«Ez gara gaueko printzesa, gu borrokalari gara, gerlari»

  • Ez du gurean bizitzeko legezko agiririk. Hobe egiazko izena goitizenez mozorrotu. Haren aurpegiera babestu. Hedabideetan ikusi eta irakurri izan duenaz nazkaturik, bere egia kontatu digu, bankero jaunarenak baino gehiago balio duen hori.
Gabriela Vieira da Silva
Zaldi Ero
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Izena duzu...


Andreia, Luz, Renata, Marta, Gabriela, Maria, Carolina, Larissa… Horiek denak izan litezke nire izenak. Egiatan, oraintxe jokatzen ari den 20 urtez azpiko Emakumezkoen Futboleko Mundu Txapelketan Brasilentzat lehenengo gola sartu duen jokalariaren izena.
 

Erantsi diguzu lana, horratik! Kar, kar, kar. Noiz eta non jaioa?


Benetan? 1976ko abenduaren 4an, Belo Horizonten (Brasil). Agirien arabera, 1977koa naiz. Aitaren okerra izan zen. Seme-alabak erregistratzerakoan, gure herrian ordaindu egin behar izaten da. Gure aitak dirurik ez momentuan, eta ezin ni erregistratu. Gero, urtarrilaren 27an erregistratu ninduenean, urtarrilaren 20koa nintzela esan zuen erregistroan, mozkortuta zegoelako. Bi egunek berealdiko nahastea ekarri dute nire urteurrenaren inguruan. Nortasun agiri eta pasaporteek urtarrilaren 20koa naizela diote, 1977koa, baina badiotsut, okerra da hori. Nire ahizpa bat 77an jaio zen. Bi alaba urte berean? Ezinezkoa da.
 

Bi jaiotze egun dira zure bizitzan.


Ez zait kontu hori behin ere askorik gustatu. Nire urtebetetzea hilaren 4an da, abenduan. Belo Horizonten, berriz, lan egiten nuen enpresan, “Zorionak! Bai, badakigu urtebetetzea duzuna!”. Urtarrilaren 20an, alegia. Nik, “Ez, ez da nire urteurrena”. Bestalde, ondo zegoen, bi aldiz jaso ohi nituen erregaloak.
 

Lanean ari zinen Belo Horizonten.


Bai. Jatetxe batean ari nintzen, gerente nintzen, ondo irabazten nuen… Baina ordu asko lanean eta ez nuen alabarekin egoteko astirik. Horretan, hona etorria zen lagun batek hots egin zidan, etortzeko, hemen erraz irabaziko nuela diru gehiago. Dirutu, itzuli eta alabarekin egoteko denbora izango nuela… eta etorri nintzen. Baina gauzak ez dira horrela. Dirua ez da erraz etortzen. Bitartean, alaba ikusi gabe nago. Oraintxe joatekoa naiz, laster, udaberrian. Ikusiko dugu.
 

Gasteiza heldu zinen, zuzen?


Bai. Belo Horizonten ez dugu nazioarteko hegaldirik eta Rio de Janeirora joan behar izan nuen. Handik, Madrilera, zuzen. Bertan jaso ninduen lagunak. Handik, Gasteiza, lagun hura hemen bizi zen eta. Turista bisatua nekarrela etorri nintzen, hemen hiru hilabete igarotzeko baimenaz. Denbora hori igaro eta ez nintzen Brasilera itzuli, ordea, eta legearen arabera irregular nago harrezkero.
 


Zer dakar irregulartasun horrek?


Onik ez. Zenbait gauza egin nahi, eta ezin, agiririk ez duzulako. Oraindik orain gertatua, joan naiz banketxera kontua ireki nahi nuela esanez, eta ezetz, immigrantea nintzelako. Joan naiz banketxe beraren beste sukurtsal batera hemengo lagun bat, bertakoa, ondoan nuela, eta dena libre: kontua ireki eta kreditu txartela eman zizkidaten. Bestela, bada, ezin joan Parisera, ikusi egin nahi bainuen, Europara etorriz gero, hara joan nahi, baina ez nabil libre.

Poliziaren kezkarik?


Bai, hori ere bada. Tren geltokira lagunarekin, eta ezin lasai joan. Autobusetara, berdin. Errezeloa eta beldurra. “Polizia asko dago!”, esaten didate. Ez dakit polizia asko dabilen ala ez, baina beldur horixe sartzen dizute. “Kontuz autobus geltokian, kontuz trenean!”. Batzuetan ez dut beldurrik izaten, beste batzuetan bai. Ez dakit zuzen zergatik, baina hala da. Baditut lagunak, eragozpenak izan dituztenak. Poliziek hartu eta hogeita lau ordu, eta gehiago, atxilo izan dituzte, tratu onik jaso gabe. Ezta gaizkile izanda ere! Gu ez gaude legal, baina ez gara kriminalak… Badut lagun bat, guztiz traumatizatuta atera zena polizia etxetik. Beldurrez bizi da. Senarrak atera zuen polizia etxetik, baina oraindik poliziari begiratu ezinda bizi da. “Zer ari zara hemen? Zergatik ari zara prostituzioan gure herrialdean?”. Tratu txarra! Arrazoirik gabe, gainera. Beren ametsak dakartza jendeak, ez da dirua bakarrik. Horregatik bizi naiz batzuetan beldurrez. Edo gauez egiten ditut bidaiak. Valentziara joan nintzen behin. Hara nindoala, lagun bati hots egin eta hark esan zidana: “Zer ari zara Valentziara, ordea?! Hemen polizia besterik ez dago!”. Autobusetik jaitsi nintzenean beldurrez nengoen, jakina. Niri oraindik ez zait ezer gertatu. Bestalde, badira pertsona batzuk oso pesimistak… Paperak izanez gero, kito kezka horiek!

 
Paperak behar.


Horretarako, ordea, lehenengo, hiru urtez erroldatuta egon behar dut, herrialdetik irten gabe, poliziaren informe txarrik gabe… Orain dela bi urte etorri nintzen baina kontua da lehenengo urtean ez nintzela erroldatuta egon, urtebete galdu dudala bidean. Otsailean, berriz, Brasila joatekoa naiz, eta orduan, etorri eta hutsetik hasi beharko dut berriz. Ikusiko dugu. Baina negozioa ireki nahi dut etxean, ile-apaindegia lehenbizian, eta okindegia gero. Neure buruarentzat egin nahi dut lan. Diru pixka bat batu dut, bai, baina ez hainbeste, ez nire asmoak gauzatzeko beste. Gehiago behar dut, eta joan eta etorri egin beharko naiz.

Ez duzu inorentzat lan egin nahi…


Brasilen lan asko egiten dugu, jai eta aste. Lan larunbata, igande eta jai egunetan. Atseden eguna denean, lo besterik ezin egin. Alabak, berriz, berarekin nahi nau. Horixe eskatzen dit behin eta berriz, ondoan nahi nauela. Urtebetetzea zuenetan ere, ospakizuna baino gehiago, ni bertan egoteko eskatzen zidan, berarekin igarotzeko eguna. Hamaika urte zituen handik irten nintzenean. Hamahiru ditu orain. Hamalau egingo ditu otsailean. Haren haurtzaroa galdu dut, nolabait, eta haren adoleszentzia galdu behar ote dut, bada? Garai zailena datorkionean! Beraren ondoan egon nahi dut, berarekin egon garai horretan. Aleisandra Stephanie du izena alabak. Sanda edo Sandinha deitzen diot.

Zer diozu arrazakeriaz?


