Jokalari

Joxemari Ostolaza
Borondatetsua zen Benito hirurogeigarren hamarkadaren hondarrean, sortu berria zen Usurbilgo eskubaloi taldean aritzen zelarik. Nago, Usurbilek izan zuen eragile garrantzitsuena bera izan zela. Prestatzaile izatea zuen helburu, eta gazte ekin zion bideari, bertako taxistek zuten bezero ohikoenetakoa. Garaiko puntako taldeen entrenamenduetan ikus zitekeen adi begirale, sistemen zurrupatzaile. Egia eta Bianchi bereziki lekuko. Kirola mundu, eskubaloia pasio, Lasarteko ATC fabrika hornizio. Ez gintuen mundu berak bizitzen. Nazional eta erregional eremuak genituen su, garai hartako federazioko frankistak sugai. Ez zuen bere ustez politikarik hobesten, zegoen egituraketari, falangista espainolen (militar faxistak barne ) habiei aurre egitea soilik zen politika. Eta xanestebango militanteak ez zuen arazorik haiekin bat egiteko. Gazteak entrenatzen eman du bere onena eta ez dira gutxi bere pasioari zor eskubaloian ikasi dutenak. Galdua genuen gure arteko harremana, biziak bide oso ezberdinetatik eraman gintuen. Duela hogei bat urte ikusi genuen elkar, nola ez, eskubaloi partida batean. Ez genuen gure arteko sua piztu, jendetasunak hala aginduta. Arrakasta zuen berak ikur, nik ohorea. Eta horiek bi dira. Zerk eragin dio inori Benito Mujika akabatzeko?

Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude