Euskalkien arteko desberdintasun handiak ohiko hizpide izaten ditugu euskaldunok. Azpi-titulurik gabeko pastorala nekez ulertuko du manexak, egia, baina batua, Gipuzkoa epizentro duela, egiten ari da bere lana, eta igartzen hasiak gara. Euskal gazteen hizkerek antz handiagoa dute haien aitite-amamenek baino. Pena, zenbait euskalki ari direla galtzaile suertatzen.
Maiatzaren azken egunean, Sagrario Aleman euskaltzain oso izendatu berriak sarrera-hitzaldia egin zuen, ohitura den legez. Etxaleku jaioterrian bete zuen eginkizun hori, Luis Luziano Bonaparte printzearen euskalki-mapetan goi nafarreraren eremuan agertzen den Imotz haraneko herrian. Koldo Zuazo eibartar hizkuntzalariaren sailkapen berriagoak, alabaina, gipuzkoarraren eta nafarraren arteko eremu batean kokatzen ditu bai Etxaleku bai Imotz haraneko beste herri batzuk.
Sagrario Alemanen hitzek lagunduko digute mapak hobeto ulertzen: “Gazteek ezagutu arren ez darabilte, herritarrekin ari direlarik ere ez, igan, iratzarri eta heldu (etorri trinkoetan) aditzak. Instrumentalean zeta egiten dute eta ez ese, berris, aldis, oines, hemen bezala. Norantz erabiltzen dute, ez norata, hemen bezala”.
Zaharrek modu batera, gazteek bestera. Imotzen, Nafarroako leku askotan bezala, gipuzkerak hartu du hein batean nafarreraren lekua. Ez da hain kontu berria: “Gure euskara kaxkarra zela eta –zioen Alemanek– zenbatetan ez ote dugu Etxalekun det erabili kanpotarren aurrean, gure arteko dut erabili ordez, baita batuan dut onartu eta gero ere. (...) Zuzentasunaren izenean eta euskara batuaren aitzakian, batuan horrela izan gabe gainera askotan, nonahi egiten dira aldaketa hauek, eta euskararen indarra galtzen ari den herrietan errazago”. Garai bateko leloa da Tolosako euskara dela onena; gaur ia inork ez du hori esaten, baina ondo errotutako ideia da oraindik. Koldo Zuazok hala uste du behintzat.
“Behintzat” esanez amaitu dugu aurreko paragrafoa. Berdin erabil genezake “bederen”, baina orduan, irakurleren batek intentzio ezkutu bat sumatu lezake; bere nortasunaren marka utzi nahi duen nafar baten eskua akaso. Onenean, hiztegi zabalaren jabe dela erakutsi nahi digun kazetariaren pedanteria. “Behintzat” neutroagoa da, “batuagoa”.
Ustez, batuak arau zurrun batzuk ematen ditu ortografia eta aditz-joskera alorretan batez ere, eta gainerakoetan eskuzabalagoa da. Errealitateak besterik dio, alabaina. Izan ere, batuari esker Gipuzkoako euskara zabaltzen ari dela uste du Koldo Zuazok, eta ez Nafarroan bakarrik.
Baina horretan gelditzea gehiegi sinplifikatzea litzateke. Eraginak noranzko guztietan ematen dira. Esaterako, gipuzkoar askok –eta ez bizkaitar gutxik– natural erabiltzen dute jatorriz Euskal Herriko ekialdekoa den “-ek” marka ergatibo pluralerako, halaxe ikasi dutelako eskolan. “Txakurrek hezurra jan dute”, eta ez “txakurrak”, gipuzkeraz esan ohi den bezala. Gipuzkoakoak ingurukoei eta batez ere nafarrari eragiten die, batuak denei eta, gutxi-asko, denek elkarri. Beti ere, gazteengan igartzen da garbien forma berriak besarkatzeko joera, lehengoak zokoratuz.
Ondorioa ezinbestekoa da: euskalkien arteko aldeak ezabatzen ari dira. Koldo Zuazok orain dela bost urte proposatu zuen –eta orobat onartua izan den– sailkapenean, Bonaparterenean baino euskalki eta azpieuskalki gutxiago dago. Ordurako, eibartarrak iragarria zuen aldeak are gehiago murriztuko zirela. Baita asmatu ere. Azken urteak ikerkuntza lanari eman ostean, Zuazok analisi berria plazaratu du oraindik orain, Euskalkiak. Euskararen dialektoak liburuan. Bonapartek bereizi zituen zortzi euskalki eta 25 azpieuskalkietatik gaur egungo bost eta hamaikara igaro gara, hurrenez hurren.
Prozesua logikoa da. Euskalkien arteko desberdintasunak eskualdeen arteko harreman ezak eragin zituen eta ez da harritzekoa harreman hori handitzean hizkerak hurbiltzea. Arazoa da, Zuazoren ustez, prozesua ez dela modu naturalean gertatzen ari, azken urteotan hobera egin dugun arren. Garai batean ordea, euskalki batzuen ezaugarriei batuaren ateak itxi zitzaizkien, eta halakoxe uzta jaso dugu. Honenbestez, harritu egingo gintuzke ETBko esatariaren ahoan “berba egin” edo “izanen da”, batuaz erabat zilegi diren esamoldeak entzuteak, oso ezagunak diren kasu bakanak alboratuta. Bitxikeria bat bada gainera, Zuazoren esanetan: Iparraldeko esamoldeak errazago barkatzen dira Bizkaikoak baino. Kontuak kontu, euskalkien zenbait ezaugarri galtzen hasiak dira. Fenomenoa modu zehatzean aztertuko duen ikerketarik ez da egin oraino.
Berdintze-prozesua modu nabarmenean eman da 1960ko hamarkadatik hona, Koldo Zuazok azpimarratzen duenez. Haren ustetan, eragile bi ditu batik bat: komunikabideak eta irakaskuntza. Baina dena ez da batasuna. Garai batean esan eta erran bereizten dituen isoglosa zen euskalkien arteko etenik handiena. Egun, Iparralde eta Hegoaldearen artekoa da. Hegoaldeko haizeek Iparreko jarduna apur bat kutsatu badute ere, alde bakoitza bere bidea egiten ari da, nork bere erdara bidaide, bide batez esateko. Hala, batua bat ez, bi ditugu, Iparraldeak berea garatu baitu euskarazko irratien, ikastolen eta gau-eskolen indar bateratzaileari esker. Hori da zuberotar batek lapurtar batekin darabilen hizkera, eta hegoaldekotik aldenduz doa etengabe. Alderantziz ere bai, prefosta.
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".