Ez dut arrazakeriarik sumatu nire azalaren koloreagatik, baina bai hitz egiten dudan moduagatik. Uste dut hemen azalaren koloreak ez dakarrela arrazakeria. Hemen, hasten naiz hizketan eta afrikarra-edo naizela uste dute. Brasildarra naizela esan eta puta naizela uste dute. Eta gauzak ez dira horrela. Beti ez da horrela, hala ere. Esaterako, igeri ikastaroa egiten ari naiz oraintxe eta bertan badira hiruzpalau emakume adinekoak. Primeran konpontzen naiz haiekin. Besteren bat, bada, gaztea, nire adin berekoa, oso jatorra. “Brasildarra? Nik capoeira egiten dut! Oso herrialde ederra, Brasil”. Niretzat hori oso lasaigarria da. Neska bat hemengoa, nirekin bestelako aurreiritzi gabe hitz egiten duena. Horrek bihotz ematen dit, igeri ikastera joateko motibatu egiten nau. Hor ez dago diskriminaziorik ez ezer. Poztu egiten nau.

Gaztelania ikasten ere ari zara.


Asko gustatzen zait ikastea. Oso pozik nago. Irakaslearekin ere oso pozik nago, Nora du izena, gipuzkoarra da, euskaldun-euskalduna. Taldean immigranteak gara gehienak. Brasildarrak, sei, baina lau gara hutsik gabe joaten garenak. Besteak, pakistandarrak, aljeriarrak, marokoarrak… Ari naiz ikasten, baina Norak beti esaten didana: “Poliki hitz egin, azkarregi hitz egiten duzu!”. Gelan, hala ere, badira batzuk sinatzera besterik ez doazenak. Ez dute ikasteko grinarik. Sinatu, bertan izan direla erakutsi… paperak lortu beste asmorik ez dute. Aljeriar askok jarrera hori dute. Eragozpen dira eskolan. Pakistandarrek bestelako jarrera dute, ikastera doaz.


Eta, lanean…


Inolako eskubiderik gabe. Lan egiten dudan putetxeko nagusiak ere zera esaten digu lehenena: “Poliziak gerarazten bazaituzte, etxe honen berririk ez eman. Ezer ez dakigula esango diegu”. Erregularizatu beharra dago gure egoera, gure lana. Azken finean, lana da guk egiten duguna, eta diru asko irabazten da. Diru asko mugitzen da. Ordutegi bat izan, eskubideak, jai egunak, segurua… Egunean ordubete izan ohi dugu kalera irteteko. Zerbait erosi, mandaturen bat egin, banketxera joan… Gainerakoan, etxean zarratuta bizi gara, hotz egiten duen, bero, euria ala elurra, ez dakigula. Ez da bizimodua. Egoera horretatik pasatuta nago. Orain ez naiz horrela bizi. Horregatik, asko hitz egin behar izaten dugu familiarekin, lagunekin, isolamendu horretatik irteteko.
 

"Asko irabazten da".


Etxera bidaltzen dut asko. Han, amak asko lagundu izan dit. Eta laguntzen dit oraindik, berak zaintzen du nire alaba. Etxean zazpi senide gara, ni barne. Bata ezkondu zen, bestea ez. Ezkondu zena, apartatu zen eta etxera itzuli zen. Azkenean, zazpi iloba dira gure etxean. Lana ere ez dago erraz Belo Horizonten. Eskarmentu handia baldin baduzu, ez zaituzte hartzen, zaharra zarelakoan. Gaztea bazara, ez duzu ikastaro egokia egina. Eta egin behar duzu. Beti da zer edo zer, eragozpen zerbait. Lan saria, aldiz, beti da txikia. Etxean asko gara, asko dira, gutxi irabazten, eta nik hemendik ahal dudana laguntzen dut. Aitak ere esan zidan: “Alaba, dirurik bidaltzen ez diguzun egunean ez dakit nola moldatu behar dugun!”. Orain, berriz, ohitu egin dira nire dirua jasotzen. Eta horrek ere ezin du izan. Lehen gehiago bidaltzen nuen, orain gutxiago.
 

Bestelako asmoak dituzu.


Neure negozio asmoetarako gordetzen dut dirua, kirurgia, nire ile-apaindegia eta okindegia irekitzeko.
 


Adiskidea etorri zitzaidan, zure historia idazteko eskatu zeniola eta.


Bai, nazkatuta nago hedabideek zabaltzen duten irudia ikusten. Asko ez dela, erreportajea egin zuten hemen, Gasteizen. Bertan izan nintzen, beste bi lagunekin batera. Erreportajearen titularra zein izango eta “Gaueko printzesak”. Gu ez gara gaueko printzesa! Gu borrokalari gara, gerlari. Ez zitzaidan erreportajea gustatu. Beti da preserbatiboa, dirua, droga, bezeroarekiko harremana… Gu geure familiari laguntzeko ari gara hemen, gure seme-alabak aurrera ateratzeko lanean. Gehienak, behintzat.
EHUren Uda ikastaroak
“Paulo Coelhok zuzendu zuen ikastaroan izan nintzen udan, Donostian. Brasilen ia ezinezkoa gertatuko zitzaidan idazlearekin, nire idoloarekin, egotea. Ikastaroaren bigarren egunean, liburuak sinatu zain ilaran nengoela, Euskal Telebista etorri zen galdezka. Galdetu zion nire aurrekoari, galdetu nire atzekoari, eta niri ez, Paulo Coelhori buruz han zen beste inork baino gehiago dakien honi, ez! Haren lan gehienak irakurri ditut, hainbat kontu dakizkit… baina ez zidaten niri galdetu, han zegoen brasildar bakarrari! Ez al da diskriminazio modu bat? Zer zegoen ETBko kazetariaren gogoan?”.
&sdquo;Onze minutos’
“Txera berezia diot Paulo Coelhoren Onze minutos liburuari. Nire urtebetetzearekin batera hasten da narrazio hori, abenduaren 4an. Hilaren 8ari dagokion testura heldu eta gogoan hartzekoa dut, Kontzesio eguna baita, ni hona heldu nintzen eguna. Liburuak, gainera, gure bizimoduaren zenbait berri ematen du. Tartean, badu erromantzea ere, eta neska asko ezagutzen ditut bezeroa lagun egin eta harekin ezkondu direnak”
Nortasun agiria
Eman dezagun Gabriela Vieira da Silva (Belo Horizonte, Brasil, 1976) dituela izen-deiturak. Batxilergo ikasketak egin zituen eta unibertsitatera joan ezinik izan zen, harako dirurik ez eta. 2006an heldu zen Euskal Herrira, Gasteiza. Legearen arabera, ilegal dago. Bertan egoteko baimenik gabe, eta legez kanpoko sexu lanean. Borrokan, jaioterrian dagoen familiari diruz laguntzen, etorkizun hobea eraikitzen. Ile-apaindegia du lehen asmo, okindegia, bigarren. Harri horien gainean jaso nahi du etorkizuna Belo Horizonten.
Padaria Vasca
“Okindegiak diru asko ematen du Brasilen. Hango okindegiak hemengoak ez bezalakoak dira. Okindegi dira, gozotegi dira, kafetegia… dena batera. Brasilen goizean eta arratsaldean erosi ohi da ogia. Jatorduetan ez ezik, noiznahi jaten da han ogia… Lan eginda nago okindegian, badut esperientzia, badakit non ireki… Izena ere erabaki dut: ‘Padaria Vasca’, hemengo egonaldia gogoan”.
Azken hitza
Irregular
“Kezkatan nago. Otsailean joango naiz Brasilera, baina bizpahiru hilabetera hona itzultzeko asmoa dut. Atzera sartuko ote naiz? Legez kanpo nago hemen, irregular, eta bueltan natorrenean poliziak nahikoa du hemen irregular egon naizela ikustea, sarrera galarazteko. Ezagutzen ditut kasuak. Onena, Brasildik Espainiara zuzenean etorri beharrean, Europako beste herrialderen batera jotzea lehenengo. Horrela errazago helduko naiz berriz Gasteiza”.

Azkenak
2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste 11 pertsona ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


Eguneraketa berriak daude