Institut d’estudis Catalans akademiak egin du ikerketa (
Informe sobre la situacio de la llengua catalana 2005-2007). Galerak Valentziaz gain, Rosellon eta Alguerren ere izan dira. Hego Katalunian gora egin du katalanaren erabilerak etxean. Laburrean ondokoak dira emaitzak:
- Kataluniako erdialdean: %80k baino gehiagok darabil katalana etxean.
- Aragoiko mendebaldeko eremuan: %60-80k.
- Kataluniako gune urbanoetan eta Balear irletan: %40-60 artean.
- Valentzian eta Andorran: %20-40k hitz egiten dute katalana etxean.
- Rossellon (Ipar Katalunia): %20k baino gutxiagok.
- Sardiniako Alguer hirian: %20k baino gutxiagok.
Eremu pribatuan katalanak atzera egiteko arrazoiak bi dira batez ere: belaunez belauneko transmisioa etetea eta hainbat administraziok hizkuntzari etengabe trabak jartzea.