Arrazoi energetikorik ez dago zentralak irekita jarraitzeko

  • Uztailaren 5a baino lehen Espainiako Gobernuak Garoña behin-betiko ixtea edo luzatzea erabaki behar du. Hainbat eragile luzapenaren aldeko presioa egiten ari bada ere, zenbait adituk berehala ixteko oztopo energetikorik ez dagoela uste du,
    ezta arrazoi ekonomikorik ere.
Garoñako zentral nuklearra
Garoñako zentral nuklearraMonica del Valle / Argazki Press
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Afera PSOEko Gobernuaren esku dago. Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) bere iritzia ekainaren 5a baino lehen eman behar zuen, eta Garoñaren jarraipenaren aldeko adierazpenak egin zituen, hainbat baldintza ezarri arren. CSNren iritzia, dena den, ez da loteslea. Orain PSOEko Gobernuaren txanda da, Garoñako zentral nuklearra behin-betiko ixtea edo beste hamar urterako luzapena ematea erabaki behar baitu. Zapateroren gobernuak bi aukera ditu: batetik, hauteskundeetan hartutako konpromisoak betetzea, herritarren mobilizazioei eta hainbat esparrutako eskaera politikoei positiboki erantzutea eta, horrenbestez, Garoña zaharkitua ixtea, PSOE barruan kontrako jarrera kualifikatuak egon arren; ala, bestetik, luzapenaren alde dauden enpresa handien eta lobby nuklearraren presioei men egitea.

Garoña Espainiako Estatuko zentralik zaharrena da. Vandellos eta Zorita itxi zituztenetik, funtzionatzen jarraitzen duen lehen belaunaldiko zentral bakarra da. 1995ean Garoñak behin-behineko ustiapen baimena eskuratu zuen eta, aurrerago, aurten amaitzen den luzapena lortu zuen.

Luzatzeko presioak

Zapatero presio gogorrak jasotzen ari da Garoñaren luzapenaren aldeko erabakia har dezan. Ez soilik kanpotik, lobby nuklear eta kapitalistetatik, baita PSOEren barrutik ere. Lehenik, presioa CSNtik dator, PSOEko bi kidek, PPko beste bik, eta IUko bakarrak zuzendutako erakundetik. CSNren txostenak Garoñak martxan jarrai dezala eskatzen du aho batez, besteak beste, hainbat inbertsio baldintza aholkatzen baditu ere. Bigarren presioa eremu kapitalistatik dator, lobby nuklearretik eta energia esparruko patronaletatik. Zentral nuklearraren jabeek ere, Endesak eta Iberdrolak, luzapenik ezean elektrizitatearen kostuak gora egingo duela argudiatzen dute. Azkenik, hirugarren presioa PSOEtik bertatik dator, Felipe Gonzalezek eta Javier Solanak bultzatuta.

Arrazoi energetiko onargarririk ez

Garoñak martxan jarraitzeko arrazoi energetikoak eta ekonomikoak daudela dio zenbaitek. Baina ez dago zentral hori berehala ixtea saihesteko arrazoi ekonomiko nahiz energetikorik. Horixe uste dute Carlos Bravo Villa eta Alejandro Sota Aira Greenpeaceko aditu eta ekonomialariek. Eta PSOEko exekutibako kide batek, Hugo Morán Ingurumen arduradunak ere gauza bera onartu du berriki. Garoñaren energia ekarpena urria da eta energia berriztagarriek sobera estaltzen dute. Hala, Red Eléctrica Españolaren (REE) arabera, 2008an Garoñak orduko 4.021 gigawatt (Gwh) baino ez zizkion eman sistema elektrikoari, urte hartako elektrizitate ekoizpen garbiaren (279.868 Gwh) %1,43. Iturri berberaren arabera, 2007an guztira sortutako elektrizitatearen %23 energia iturri berriztagarriek ekoiztu zuten (zentral nuklear guztiek batera sortutakoa baino %3 gehiago). Haize energiak bakarrik 2008ko energiaren %11 ekoiztu zuen.

Energia nuklearraren aldekoen beste argudio bat Espainiako Estatuak beste herrialde batzuekiko duen menpekotasun energetikoa da. Hori ere ez da egia. 2008an Garoña bezalako hiru zentralek ekoiztuko luketen elektrizitate kantitatea esportatu zuen Espainiako Estatuak. Hain zuzen, Espainiako sistema elektrikoaren nazioarteko elektrizitate trukeek 11.221 Gwh-ko saldo esportatzaile garbia eragin zuten 2008an, 2007an baino %95 gehiago, REEko datuen arabera. Azkenik, ikuspegi ekonomikoari dagokionez, Garoña amortizatuta dago jada.

Segurtasun akatsen segida

Egitura arazo larriez gain, zentraleko hainbat ekiporen eta elementuren egoera kaxkarrak segurtasun akatsen segida ekarri du azken urteotan, horietako batzuk 1. mailakoak, Gertaera Nuklearren Nazioarteko Eskalaren (INES) arabera, eta maiz Garoñako erreaktorea geldiaraztea behartu dutenak. Azken gertaera nabarmena 2008ko abuztukoa izan zen: larrialdietarako elektrizitatearen hornidura sistemak huts egin zuen eta, ondorioz, INESek 1. mailako zigorra ezarri zion zentralari.

Eta gogoan izan behar dira beste huts batzuk ere: erreaktorearen eraikineko aireztatze balbulen ezohiko funtzionamendua (hau ere 1. mailakoa) eta erregai nuklearraren elementu bat haustea, 2006an; erreaktorearen putzu lehorreko ur jarioak, 2007an; lehen euskarriaren barruko aireztatze sistemaren matxura, 2008an. Greenpeaceko salaketei esker jakinarazitako azken segurtasun akatsa erregai nuklearraren elementu bat haustea izan da. Baina 2009. urteko orain arteko hilabeteetan dagoeneko bederatzi gertaera izan dira, besteak beste, programatu gabeko bi etenaldi, sute bat eta elektrizitatea transformadore baten eztanda. Azken gertaera horrez gain, hauek izan dira 2009ko arazo nagusiak: otsailean (11n eta 27an) bi gertaera jaso ziren; martxoan, aldiz, hiru (4an, 10ean eta 21ean) eta apirilean, beste hiru (1ean, 6an eta 23an).
Garoñako zentral nuklearra
Francok inauguratu zuen 1970ean
1960ko hamarkadan diseinatua, Garoñako zentral nuklearra Franco diktadoreak inauguratu zuen 1970ean, jarduera produktiboa 1971ko martxora arte abiatu ez arren. Burgoseko lurretan dago, Euskal Herritik hurbil. Gasteiztik 40 km-ra dago, Bilbotik 54 km-ra, Donostiatik 118 km-ra, Baionatik 180ra eta Iruñetik 131ra. Iberdrolak eta Endesak partekatzen duten enpresako datuen arabera, 767 langile ditu. Horietatik 306 Nuclenor-eko langileak dira, eta gainerako 461ak, beste 45 kontratu enpresetakoak. 2008an 2.338,68 milioi Kw sortu zituen. 1971ko martxoan zentrala abian jarri zutenetik gaur arte ekoizpena 116.609,04 milioi Kw-koa izan da.

Garoñakoa erreaktore mota zaharra da, dagoeneko “araudiaz kanpo” dagoena. Greenpeaceko aditu Carlos Bravo eta Alejandro Sotak diotenez, horrelako erreaktore batek ez luke egun lizentziarik lortuko, gaur egun nazioartean eskatzen diren segurtasun irizpideak betetzen ez dituelako.

Garoña 25 urtez jarduteko diseinatu zuten, baina 38 urte daramatza martxan. Garoñako erreaktore nuklearrarenak egin du, beti ere Greenpeaceko adituen esanetan. Oso agerikoa da hondatzen eta zahartzen ari dela. Duela urte batzuetatik hona pitzadura anizkuna jasaten ari da (“tentsiopeko korrosioarengatiko pitzadura” deitzen dioten fenomeno suntsitzailearen eraginez). Pitzadura prozesu horrek erreaktorearen ontzi barruko hainbat osagairi eragiten die, eta bertatik pasatzen dira kontrol barrak, erreakzio nuklearraren “balaztatze sistema”, alegia. Pitzadura prozesuak okerrera egiten du eta itzulezina da, CSN erakundeak Espainiako parlamentuan onartu duenez.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude