Hego haizeak mugitzen gaitu
mendi zale amestiok
kaskezurrean gauza bakarra
izaten dugu guztiok:
zorioneko ehize
etorri zaigu beize
beretzat dira hizkiok
neure gezurrak sinestearren
bertsoak jarri dizkiot.
II
Hegazti batek galdu lezake
ganbarako osasuna
hainbeste ordu pasa ta gero
andamioan zer suma.
Ezta afizioa
daukagun bizioa:
udazkenan ondasuna,
udaberriko alerjiaren
pareko gaixotasuna.
III
Misteriorik ezkutuena
bada oilagorrarena
(poliki xamar sinetsi zazu
kontatzen dizuten dena):
korrikan hanka bitan,
elkarren inbiditan,
ea ba zein den onena...
Zortea beti besteena ta
txakurra norberarena.
IV
Aldatuz doa Euskal Herriko
mendiaren argazkia:
paseatzea merkea baita,
garbitzea garestia.
Ote, sasi ta guzi
basurdea nagusi:
ilargipeko espia.
Baserritarrak bakandu ahala
ugaldu zaigun piztia.
V
Beti haserre ehiztariaren
andrea edo senarra:
-Hauek orduak etxeratzeko!
Ez zera ba, mutilzaharra!
-Gaur usoak ginuzten...
-Ez ditut ba ikusten!
-Pasa zaigu ta edarra:
Bota hamabi egin ditugu
baina bilatu bakarra.
VI
Egi osoa esan ezkero
ia gureak egin du
gezur erdiak funtzio bat du:
kontzientzia arindu.
Ehiztariei mezua:
eskupetako sua
bere garaian ixildu
eta hori bai, ahal baldin bada
kartutxo azalak bildu.
Bi mila eta seigarreneko
zazpigarrenaren bata,
bertsolaritzak errepideetan
esparru berria dauka:
entzun dudanez, bertso-eskoletan
ematen da orain plaka,
DGTaren agente denak
puntuka hasi dira ta.
- Ai ene aspaldiko
besaulki laguna
berriz ere apaintzen
dugu Euskalduna.
- Igor izango al da
Gure txapelduna?
- Oker zabiltza, Igor
«Retirau» da, jauna...
- Igor, badator baina
ez zuk nahi duzuna.
II
- Atxuriko mutilak,
Ranking arabera,
Kantatuko du... [+]
Aitaren hormonetan
sorturik hazia
amaren sabelera
hurrengo jauzia.
Milaka bizigairen
hil ala bizia
borrokan erabaki
genduen auzia.
Guda amaigabe hau
da handik hasia.
II
Hil edo bizi hori
izan zen orduan
suerte apurren bat
izango genduan.
Irabazle... [+]
Doinua: «Lagundurikan danoi II», «Espainian behera» edo «Batetikan korroxka».
I
Askoren adiskide
ez soilik bezero
irrati, telebistan...
prentsan egunero
duela gutxi arte
ia Olentzero
lehen lagun nituenak
orain izu, ero
nerekin a ze amets
gaiztoak... [+]
Larunbata zen ilunabarra
irailak hamaseiean
behorrak eta zaldiak proba
jokua zeukaten Aian.
Ikusmin latza sortu zuen hark
Gipuzkoa eta Bizkaian:
milatik gora jende dexente
huraxe ikusi nahian...
Norgehiagoka behar zuena
bukatu zuten ezbaian.
Lehengo ohitura klaseak
nazkatu eta aseak. (bis)
Herritar asko gogaitu gaitu
udazken hontan paseak
usoen ordez paratxutixtak
ekarri ditu haizeak. (bis)
II
Beren «egoa» puztera
lasaitasuna haustera. (bis)
Ezin ausartu prozesuari
bere bidean uztera
pake garaian... [+]
Kexa bat ekarri dut
bertso bihurtuta
telebistak aspertu
samar bainauka.
Inori bota gabe
kexa honen kulpa
ea azaltzen dudan
disimulatuta:
Euskaldun arrunta
euskaraz ohituta
(telebistan dauka
sekulako mauka)
kate bakarrak dauka
kateatuta.
Ikasturte berria
badator ta zelan!
Aulkiak gertu daude
berriz ikasgelan,
arbela zuritzear,
eskola bete plan.
Arkatz, liburu, goma,
guraize, idazlan...
ahaztu gabe «uda»
sartzea motxilan.
II
Maten hau esango du
lehenengo galderak:
-Madriletik Kubara
doa... [+]
Eguneraketa berriak daude
ARGIA.eus - Mastodonen partekatzea
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.