Urrezko ezteiei jarriak

XDZ
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
I

Nahiz eta oso gazterik senti
maiteminaren mezua
ezin ukatu desioa ta
bekatuaren izua.
Arrats batean heldu zen arte
intxaur azpiko muxua
hark piztu zuen, zuen artean
itzaliko ez zen sua.




II

Hurrengo igandez erromeri bat
egiten zenez auzuan,
amaitutzean intxaur azpira
berriro goxo-goxuan
mutilak zion: “Zurekin bizi
nahi nuke bizi osuan”
neska gorritu ta ixiltzeak
baietza esan nahi zuan.




III

Ikusirikan zuen bihotzak
goritzen zihoazela,
eleizatikan pasa behar zen
bekatua zen bestela.
Apaiza aurrean eta atzean
lekuko mordo bat zela,
han ere baietz esan zenuten
intxaur azpian bezela.



IV

Elkarbizitza zeneukaten zain
bere gozo eta gazi.
Azkenerako gazia ere
gozo bihurtzen ikasi.
Ilusioa gidari zela
famili jatorra hazi...
Zuen bizitzak mende erdian
ez du gutxi irabazi.



V

Zuen buruak zigortu arren
hainbat urtetako lanez,
ametsek amets jarraitzen dute
nahiz ta berdinak izan ez.
Orain bilobak nola gozatu
egiten duzue amets,
ximurrago ta xamurragoak
diren muxuak emanez.




VI

Gazte aroko intxaur azpia
gaur ez duzue amesten,
garai bateko udaberria
bihurtu baita udazken.
Nola maitasun jator batentzat
urtaro txarrikan ez den,
neguan ere jarrai zazue
batak bestea babesten.


Doinua: “Loriak udan ihintza bezela”.

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!