera neketsuak (biak ala biak ondo adierazitakoak). Ezkerretara, paseotxo bat eginez Ilunbe tontortxora iritsiz; edota eskumatara, behin hilerria alboan utzita, Urrekoatxa gainera. Lehen lamiak baziren, egun bele, sai eta arranoen itxuran ageri ohi zaizkigu tontorrean. Bi gotorleku, bi behatoki, iragana usainduz gaur egungo Arratia ederto batean erakutsiko digutenak.

Beste ihesaldi batzuk:



ASTEKARIA
2009ko uztailaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude