Egindakoaz eta egitekoaz hausnarrean

  • Soziolinguistika Klusterra gogoeta egiten ari da Topagunea eta Urtxintxarekin elkarlanean, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko egin beharrekoaz. Orain arte egindakoak bildu dituzte eta hemendik aurrera egin daitekeenaz ari dira hausnarrean.
Koadrillategi
Argia
Gazteen esparrua berebizikoa dugu hizkuntzaren berreskurapen prozesuan; etorkizuneko belaunaldia da gazteena eta gazte garaian errotzen dira hizkuntza erabilera ohitura sendoenak. Hori horrela izanik, zer egin izan da gazteen hizkuntza erabileran eragiteko? Zer egin behar da?

Galdera horiek zeuden 2006. urte bukaeran Soziolinguistika Klusterrak Topagunea eta Urtxintxarekin elkarlanean martxan jarri zuen Gazteen hizkuntza erabilera; perspektiba eta prospektiba proiektuaren abiapuntuan. “Orain arte egin dena ezagutu eta aztertu behar dugu, aurrera begira egin beharrekoaz hitz egiteko”.

Horretarako bi tresna eraiki dira. Batetik, orain arte Euskal Herrian esparru honetan egin diren egitasmoen datu basea. Bestetik, aurrera begira egin daitekeen bidea jorratzeko ideiak eta proposamenak. Perspektiba eta prospektiba.

Iaz, gazteen hizkuntza erabileraren inguruan garatu izan diren ikerketen eta esperientzien inguruko informazioa bildu genuen. 300dik gora norbanako eta eragilerengana jo genuen informazio horren bila. Bilketa lan horretatik 100 jarduera desberdinen inguruko informazioa bildu dugu eta datu base honetan jaso: www.soziolinguistika.org/bilgunea.

Informazioa biltzea zen proiektuaren helburu bat, gaiarekiko perspektiba osatua izateko. Eta baita bigarren helburua betetzeko oinarria izateko ere; prospektiba edo aurrera begirako ondorioak ateratzea izan da bigarren helburu hori. Bilketa horretatik abiatuz, aditu talde batekin, perspektibari eta prospektibari buruzko hainbat ideia osatu ziren. Bi lantaldetan banatuta –esperientziak eta ikerketak–, hainbat esparrutako adituek proposatu zituzten ideia horiek.

Eta hortik ateratakoa borobiltzeko, Soziolinguistika Klusterrak 2008ko otsailean antolatutako Geroa bermatzeko, oraina ezagutu jardunaldietan Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba proiektuari buruzko tailerra egin zen eta bertan hainbat ideia atera ziren. Hona hemen bildutakoak:
  • Gazteez ari bagara, gazteekin izan behar du. Osatzen diren egitasmoek gazteak dituzte oinarrian; horiek diseinatzerakoan gazteak –beren iritzia, interesak, egoera…– kontuan hartu behar dira.
  • Antolatzen diren egitasmoek gozamenean oinarritutako jarduerak izan behar dute, baina tresna bezala erabiltzeko prestatuak.
  • Oinarri teoriko eta metodologikoen beharra dago, batez ere egiten denari etekina ateratzeko.
  • Zaila izan arren, adierazle sistema bat eraiki behar da.
  • Baina naturaltasuna ere behar dugu: ez antolatuegia, ez ikertuegia...
  • Esperientzien eta ikerketen uztarketa bilatu behar da.
  • Sormena erabat beharrezkoa da.
  • Goxotasuna behar dugu elkarlanean.
  • Taldea-koadrila-tribua da eragiteko oinarria. Liderren bidez eragin al daiteke?
  • Gidaritza taldea behar da: baina nork eta nola sortu?
  • Gazte hizkera sustatu behar da, baina, gazte hizkera estandar bat?
  • Hizkuntzarekiko mezuak landu behar dira, publizistek ekarpen ona egin dezakete, baina laguntza moduan.

Ideia horiek lan-lerro batzuetara bideratzeko, ebete hizkuntza-zerbitzuen dinamizatzailea den Iñaki Eizmendiri eskatu zitzaion. Eizmendik, lan-lerro horiek “xirimiri efektua” izenpean azaldu zituen:

“Hau izan daiteke norabide bat: gazteek euskara gero eta gehiago erabiltzeko jokabide aktiboak hartzea. Hau da, beraien eguneroko bizitzan eta harremanetan euskara gero eta gehiago eta gero eta gehiagorekin erabiltzea.

Horri begira, xirimiriaren ideia aproposa izan daiteke: euskara, euskarari buruzko mezuak, erreferenteak... hainbat bidetatik eta hainbat modutara iristaraztea gazteei. Horri begira interbentzio batzuk koadrilara zuzendu beharko dira, beste batzuk eskola orduz kanpoko jardueretara –aisia, kirola, musika, antzerkia...–, komunikabideetara...”.

Horrela, Eizmendik bost bide hauek proposatu zituen:

Euskaldunon komunitatea eta mezuak

Gazteek euskararekiko jokabide aktiboak izatea nahi badugu, euskaldun kontzientziatuok ere hori egin beharko genuke, hau da, euskara gero eta gehiago erabiltzeko jokabidea hartu. Onartu beharko genuke ez garela euskaldun erabat koherenteak –gehienok behintzat–, hau da, ez dugula euskaraz egiten euskaraz izan daitezkeen harreman guztietan edo harreman horiek euskaraz izan daitezkeen edo ez ez dakigun egoera guztietan. Hori onartzetik hasita, bakoitzak bere erritmora gero eta euskara gehiago erabiltzeko jokabidea hartu beharko luke.

Interbentzioak

Gazteen euskararen erabileran eragiteko interbentzio jarduerak lagungarriak eta beharrezkoak dira. Interbentzio horiek ezaugarri hauek beharko dituzte:
  • Euskararen gaia aipatzen duten interbentzioak eskaini daitezke edo xirimiri moduan, euskararen gaia landuko dela esplizitatu gabe.
  • Eraginkorrak izan behar dute, zer eta nola egin argi izanez; metodologia, adierazleak, neurgailuak… beharrezko dira.
  • Zer eta nola egin planifikatzerakoan, gazteen parte-hartzea nola bideratu ere landu beharko da eta, ahal bada, une horretan bertan inplikatzea da egokiena.
  • Gazteekin ari garela ahaztu gabe, interbentzioek gozamena eta naturaltasuna oinarrizko osagai izan behar dute.

Tresnak eskaintzea

Euskara gero eta gehiago erabiltzeko eta euskararekiko jokabide aktiboak izateko tresnak eskaini eta helarazi behar zaizkie gazteei. Ezaugarri ezberdinetako tresnak izango dira eta, besteak beste, hiru hauek garatzea egokia izan daiteke: gazte hizkera, ahozkotasuna eta euskara eta gaztelania edo frantsesa “gatazkan” jartzen direnean nola jokatu jakitea.

Elkarlana eta goxotasuna

Aurreko hiru puntuetan aipatutako bidean, erakundeen arteko elkarlana beharrezkoa da. Jardunaldietan aipatu zen moduan, elkarlan horrek goxotasuna behar du: inplikatuta dauden erakundeen arteko konfiantza, norabide berean aritzea, malgutasuna...

Sormena arlo guztietan

Benetan eraginkorrak izateko sormena erabili beharko da: mezuak lantzeko eta hedatzeko, jarduera eraginkorrak eta gazteekin batera egindakoak izateko, gazteentzako tresnak garatzeko eta helarazteko… Sormena erabili ahal izateko, norabidea argi edukitzea da garrantzitsua eta ikuspegi positiboarekin lan egitea.

Hauek dira, beraz, orain arte egindako lanaren emaitzak. Egitasmo honen eduki guztiak Soziolinguistika Klusterraren webguneko txostenean daude ikusgai: www.soziolinguistika.org/jardunaldi/GazteerabilerarenOndorioak.pdf

Egindako lana hainbat erakunde eta pertsonen kolaborazioari esker izan da posible: udal teknikariak, aritu eta adituak, irakasleak, hezitzaileak... Lerro hauetatik, guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Baina hau guztia lehen urratsa besterik ez da. Lehen egitasmoa burutu badugu ere, lanean segitu nahi dugu. Horretarako, arloko erakundeekin elkarlanean jarraituz, eta hemen azaldutako proiektuan nabaritutako hutsune bat betetzeko asmoz, ikerketa teorikoa abiatu dugu: Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa. Emango dugu horko emaitzen berri.

Azkenak
2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
Analisia
“Nahi duena izango da”

“Hankartean hau dauka baina berak erabakiko du neska edo mutila den” –guraso aurrerakoien modako esaldia–. Elkarrizketarik ez da sortzen plazan, ea bakoitzaren ustez “neska” edo “mutila” izatea zer ote den hankartean genital bat... [+]


2024-09-23 | Xuban Zubiria
Analisia
Alemania ekialdeko hauteskundeetako irabazleak: ezkerreko BSW eta (batez ere) eskuin muturreko AfD

Boto gutxi tarteko gailendu zaio Olaf Scholz lehen ministroaren SPD alderdia eskuin muturrari Alemania ekialdeko Brandenburgoko hauteskundeetan. Turingia eta Saxoniako porroten ostean Brandenburgoko emaitzak arnasa eman dio Scholzek zuzentzen duen “semaforoaren”... [+]


2024-09-23 | ARGIA
‘Sareko’ bilatzailea martxan, EAEko produktu ekologikoak non eskuratu jakiteko

Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]


Eskuin kontserbadorea Frantziako Gobernura sartu du Barnier lehen ministroak

Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]


Israelek Libano bonbardatuta gutxienez 492 hildako eta 1.645 zauritu eragin ditu astelehenean

Azken urteetan ikusi gabeko bonbardaketa egin du Israelek Libanoko hainbat hiritan. Astelehenean, gutxienez 492 pertsona hil dituzte eta 1.645 zauritu, Libanoko osasun miniterioak emandako datuen arabera. Horrez gain, ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek... [+]


Microsoftek berriz jarriko du martxan Three Mile Island zentral nuklearra, adimen artifiziala elikatzeko

1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.


2024-09-23 | ARGIA
Ultraeskuinari justu-justu hartu diote aurrea sozialdemokratek Branderburgoko hauteskundeetan

1,1 puntuko aldea baino ez. Alemanian koalizioan gobernatzen ari diren sozialdemokratek hauteskundeak irabazi dituzte Branderburgo eskualdean. Botoen %30,7 lortu dute. Bigarren tokian, botoen %29,6rekin, gelditu da Alemaniari Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdia... [+]


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon

Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.


Israelek beste mediku palestinar bat hil du torturapean

Azken urtean Gazan gutxienez 60 pertsona hil dituzte sionistek torturapean, horietariko hiru medikuak, eta beste 1.000 osasun langile baino gehiago hil dituzte, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Osasun sistemaren aurkako eraso “sistematiko eta berariazkoa” salatu... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


Eguneraketa berriak daude