"Foruen aurkakoa da metrosexualaren eredua"

  • Bederatzi gizon tabernaren erdian. Bederatzi bizardun zirkulua osatuz. Mikrofonorik gabe, elektrizitaterik behar gabe, irlandar abesti tradizionalei Euskal Herriko gaiak txertatuz. Bederatzi ahots elkarrekin kantuan:

    “Gaztelaniarren olerki zikinak
    ideiak finkatzen joan den mendean.
    Aintzinan gudari, orain baita ere.
    Ardo botila ta berriz mendira”.

    Perkusio gisa horma, mahaia eta inguruan den edozer. Hala egin zuen Bizardunak taldeak lehen diskoaren aurkezpena Atarrabian (Nafarroa). Halakoak dira. Besteak beste, Mermaid, Basque Country Pharaons, Green Manalishi, Black Lagun edota Brigada Criminal taldeetatik datozen “XXI. Mendeko benetako gizonak”. Xabi Lekunberri perkusio jolearekin hitz egin dugu.
Bizardunak
BizardunakJosu Santesteban
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Normalean kazetaria izaten da musikariari etiketa itsatsi nahian joaten zaiona, eta musikaria da kazetariak jarritako etiketa ukatzen duena. Zuek ez. Zuek hasieratik diozue zer egiten duzuen: Folk Radical Vasco.


Hain da argia! Pisu politikoa dute hitzek, eta, beraz, bistan da Radical-a baduela, eta, bestaldetik, argi dago folka dela. Hala bururatu zitzaigun. Hitzetan gehienbat Nafarroako historiari buruz ari gara, hau da Euskal Herriaz, Nafarroa esatean Euskal Herria ulertzen baitugu guk. 500 urteko galeren historia da gurea, azken finean, eta bikaina da, beraz, folka egiteko.

Etiketa hasieratik izanik, nola sortu zen taldea? Ideiaren ondoren heldu ziren kantak?


Ideiarekin hasi ginen Jose Mari [ahotsa] eta biok. The Pogues, The Dubliners eta halako taldeak generabiltzan buruan. Euskal Herrirako beharrezko musika zela iruditzen zitzaigun. Irlandar tradizioa entzun, eta oso harro sentitzen naiz. Ez da nire herrialdea baina la hostia iruditzen zait. Koadrilan denok zer edo zer jotzen dugunez, halaxe egin dugu. Kantak, hitzak, kontzeptua prestatu genituen, lehenik, eta gero banan bana joan gara beste kideak konbentzitzen. Maketa egin, Serrano ekoiztetxekoei bidali, eta berehala jaso genuen baietza. Harrigarria izan da dena.

Erraza.


Oso zaila izan da, eta era berean oso naturala. Ez dugu pertsonalitaterik asmatu behar izan. Oso irakurzaleak gara, oso gustuko dugu politika, eta beti egin dizkiogu gure buruari galderak: Zer gertatzen da hemen? Noiz hasten da hau? EAJri entzunez gero, 1841ean hasten da; Anakleto Ortueta irakurrita, Nafarroako erresumaren galerarekin hasten da; beste bati kasu egin, eta lehenago hasten dela esango du. Nafarrok beti egon gara gudan. Carlomagnoren garaitik orain arte. Oraindik ere ez gaude menperaturik. Horretan lagundu nahi dugu guk; ez menderatuak ez izaten, garaipenera heltzen baizik.

Badago aipatzen duzun “garaipen” horretara heltzerik irlandar kanta tradizionalak joz?


Nik uste dut euskal herritar guztien bihotzak batuko dituen zerbaitekin betez gero, orain arte lortu ez den zerbait lortuko dugula. Kortatuk, garai gudarian, hainbat jende biltzen zuen bere inguruan, baina jende talde bat baino ez. Gurea sartzeko errazagoa dela esango nuke. Niretzako behintzat, ideia nagusia da, bere-berea ez bada ere, Euskal Herria musika tradizional honekin heztea.


Lehen lagun batekin hizketan entzun zaitut. “Hango musika da, hemengo hitzekin”. Hala azaldu diozu egiten duzuena.


Bai, horixe da. The Pogues-ek ere esaterako, kanta tradizionalak hartu eta ez zuten hitzik ere aldatzen, beharrik ere ez zegoelako. Musika bereganatu egiten zuten, punk ukitu hori emanez. Guk haiek egin zutena egin dugu. Datu kurioso bat dago, gainera. The Dubliners lehen diskoa grabatzen ari zela Luke Kelly taldekidea hil zen, eta gu gurea prestatzen hasi ginenean, Ronnie Drew. Berdina pasa zen! Eklipsea! Horrek zerbait esan nahi du! [kar, kar] Oraingoz dena oso positiboa izan da. Familia bat gara.

Bederatzikoa. Familia handi xamarra.


Oso handia bai. Kontzertuetara emazte, seme-alaba eta senideekin ateratzen bukatuko dugu. Imajinatu 50 nafar sumin, etengabe ugaltzen! Horrek beldurra ematen du. Eta pentsa, gainera, denak bizardunak badira! Euskal herritar guztiok utzi behar genuke bizarra, hemengoa konpontzen ez den bitartean.


Gerla izpiritua da nagusi hitzetan.


Diskoko lehen kanta, Nazi de Fresa izenekoa da taldearen printzipio aitortza. Leloak dio, “baditut bongiak eta kriston kojoiak,/ ez didazue kenduko maite dudan guztia./ Defendituko dut nire arbasoen ideia,/ botila beteta dagoen bitartean”. Horrek zehatz mehatz definitzen du taldearen ideia.


“Marxismoa, speed, txistorra bokatak, misoginia, darwinismo, peste bukonikoa./ Edozein medizina herenegun gosaltzeko,/ Junkeraren onanismoa ez gaixotzeko”, dio kanta horretako azken leloak.


Mila potro pareko printzipio aitortza bat da. Gero Shane Macgowan’s Basque Paddys abestiarekin omenaldia egin nahi izan diogu The Pogueseko abeslariari. Hil baino lehenago egin ere, ez beste batzuek bezala. Haren espermatozoideak gara gu, azken finean, berak jarri zuen hazia. Il-argiarena, Alferrikan IV abestiak ez dira politikoegiak; Yo luché izenekoa bai. Euskal Herriaren hainbat guda garai aipatzen dira estrofaz estrofa: Karlismoa, 36ko gerra, Carrero Blancoren hilketa, marxismoa, elizaren aurkakoa da hurrengoa, UGT eta CCOO sindikatuen aurkakoa dator gero, eta Sabina eta Madrilgo jende puta horren aurkakoa azkena. Errepasotxo bat da.

Gutxi salbatzen dira!


Baten bat bai eskapatu zaigu, baina denbora faltagatik! Santa Cruz apaizari eskainirikoa da Santa Cruz apaizaren kondaira izeneko kanta, eta 1978ko San Ferminetako gertakariez ari da Burutik egina eta deabruak hartua izenekoa. Boto erabilgarriaren aurkakoa da Carta a un agote despistado izenekoa, eta Nafarroa Gure Aberria hemendik 50 urtera Nafarroako ereserkia izango dela espero dugu. Belaunaldi berriek hala eskatuko dute, manifestazioak egingo dituzte foruen estatuan hori eskatuz. Gamazadaz geroztik gertaturiko handiena izango da.

Hala osatu duzue lehen diskoa.


Bai. Bi urtez larrutan egin gabe egon, eta bat-batean, kristoren tiparekin egotea bezala izan da, eta zakila sartzea, eta inoizko isurtzerik handiena izatea. Hor dena gordeta bagenu bezala: maitasuna, benetako maitasuna.

Lagunari azaldu diozunez, bost kanta kanpokoak, eta lau zuek sortutakoak.


Hurrengoan bertsio gutxiago izango da.

Diskoaren aurkezpena, eta jadanik hasiak zarete kanta berriak prestatzen?


Lau berri ditugu orain. Gugatik balitz, bi urtean behin aterako genuke disko bat. Ez dugu gogorik halere, topean ibiltzeko. Ezkonduta gaude denak, eta rock izarraren kontua atzean utzia dugu. Nik nire emaztearekin egin nahi dut lo, ongi afalduta, eta herriarentzako pixka bat kantatu ondoren.


