Hamalauri jarriak

Andoni Egaña
Andoni EgañaMaddi Soroa
I

Donostiara bertso kantura
joan gabeak aspaldian
maiatzak azken eguna zuen,
hamabitan, eguerdian,
Konstituzio plazan puntual
oholtzan geunden gu, geldi han...
Abiadura Handiko Trenan
aurkako ekitaldian.



II

Ibili nintzen Donostiatik
Zarautza ezin joanda.
Goizalderako heldu nintzen ta
hotsa entzun nuen, danba!
Hamalau ordun tartearekin
bertsoak eta eztanda
igual hargatik pentsatu nuen
“Hamalaun lana izan da”.



III

Trenaren kontra bildu hamaika
arrazoi eta ardura,
ehunka kolore, mila balore,
“pedo” eta pitzadura.
Baina edozein ez dut onartzen
nire bidaide modura
banaiz nor eta neuk jartzen diet
nire hitzei sinadura.





IV

Sabotaiaren xarmarik bate
ez zuen izan ekintzak:
markorik gabe hiru-lau ate
lur-zoluan kristal-printzak.
Kalteren batzuk izan zituen
enpresa baten egoitzak
baina batik bat kaltetu ziren
trenaren aurkako hitzak.



V

Batzuk galduta gabiltza beti
belaskak egun eta gau
eskerrak norbait baden argia
jarduten duena ri-rau!
Horrelakoen laguntza faltan
zer litzateke herri hau?
A zer bultzada trenarentzako!
eskerrik asko, Hamalau.



***

*Hamalau zer den ez dakinari
argibidezko bertsua
gure aitaren definizioz:
“indartsu, erronkosua”.
Modernoentzat sinonimoa:
“Zumosolko lehengusua”
ta fededunik oraindik balitz:
“Jaungoiko amorosua”.

Doinua: “Pello Joxepe”.

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 22a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude