‘Ontza bat txokolate’ dastatzeko gogoz

Un poco de chocolate
Un poco de chocolate
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Aitzol Aramaio, Un poco de chocolate (Tusitala y mundo ficción)

Sentimenduak eta iritziak nahas-mahas ditut Aitzol Aramaio zinegilearen Un poco de chocolate filmaz idaztean. Baliteke, filmaren jatorrizko lan literarioak (SPrako tranbia) utzi zizkidan arrasto nahasiek filmari buruzko sentipen antzekoak eragin izana. Egiari zor, liburuak ez ninduen liluratu –ez dut gustatu ez zitzaidala esan nahi–, haatik, ez zen izango liburuaren eskasiaz, nire eskasiaz baizik. Iritziak iritzi, gustuak gustu, betiere.

Filmaren izena ez da SPrako tranbia, ezta Kirmen Uribe idazleak filma euskaraz balitz izenda zezakeen Ontza bat txokolate ere. Kirmen Uriberi ondo ulertzera, eta egia bada, jatorrizko hizkuntzatik –poesia denean behintzat– beste hizkuntzara itzultze jardunbidean beste obra bat sortzen dela, kasuon, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, bi liburu dira. Eta, izan ere, SPrako tranbia literatura poetikoa da.

Aitzol Aramaiok euskarazko edo gaztelaniazko liburuan oinarritu al du filma? Edo bietan? Berbak eta itaunak. Nik ez dut erdarazko bertsioa irakurri edonola ere.

Dena dela, aitor dut, Aitzol Aramaiok nik buruan nuen istorioaren egitura lausoa (bir)eraikitzen eta argitzen lagundu dit. Demagun, Un poco de chocolate euskarazko istorioan oinarritua dela. Nik irakurri nuena istorio surrealistek ehundutako istorioa zen. Neronek oso-osorik hauteman ez nuen mundu surrealista hura, errealitatera ekarri du Aramaiok. Alegia, Unai Elorriagak eraiki zuen istorioa surrealistagoa zen Aramaiok zeluloidean eskaini diguna baino. Edo nik hauteman ahal izan dudana baino. Areago Aitzolen filmaren hezurdura Elorriagaren eleberriaren hezurdura baino aiseago barneratu dut. Beharbada, irakurle motza naizen aldetik, eta txokolatea horren gustukoa izaki, filmarekin gehiago gozatu dut liburuarekin baino.

Un poco de chocolate dastatzen hasi eta lehen sekuentziek apur bat aztoratu ninduten. Marcos pertsonaia herriko plazara iristean kameraren –Marcosen begirada– dardarizoa desegokia begitandu zitzaidan. Badakit Marcos noraezean zebilela munduan, baina hasierako mugimendu dudazkoek zinez aztoratu ninduten.

Filmaren eszenografia gustatu zait, zinez gustatu ere. Pertsonaia nagusiek sentipen desberdinak sorrarazi dizkidate alabaina. Hector Alterioren eta Julieta Serranoren interpretazioak egokiak atzeman ditut. Beren eskarmentua eta talentua neurri-neurrikoak dira Lucasen eta Mariaren larruan sartzeko. SPrako tranbia edo Un poco de chocolate asmatu zirenerako pertsonaia hauen baitan zeuden bi aktore puska hauek, ia inork berauetan sartzen lagundu edo zuzendu beharrik gabe. Nolabait esanda hau ere.

Ezin gauza bera esan Daniel Brühl (Marcos) eta Barbara Goenagaren (Roma) rolei buruz, lehenaren kasuan bereziki. Zuzendari zailduago baten eskarmentua eta gidaritza hartu dut faltan euren interpretazioetan. Bon, nire sentipenak besterik ez dira. Euskal zinema amiñi bat ezagututa Aitzolen lana oso duina iruditu zait. Ea hurrengoan Ontza bat txokolate dastatzeko parada dugun! Ummmm...

Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude