Izenak

Aleph argitaletxe esloveniarrak euskal poesiaren antologia bat kaleratu du eslovenieraz, Branil bomocetovo hiso. Antologija moderne baskovske poezije (Nire aitaren etxea. Euskal poesia modernoaren antologia) izenburupean. Liburuan jaso dituzten 23 euskal idazleen poemak Ciril Berglesek itzuli ditu.

 

Pilar Barandiaran,Joxe Migel Barandiaran antropologoaren iloba, hilaren 1ean zendu zen, 96 urte zituela. Osabaren idazkari eta zerbitzaria izan zen Pilar hainbat urtez; erbestean zegoenean alboan izan zuen eta bere ikerketetan lagundu zion.

 
 

Artium museoak ia 100.000 bisitari izan zituen 2007an. Bazkide kopurua ere %11 igo da eta jada 650 bazkide ditu Gasteizko museoak. 2007an 200 ekimenetik gora antolatu dituzte eta nazioarteko hedapenari ere ekin dio Artiumek. Bestalde, 2008an Art+Sound ekimenarekin jarraituko du museoak. Hala, hainbat kontzertu eta antzerki emanaldi izango da Artiumen.

 

Jabier Villarrealartista nafarraren argazki muntaiak izango dira ikusgai hilaren 28a arte Tolosako (Gipuzkoa) Aranburu jauregian. Paralelo 42 izeneko erakusketan, Lurraren zati horretan dauden herrialdeetako irudiak bildu ditu Villarrealek.

 
 

Juan Pardok eta Juantxo Egañak Historia fotográfica de la última Guerra Carlista (Txertoa) argazki liburuan II. Karlistaldiko 300 irudi inguru bildu dituzte. 1872 eta 1876 arteko argazkiak dira guztiak. Liburua karlisten ikuspegitik osatu dute eta argazki gehienetan bando horretako pertsonak agertzen dira. Irudiak aukeratzeko orduan, lehentasuna kanpoko eta taldeko argazkiei eman dietela azaldu dute autoreek.

 

ASTEKARIA
2008ko urtarrilaren 13a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude