Gitarra bat, ahotsa, armonika bat, akordeoia eta punteo elektriko batzuk, zergatik ez? Disko handi baten historia da; disko txiki batena ere bai; nondik begiratzen diozun. Txikiaren detailea eta handiaren osotasuna, biak ditu Saioaren Matrioska heart-ek. Beasaingo Moonpalace Records-ek argitaratu berri du.
Transmititzen duen lasaitasuna ikusita harritu egiten du diskoa lau egunetan grabatua dela jakiteak, azkar antzean beraz. Hala aitortu du Saioa Garinek berak, ondo aprobetxatutako lau egun izan zirela, aurrenekoan berak gitarra eta ahotsarenak egin zituela eta ondoren etorri zirela Gorka Hermosa akordeoiarekin eta Joseba Baleztena gitarra elektrikoarekin. Emaitza: folk amerikarrean oinarritutako hamaika kantu, ingelesez eta euskaraz abestuak.
Bigarren lana du Saioak. Moonpalace-ekin kaleratu zuen aurrekoa ere (Particular land, 2007) eta, hau esatea klixea izan daitekeen arren, nabaritzen zen gustu handiko eskua zegoela kantuen atzean. Matrioska heart horren baieztapena da, baina zerbait gehiago ere bai, ez baitu alferrik izen hori diskoak: panpin errusiarra bezala, entzunaldi bakoitzean sorpresa berrietarako bidea irekitzen du.
Donostiako Okendo kultur etxean eskaini duen kontzertuaren ondoren ari gara berarekin hizketan eta atera den aurreneko gaiak musikaren mamiarekin baino, azalarekin du zerikusia, diskoaren azalarekin zehazki –orri hau ilustratzen duena–. “Juanraren kontua da hori” azaldu du. Moonpalace Recordseko arduradunak diseinu ederra prestatu dio CDari, euskarriari berari balioa ematen diona mp3-en garaiotan.
Disko barrura sartuta, Saioak azaldu duenez kantu hauetako batzuk ateratzen hasita zegoen aurreko diskoa argitaratu zenerako eta hitzetarako ideiak ere landuta zituen. Aurrekoan ez bezala ordea, instrumentu gehiago daude oraingoan, gitarra eta ahotsa janzteko. Zergatik? “Bakarrik aritzeak badauka bere xarma, baina aldi berean hutsunea ere bai. Ona da, jendaurrean biluzten zarelako eta zu bakarrik zaude hor; taldean berriz, konpartitu egiten duzu besteekin”. Sexty Sexers taldeko Joseba Baleztenaren gitarra elektrikoak bestelako ukitua eman die hiru abestiri. Saioak diskoa irekitzen duen Hey river kantuan Baleztenaren slide-a sartzeak ematen dion blues soinua nabarmendu du: “Mississippin jotako kantua dela ematen du”. Gorka Hermosaren akordeoiak berriz, hitz egiten daki. “Konbertsazio modukoa dago diskoan. Abestiak entzun eta esan zuen ‘akorde hauei zer sartuko diet intentsitatea emateko?’. Eta horixe eman dio, intentsitatea”. Emaitzaren kalitatea ikusita taldea osatzeko tentazioa geratzen da. Disko hau entzutean bateria eta baxua sartu zitezkeela pentsatu du eta ez du baztertzen aurrerago jende gehiagorekin aritzea.
Hiru kantu daude euskaraz eginda. Entzun aldizkarian joan den urtean eskainitako elkarrizketa batean azaldu zuenez, erosoago sentitzen da hitzak ingelesez egiten. “Euskaldun zaharra naiz, ez dut erdaraz hitz egiten, baina folk amerikarra egiten dut, ingelesa ondo datorkio berez”. Hizkuntzak ematen duen feedbacka ere nabarmendu du ordea. Madrilgo Ladyfest-en jo berri, euskaraz abesten dituen kantuekin zerbait bitxia nabaritu du, entzuleek zer abesten zuen ulertzen ez eta, bera ere kantatzen ari zenari hainbeste erreparatu gabe ari zelako. Hemen ordea, desberdina dela dio, abestia gehiago bizitzen duela.
Legorretako Sustraiez Blai jaialdian izango da Saioaren kantu berriak entzuteko hurrengo aukera ekainaren 28an. Uztailean eta abuztuan kanpora joango da ostera, Huescako PIR jaialdira lehenbizi eta Zaragozara gero, EXPO erakusketan hiru kontzertu eskaintzera. Agenda hori ikusita dator galdera, ea kanpoan Euskal Herrian baino gehiago jotzen ote duen, alegia. Ezetz dio, bere momentu onenean dagoela orain. Zerbaitengatik izango da.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]