Gero eta gazte gutxiago EAEn

  • Eustatek argitaratu berri dituen datuen arabera, 2005ean EAEko emakumeek zuten Europar Batasuneko bizi-itxaropenik altuena: 84,8 urte. Gizonezkoek, ordea, 77,3. Europar Batasuna osatzen duten 25 herrialdeetako gizon eta emakumeen bizi itxaropena, berriz, 75,8 eta 81,9 urtekoa da hurrenez hurren.
Horrek, noski, alde txarra ere badu. Horrela, 65 urtetik gorako biztanleriaren portzentzajerik handiena ere EAEk zuen, %18,4 hain zuzen ere. Aldi berean, 14 urteko edo hortik beherako biztanleriaren ehunekorik txikiena ere bertan dago: biztanle guztien %12,2 besterik ez. Zifra horiek duela hamar urtekoekin alderatuz gero, ikus daiteke gazte gutxiago eta zahar gehiago daudela EAEn.

Ikuspegia erabat ezkor bihurtzeko, beste datu bat: 2004. urtean, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak izan zuten jaiotza-tasarik baxuenetakoa Europar Batasunean: 1.000 biztanleko 9,3 haur besterik ez ziren jaio. Datu horrekin, EAE Poloniaren maila berean dago, eta atzetik lau herrialde besterik ez ditu: Eslovenia (9), Lituania (8,9), Letonia (8,8) eta Alemania (8,6). Bestalde, Europar Batasunean 1.000 biztanleko batez bestekoa 10,5 jaiotzakoa izan zen. Konparazio bat egiteko, 1975. urtean mila biztanleko 19,1 jaiotza izan ziren Euskal Herrian.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude