Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako (CCI) langileek greba egin zuten joan den astean. Horrek adierazten du Frantziako Estatuak Ipar Euskal Herriaren erakundetzeari hesiak jartzeko duen interesa. Ez da azkenaldiko lehenengo erasoa –horra hor Euskal Herriko Laborantza Ganberaren jazarpena–, eta ezta azkena ere. Paris politika publikoen gaineko erreforma ari da prestatzen eta horren harira dator greba. Erreformaren ondorioz, 160 lanpostu zuzen dituen CCI desager liteke.
Erreformaren helburua oraingo CCI kopurua murriztea da, eskualde-ganbera bakarrean zentralizatzeko. Akitaniaren kasuan Bordelen kokatuko litzateke. Baionakoa eskualde-sukurtsal bilakatuko litzateke, autonomia galduz. Ondorioz, enpleguak gal daitezke eta jarduera murriztu industrian, portuetan (Baiona eta Donibane Lohizune), heziketan, eta abar.
Parisen politika horrek, bestalde, euskal erakundetzearen kontrako eraso garbia azaltzen du. CCI da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa batzen dituen erakunde bakarra eta zaharrena (1726koa). Erreformak aurrera egiten badu euskal erakundetzearen asmoetarako kolpe gogorra izango da. Frantziako Estatua, Espainiakoa bezalaxe, Euskal Herriak bere erakundeak osatzearen beldur dira, horien bidez bertako arazoez eta etorkizunaz erabakiak hartuko dituelako. Frantziako Estatuaren erasoak balio behar luke Hego Euskal Herritik eragile politiko, sindikal eta sozialak mugi daitezen eta elkartasuna adierazi.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, sendabelarrak koloreka. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!