Taldearen formatua gudarako formatua da, kasik, halere. Mikrorik gabe, entxuferik gabe, mugitzeko arazorik gabe, tinbalen ordez mahaia erabiliz...


Oso hemengoa da hori: elkartu, eta kantatzen hastearena. Euskalduna beti izan da ardo trago batzuk edan, eta tabernatik tabernarako bidea kantuan egitekoa. Galtzen doa hori, eta guk ez dugu gogorik hori gal dadin. Gure ekarpentxoa egingo dugu, horregatik, jendeak gure kantak kanta ditzan. Etorri hori beharrezkoa da. Arazo bat izaten denean putaseme xamarra izan behar da, eta ez da triste egon behar, ez eta menderatuta ere... kantatzen duen herri bat... ez dakit, kantatzen duen herri bat...

Ez da inoiz hilko?


Hori, bai. Guardia Zibila aurrean balego, eta jendea abesten ikusiko balu, ez edozein kanta, ez Al Campo eta halakoak, baizik eta kanta hauek... ba hori oso gauza indartsua da. Eta, horregatik, gu beti gaude prest.

Brigadak baino ez zaizkizue falta atzean.


Diskoan denok karlistaz jantzirik ateratzeko asmoa genuen. Jose Mari Tudurirekin hitz egin genuen. Karlistei buruzko hainbat film eginak ditu, eta trajeak eskatu genituen. Bera aritzen da Lakarren (Nafarroa) egiten den karlisten guden antzezpenean lanean. Diario de Navarrakoek esan zuten astakeria iruditzen zitzaiela hori, eta hemendik 50 urte barru herri batean Hipercorreko atentatua ospatuko balitz bezala zela esan zuen. Kontua da haiek ikusten dutela hau... ikusten dutela... ba... ba guk ikusten dugun bezala! Tartean dauden horiek dira ezertaz enteratzen ez direnak. Herri bat bagara, denetarik egon beharra dago. Herri gisa abestu behar dugu. Gero gerokoak. Baina hor daude iraultzaren teorizatzaileak, euskal herritar kapitalistak... Guk hor erdian sartzen dugu gure diskoa, soinu banda gisa, ze soinu banda bat beharko da, eta gurea ez bada Kepa Junkerarena izango da, eta horrekin ezingo dugu ezer egin. Horrek ez luke Euskal Herriko soinu banda izan beharko.

Cubako barbudoak, Santa Cruz apaiza eta The Dubliners-ak bezala zarete bizardunak. Hala diozue. Argi kokatzen duzue zuen burua gero!


[Ondoan duen bizikletara joan, saskitik bi argazki hartu, eta itzuli egin da]. Begira, argazki hau Santa Cruz apaizaren partida da, eta beste honetan Fidel Castro ageri da, ikusten duzunez. Ez dakit. Bizarra moztea ergelkeria ikaragarria da. Gizon metrosexualaren ereduaren guztiz aurka gaude, foruen aurka doala uste dugu. Hori titular gisa jar dezakezu [kar, kar, kar].

Ez da bota didazun bakarra.


Halakoa naiz. Kantak egingo banitu, singleak baino ez nituzke egingo.

Rockaren mundutik zatozte denak. Zuen alde folkia aske uztea izan da disko hau, ezta?


Gu rockeroak gara, beti izan gara. Baina denetarik entzun dugu beti. Lotu egiten gaitu talde honek. Koadrila bat da, kasik, talde bat baino gehiago.

Bazkalondoan mahaiaren inguruan kantatzen jartzeko moduko koadrila-taldea.


Horixe. Futbola arratsaldeko bostetan hasten da eta, zer egin behar duzu ordura arte? Itxoin, itxoin, kendu futbolarena, eta jarri pilota horren ordez. Bostetan hasten da pilota, eta zer egin behar duzu bazkalordutik ordura arte? Joder, ba talde bat!

Kuriositatez, bizarra lehenagotik zenuten denek?


Inork ere ez. Nik ez dut arazo handirik, neskalagunari gustatzen zaiolako, baina taldeko batzuk badabiltza beren neskekin negoziazio eta hitzarmenetan.

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude