Aurten jarriak

Unai Agirre
Nagore Legarreta
I

Urtarrilaren hamazortzian
hasi gaitezen koplari
urte zaharrak urte berria
ekarri baitu opari.
 
Urruna eta hurrea,
ikatza edo urrea
aurten atzeak erakusten du
nola dantzatu aurrea.

 
II

Materiak nahiz burtsaren marrek
joera dute jestera
pagotxa krisi bihurtu dugu
egun batetik bestera.
 
Banu, bagenu, balego,
ta aurrezkiek bi hego
ustez seguru daukana kontuz!
Ez duena lasai bego.
 
III

Ongi-izateak nahi ez bazaitu
pasako dituzu putak
kontrako aldera lan egiten du
gaur egungo Robin Hood-ak.
 
Urtarrileko malkarra,
ez joan zaiguna bakarra
tximinirikan itzal ez dadin
bota bankuei zakarra!
 
IV

Gaur eguzkitan biluztu eta
bihar euritan estali
iaz bustitik joan da urtea
nahiz su danak ez itzali.
 
Eguraldia amets-gai
ta beste zerbait ere bai
daukagunean zapuztu eta
ez dugunean hura nahi.
 
VII

Zapata batek ia bete du
munduaren gutizia
Etxe Zuriko pistoleroa
zerria bezain bizia.
 
Bi oinetako, bi pauso
gauden tokian akaso
zer egin behar ote genuke
geuk bota edo geuk jaso?
 
VIII

Kirol munduak ekarri ditu
kaskatu guztiak sokan:
pilotariak onddotan eta
futbolariak borrokan.
 
Egoi sartu da tximistan,
ta Olaberria pistan
ziklismoa da jarraituena
ezkutuan eta bistan.
 
IX

Olinpiadak Beijing-en ziren
paradisuko atean,
kirolariak mihia lotuta
eta zakurrak mahaipean.
 
Igeri Phelps da abilen,
begira nola dabilen
abiadura Jamaikan dago
ta indarra Errezilen.
 
X

Nire siloitik gabon kutsuan
ekin dizuet koplari
urte berriak ekartzen digu
merezi haina opari.
 
Joandakorik ez da ahazten
pasa gabe ez da hasten
gau oskarbiak utz dagigula
Izarren Hautsa arnasten.
 
Doinua: “Dios te salve”.

ASTEKARIA
2009ko urtarrilaren 18a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude