Gotzon Garateri jarriak

Andoni Egaña
Maddi Soroa
I

Gotzon zenaren omenez,
borondaterik onenez,
esaera nahiz izaerari
berea emanez…
Etorri ahala joanez
beti praka-bete lanez:
“Ardi galdua atxeman leike;
Aldi galdua ez”.





II

Filologia eskola
baten beharra zegola;
hasi bazinen zuk ez zenuen
etsiko inola.
Jo hemen eta jo hola,
orain bai argi dagola!
“Epaitza ematen zaion aldera
jausten da arbola”.





III

Euskarak duen tamaina
bedi arrotzeko aina.
Horretarako legea alde
behar da estraina.
Frantzia eta España,
utik biak alajaina!
“xinaurrientzat ihintza uholde”
gertatzen da baina.


IV

Behorrak maite moxala
irudi unibertsala.
Jabetu zaitez zu joatean
gelditu gerala
“behiaren bosgarren txahala”
baldin bagina bezala.
Poz bat badugu zure iturritik
non edan badala.





V

“Inoren zer esangoak
lotzen dizkigu zangoak”.
Korapiloak askatzen daki
berezko magoak.
Esaera zahar lehengoak,
hango, horko, hemengoak…
muga guztiak gainditzen ditu
zenbaiten gogoak.





VI

“Apaizaren lapikoa…”
“Mahaikoa ez da nahikoa”
“Ikusi eta ikasi”aren
barne-zimikoa…
New York hiri handikoa,
Xiberun baserrikoa…
Gotzon, mundu bat sortu zenigun
geure neurrikoa.

Doinua: “Aizak hi mutil mainontzi”.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude