Luistxo Fernandezek Ingelesen hilerria blogean, 1978an, Espainiako Konstituzioa onartu baino lehen, Hego Euskal Herrian banatu zen ale elebiduna ekarri du gogora. Izan ere, Konstituzioaren azken aurreko puntuak bere eduki guztiak derogatzen ditu. Horrela dio esaldiak: “3. disposapen derogatzailea: Era berean derogaturik geratzen dira Konstituzio hontan ezartzen diren disposapen guztiak”. Senez aldizkariak ere xelebrekeria horren berri ekarri zuela gogorarazi du Fernandezek. Luistxori erantzun dion erabiltzaile batek dioenez, Legebiltzarreko lehen itzultzailea izan zen Josu Oregik esan omen zuen Euskaltzaindiak itzuli zuela Konstituzioa, nahiz eta Euskaltzaindiak berak hori ukatu.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...