Demokraziarik ez Euskal Herrian

  • Euskal Herriarekiko bederen ez da demokraziarik. Zalantzan jarri liteke autodeterminazio eskubiderik aitortzen ez duen estatu bat demokratikoa dei daitekeen edo ez. Luze eztabaida liteke horretaz. Baina politika egiteagatik alderdiak legez kanpo jarri eta haien buruzagiak espetxeratzen dituen estatua ezin daiteke demokratikoa izan, nahiz eta neurriok zuzenean populazio multzo bati baino ez eragin. Ez zuzenbide estaturik, ez demokraziarik.
PPk eta PSOEk erabat berenganatua dute azkenean topatu dutela ENAM garaitzeko giltza, ohiko polizia bideak eta ilegalizazioek hondoratuko dutela dagoeneko indar metaketarako gaitasunik ez duen mugimendua. Errepresio selektiboa ei da bidea, zuzendaritzak bata bestearen atzetik desegin, berrantolaketa eragotzi eta datozen gazteek harri bertsuetan estropezu egin dezatela behin eta berriz.

Eta mende hasieran ehundutako estrategia berriak akaso lortuko du ezker abertzaleko erakundeak ahultzea, baina lortuko ez duena da gatazka politiko bortitza gainditzea. Urte askotxo iragan dira jada hortaz ohartzeko moduan eta Espainiako agintariek ere aspaldi ohartuta behar lukete.

Baina seguruenik berdintsu zaie, baldin eta ENAMeko fenomenoa burbuila gisa mantentzea lortzen badute, borroka armatu eta guzti ere burbuila horrek une batean sortzen duen presioa guztiz jasangarria delako. Eta agian komenigarria ere bai, Espainiako barne kohesio tresna gisa guztiz erabilgarria delako. Eta erabakitzeko eskubidearen aldekoen meta eragozten duen osagai garrantzitsuena delako. Errepresio uholde berri honek, gainera, negoziazio prozesu berri bat izatekotan, indarretik abiatzea ahalbidetzen dio Estatuari.

ENAMeko jendeak borrokan du esperantza... eta Estrasburgoko Auzitegian. Espainiarentzat kolpe latza litzateke Alderdien Legea hondoratzea, baina ez estrategia berriaren amaiera. Espainia beldur da Estrasburgorekin, baina hango epaiak zazpi urtez behin datoz. Okerrenera ere prezio onargarria Estatuarentzat.

ASTEKARIA
2008ko otsailaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Eguneraketa berriak daude