Lau arkeologoren hegazkina irla ezezagunean erori da. Antzinako bederatzi zibilizazio bizi dira bertan, eta hauen kulturaz eta bizimoduaz asko ikasiko dute arkeologoek, irlan atzera eta aurrera dabiltzala. Egia guztiak ezagutzen dituen Kripto objektu magikoaren lau puskak bilatzea izango dute helburu, azkenik puzzlea osatuta mezu sekretua asmatzeko.
Erroma, Persia, Bikingoa, Grezia, Zelta, Egipto, Azteka, Inka eta Maia herriak ezagutzeko abentura biziko du Atlantikan barneratzen denak. Bertako jainko-jainkosak liskar batean lehertu dira: nor da nagusi irlan? Zerutik erori berri diren arkeologoen lana izango da Kripto objektu magikoaren lau zatiak bilatu eta hari galdetzea. Antzinako zibilizazio hauen kulturari eta bizimoduari buruzko galderak erantzunez lortuko ditu arkeologo bakoitzak bidean agertuko zaizkion oztopoei aurre egiteko Jainko kartak.
Garaitu izaki maltzur mitologikoak
Kripto zatien bila doala, arkeologoak besteak beste bikingoen Loki gaizkilearekin egingo du topo, edo aurpegira begiratuta harrizko bihurtzen duen Greziako medusarekin, edo zelten aitona gaiztoa den Balor-ekin... Horiei aurre egiteko, motxilatik Jainko kartak aterako ditugu, eta hauetan topatuko ditugu oztopoak gainditzeko beharrezkoak diren gaitasunak (jakinduria, azkartasuna, indarra, magia...).
Estrategia eta zuhurtzia landuz
Kripto zatiak eskuratu dituen arkeologoa abentuaren abiapuntura itzuliko da, Kriptoaren mezu sekretua dezifratzera. Lau zatiak eskuratzeko zain egon zaitezke, edo zati bakarrarekin erantzuna asmatzera arriskatu, edo bigarren esploratzaile bati itxaroten gelditu, bien artean bildutako Kriptoak batuz erantzuna asmatzeko... Zeuk erabaki, baina behin erantzuna emanda, galdu edo irabazi, hor bukatuko da abentura zuretzat.
Fitxa teknikoa: Atlantika. Zibilizazioen kode ezkutua.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!