Greziarraren galdera

Igor Estankona
Bilbotik bueltan, San Mames Guggenheim Herriko Taberna Zazpi Kaleak zubien islada ibaian folklore guztia batera, Greziarra erdi lo zetorren autoan, neka-neka eginda. Egun gutxi batzuetako bisita zuen Euskal Herrian, eta horregatik gauza asko –lar, beharbada?– erakutsi gura nizkion denbora laburrean.
 
Autoa aparkatzen ari ginela nagiak kendu zituen, pentsakor jarri zen, galdera bota zidan halako batean, aurretik izandako elkarrizketa baten jarraipena balitz bezala:
 
– Zenbat zarete euskaldunak?
– Hiru milioi –erantzun nion.
 
Baina banekien harago joan nahi zuela:
 
– Eta horietatik zenbat dira benetako euskaldunak?
 
Eman ahalko niokeen erantzun elegantea:
– Hiru milioi.
 
Eman ahalko niokeen erantzun ortodoxoa:
– Ia hiru milioi langile.
 
Eman ahalko niokeen erantzun literala:
– Zortziehun mila.
 
Eman ahalko niokeen erantzun zahar ederra, hamasei abizen euskaldunena.
Baina Sokratiko haren aurrean ihardetsi nuen:
 
– Gero eta gutxiago dira euskalduntasunean heziak munduan.

ASTEKARIA
2008ko uztailaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude