Institut d’estudis Catalans akademiak egin du ikerketa (Informe sobre la situacio de la llengua catalana 2005-2007). Galerak Valentziaz gain, Rosellon eta Alguerren ere izan dira. Hego Katalunian gora egin du katalanaren erabilerak etxean. Laburrean ondokoak dira emaitzak:
Kataluniako erdialdean: %80k baino gehiagok darabil katalana etxean.
Aragoiko mendebaldeko eremuan: %60-80k.
Kataluniako gune urbanoetan eta Balear irletan: %40-60 artean.
Valentzian eta Andorran: %20-40k hitz egiten dute katalana etxean.
Rossellon (Ipar Katalunia): %20k baino gutxiagok.
Sardiniako Alguer hirian: %20k baino gutxiagok.
Eremu pribatuan katalanak atzera egiteko arrazoiak bi dira batez ere: belaunez belauneko transmisioa etetea eta hainbat administraziok hizkuntzari etengabe trabak jartzea.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.